- Artikulu hau errugbilariari buruzkoa da; abeslaria gaitzat duena beste hau da: ≪
Peio Ospital
≫
Peio Dospital
,
[1]
ezizenez
Doxpi
(
Itsasu
,
1950eko
maiatzaren 15a
),
lapurtar
errugbilari
ohia da.
Aviron Bayonnaisen
eta
frantses estatuko
selekzioan kirol horretako maila gorenean aritu zen.
Baionako
taldeko historiako jokalari enblematikoenetakoa, bere
euskaltzaletasunagatik
ere ezaguna da.
Itsasun
jaio zen
Ezpeletako
mugatik hurbil dagoen etxean eta bigarren herri honetan egin du bizitzaren zati handi bat; ama
Amaiurrekoa
du. Errugbia utzi zuenean Ezpeletan
trinketari
atxikitako
Chez Doxpi
izeneko
jatetxea
hartu zuen.
[2]
Errugbiko
lehen pausoak
Kanbon
egin eta gero Baionako talde handira jo zuen.
Aviron Bayonnaisekin
lehen mailako errugbi ligan 18 urterekin hasi eta 38 urterekin bukatu zuen; urtero ligako lehen taldeen artean, garai honetan "baionar erako jokoa" deitu zenaren bultzatzaileetakoa izan zen. Zenbait kirol-garaipenetan parte hartu zuen:
Beste aldetik, gonbidapenen bidez osatutako
Barbarians
talderako aukeratu zuten
1984
eta
1986
.
Selekzioarekin
bere lehen partida
1977ko
abenduaren 15ean
jokatu zuen
Errumaniako errugbi selekzioaren
kontra
Clermont-Ferranden
(
Okzitania
). Azkena, ordea,
Buenos Airesen
1985eko
ekainaren 22an
izan zen
Argentinakoa
aurrean zuela.
Hauxe da selekzio mailako palmaresa:
Dospital bizitza osoan zehar
herri kiroletan
ere aritu da eta
lasto altxatzean
hain zuzen teknika oso eraginkorraren asmatzailea izan zen.
[4]
Orga jokoan
edota
harri jasotzen
ere ibilia da eta herri kirolaren inguruko elkarteak eta jaialdiak antolatzeko lanean aritu da; haien artean
Parisko
Bercyko
kiroldegian antolatutako milaka lagunentzako bi "Euskaldun jai".
Errugbilaria zenean, eta erretiratu ostean ere, engaiamendua agertu zuen hainbeste gairen aurrean. Estatuko selekzioko partidetan
ikurrinaren
koloredun barneko kamiseta zeraman.
[5]
Kantu eta
pilotazalea
ere bada eta
Hego Euskal Herriko
errugbilariak (
Oskar Astarloa
,
Inaki Laskurain
...)
Aviron Bayonnaisera
ekarri zituen.
Euskaldun petoa,
euskararen
aldeko ekimenetan sarritan parte hartu du, eta baita arazo batzuei aurre egiten lan egiten duten taldeak laguntzen ere.
[6]
Bere bizitzari buruzko liburua dago:
- Alain Legoynie
:
Pierre Dospital : vie d'un pilier basque : pilier de rugby, de fete et de l'amitie
,
ed. du Rocher
,
2004
.