Perekop-Txongar operazioa
Errusiako Gerra Zibilaren
baitan Hegoaldeko Frontean
1920ko
azaroaren 7tik
azaroaren 17ra
hedatu zen kanpaina izan zen.
Armada Gorriko
Mikhail Frunzek
gidatutamo tropek
Armada Zuriaren
esku zeuden
Pyotr Wrangelen
tropak garaitu zituen. Helburua
Krimeako Penintsula
askatzea zen, horretarako
Perekopeko istmoan
eta
Sivaxen
zeuden gotorlekuak hautsiz.
1920ko
urrian
Armada Zuriak
Iparraldeko Taurian
(
Krimeako Penintsula
) zituen 20.000tik 25.000ra soldadu eta zaldunak Perekopeko istmoan eta Sivaxen jarri ziren defentsa lanetan. Defentsako lehenengo lerroa
Perekopen
zegoen,
Turkiar Harresia
gisa ezagutzen zena sortuz. Bigarren lerroa
Ixunen
zegoen, eta gotortze garrantzitsuak zeuden
Txongarren
eta
Litovski penintsula
zein
Arabateko barran
.
1920ko
azaroaren 7an
Armada Gorriaren bi dibisiok
Sivaxa
gurutzatu zuten, eta
azaroaren 8an
Litovskiiko penintsula hartu zuten.
Azaroaren 9an
Turkiar Harresia hartu zuten. Hurrengo bi egunetan
Letoniako Errifledun Dibisioak
Ixuneko eskualdeko babesak apurtu zituen, eta beste dibisio batek Txongar eta Sivaxen gurutzean zegoen Taganaxeko tren-geltokia hartu zuten. Momentu horretan Armada Gorriak aukerak zituen Krimea osoa hartzeko
Arabateko barratik
,
Salgir
ibaiaren bukaeraraino joanez.
Azaroaren 11n
Frunzek errendizio proposamena bidali zion Wrangeli, amnistia ziurtatuz, baina Wrangelek bere armadarekin batera portuetarako bidea hartu eta ebakuazioa prestatu zuen.
Frantziako
barkuak erabilita 80.000 bat soldadu, ofizial eta zibilek
Turkiarako
bidea hartu zuten.
Sebastopol
eta
Feodosia
azaroaren 15ean
konkistatu zituen Armada Gorriak,
Kertx
azaroaren 16an
eta
Jalta
azaroaren 17an
.
[1]
Leninen
arabera hau izan zen "Armada Gorriaren historiako orrialderik loriatsuenetako bat".
[2]
- ↑
(Ingelesez)
A. V. Golubev.
Perekop-Chongar Operation of 1920.
The Soviet Encyclopedia
.
- ↑
Poln. sobr. soch..
42 (5. argitaraldia), 130 or.
.