Pello Joxe Aranburu Ugartemendia
(
Alkiza
,
1936
) apaiz, idazle, kultur sustatzaile eta irakaslea. Euskararen irakaskuntzan eta bere jaioterriko historiaren dibulgazioan lan handiak egin ditu
[1]
.
Alkizako
Aldapa
bailarako Urruzola baserrian jaio zen 8 senideko familia batean. Bere aita, Mateo Aranburu Alkizako lehen alkate
frankista
zena, Pello Joxek hamaika urte zituela hil zen. Amak orduan
seminariora
bultzatu zuen. Aretxabaletara joan zen, bertan bere izeba batek Anjel Garmendia apaiz alkizarraren zerbitzura zegoelako, gaztelania eta
gramatika
ikastera seminarioan sartu ahal izateko.
Lehen urtean sarrera-froga ez zuen gainditu.
Donostiara
joan zen orduan
Mirakontxan
Monja-etxe batera. Bigarrengoan azterketa gainditu zuen.
Saturrarango
seminarioan hasi zituen apaiz-ikasketak. Bertan irakasle apaiz
euskaltzale
eta
abertzale
batzuk baziren: Emiliano Iturraran, Andoni Basterretxea, Anton Garro eta Juan Beristain. Euskal kulturan gerora itzala izan duten hainbat ikaskide zaharrago izan zituen, besteen artean:
Joan Mari Lekuona
,
Joxe Mari Aranalde
,
Joanito Dorrontsoro
eta
Hiazinto Fernandorena Setien
. Lau urte egin zituen bertan seminarioa itxi eta Donostiakora eraman zuten arte.
1960an apaiztu zen baina Donostiako
gotzainak
Jaime Font Andreuk ez zion destinori eman harik eta 1961an
Ezkio-Itsasoko
Alegi auzoko apaiz izendatu zuen. Bertan Herri Gaztedi eta Baserri Gaztediko mugimenduan murgildu zen erabat. Mugimendu hartako aldarrikapenek eraman zuten 1966ko urriaren 11an
Ormaiztegiko
LETAG (Lasa eta Garmendia) lantegian lanean hastera. Egun berean Hiazinto Fernandorena Setien
AMPOn
hasi zen eta Karlos Lamikiz
Beasaingo
tailer txiki batean. Hiru apaizek urratsa elkarrekin adostu eta planifikatu zuten.
1960ko hamarkadaren bukaeran fabrikako lanaz gain euskarazko eskolak emateari ekin zion gau-eskoletan. 1972an
Lazkaora
joan zen bizitzera Hiazinto Pernandorena Setienekin batera. Beasainen ari zen orduan fabrikan lanean.
Franco
hil ondoren fabrika utzi eta erabat lotu zitzaion euskara irakasteari. Goierriko Euskal Eskolako, Gerriko elkarteko
[2]
eta
Maizpide
euskaltegiko
sortzaileetako bat izan zen. Maizpiden irakasle moduan jardun zuen erretiroa hartu arte. Euskaltegiko zuzendari ere izan zen.
1980an
Imanol Berriatuak
Israelera
hebreera
irakasteko bertako sistema ezagutzera antolatutako bidaiako kideetako bat izan zen.
2001ean Oilategitik
[3]
aldizkariaren bultzatzaile izan zen Alkizan eta 2002z gero aldizkaria publikatzen duen Alkizako Oilategitik Kultur Elkartearen presidentea da.
Egun
Zizurkilen
bizi da.
Bere obra gehiena azterketa historiko-etnografikoaren alorrekoa da. 20 bat liburu publikatu ditu bakarrik edo beste autore batzuekin elkarlanean. Horretaz gain
Fontes Linguae Vasconum
,
Uztaro
, Zutabe, Oilategitik eta beste aldizkari batzuetan argitaratu izan ditu artikuluak.
Biblioteca Nacional de Espana delakoaren datuak baliatu dira nagusiki zerrenda osatzeko
[4]
.
- 1982.: Euskal aditza alfabetatzeko, elkarlanean
- 1993: Juan Inazio Iztueta Etxeberria (1767-1845), elkarlanean
- 1994: Klaudio Otaegi (1836-1890), elkarlanean
- 1994: Jose Ignazio Gerriko Enatarriaga (1740-1824), elkarlanean
- 1995. Juan Bautista Agirre Elola, (1742-1823), gizon eta apaiz eredugarria
- 1998: Jose Felix Amundarain Muxika (1755-1825), elkarlanean
- 1998: Alkizako kristautasunaren bilakaera eta 1851-1867 urteetako matrikula parrokiala
- 1999: Joxe Otxoa Arin (1672-1743) gipuzkera literarioaren aintzindari
- 2001:Alkiza auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950)
- 2003: Ataungo ogibide historikoen edo artzaintza, nekazaritza, basogintza, burdinola, errota, eraikuntza eta zerbitzuen kulturazko eragin nagusia bertako Etnosaren historian, XIV-XX mendeetan
- 2003: Lazkaoko bi jauregietako 21 belaunaldiren apunte historikoak, 1335-1919
- 2006: Norteko Trenbidearen eraikuntza, ebaluaketa eta ondorioak Gipuzkoan, Luis Mari Intzarekin elkarlanean
- 2007:Beasainek bere bilakaera garraiobide eta industriari zor, 1840-1940, Luis Mari Intzarekin elkarlanean
- 2010: Larraul, historia baten hasiera Larraulgo San Esteban parrokia, baserriak, I (i) beltz burdinola eta Txuringadi errotaren eraikuntzen bilakaera XVI-XVIII mendeetan
- 2011: Kirru, 1938-2001: lagun zaharra
- 2011: Gorka Kruzeta Olaneta, Alkizan, 1995-2008 urteetan
- 2012: Antonio Sorarrain Amunarriz, 1928-2011, biografia eta obra
- 2102: Frankismoaren aztarnak arakatzen : Amasa-Villabonako frankistek idatzita utzi ziguten liburua (koordinatzailea)
- 2013: Ernioko Kablearen saiakera: sustraiak, historia eta oroitzapenak
- 2015: Jaxinto, ikastolen lemazain
Ahotsak
proiektuaren baitan Miren Artetxek
[5]
Pello Joxeren ahozko jarduna grabatu zuen 2010ean Alkizako euskararen lekulotasun moduan. Guzitra 236 minutu grabatu zituen 19 pasartetan banaturik daudenak
[6]
.