한국   대만   중국   일본 
Pedro Ipina - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Pedro Ipina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Ipina

Bizitza
Jaiotza Arantzazu 1903ko abenduaren 5a
Herrialdea   Bizkaia , Euskal Herria
Heriotza Basauri 1985eko urriaren 21a  (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak toreatzailea eta politikaria
Izengoitia(k) Morenito de Sestao
Zerbitzu militarra
Adar militarra Eusko Gudarostea
Gradua teniente
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Pedro Ipina Beaskoetxea ( Arantzazu , Bizkaia , 1903ko abenduaren 5a - Basauri , 1985eko urriaren 21a ), ezizenez Morenito de Sestao ezaguna, toreatzailea izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Juan Jose Ipina eta Isabel Beaskoetxearen semea, Vista Alegre zezen plazan debutatu zuen 1926ko martxoaren 4an. Hainbat tokitan jardun zuen baina 1928an Galdakaon kotxe istripu larria izan zuen.

1931ko hauteskundeetan, EAJren zerrendan, zinegotzi hautatu zuten jaioterrian. [1] Gerra Zibila hasi zenean, Eusko Gudarostean sartu zen eta Rebelion de la Sal izeneko batailoiaren teniente izan zen. Santonako hitzarmena eta gero, heriotza-zigorra jasan zuen. [2]

Espetxetik ateratzea lortu zuenean, jantoki bat izan zuen.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Etxebarria Etxeita, Mikel. ( PDF ) [ http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/vasconia/vas06/06039074.pdf Hauteskundeak Arratian (1923-1936) Abertzaletasunaren hedapena. ] Eusko Ikaskuntza .
  2. Lopategui, Jose Ignacio. (1978). Aita Patxi Testimonio 1ª Parte: En la Guerra. Bilbo: Pasionistas Bilbao, 301 or. ISBN 84-400-4881-5 . .