Pedro Axular
[1]
edo
Pedro Agerre
Axular
[1]
?jaiotzako izen-deiturak
Pedro Agerre Azpilkueta
zituen,
[1]
baina bere jaiotetxeari hartutako
Axular
ezizenaz ere ezaguna da ? (
Axular baserria
,
Urdazubi
,
1556
–
Sara
,
1644ko
apirilaren 8a
),
apaiza
izan zen. Inoizko
euskal idazle
handienetakoa da eta hark idatzitako
Gero
liburua
euskal literaturako
lan nagusietakoa dugu
[2]
,
euskara batua
zehazteko balio ere izan duena
[3]
, haren obra hartan erabilitako
lapurtera
klasikoan
[4]
oinarriturik.
Haren goitizena gaur egun
Axular
ahoskatzen dute inguru hartako euskaldunek. Hala ere,
Atsular
idazkerarekin agertu izan zen XX. mendearen erdialdeko zenbait
euskal
testutan, Euskal Herriko iparraldeko idazle batzuk
x
letra erabiltzen zutelakoan gaurko ⟨
ts
⟩
digramaren
soinua adierazteko. Aitzitik, Pedro Axularrek berak
Gero
n
ts
erabiltzen zuen gaur egiten dugun bezala eta, 1970etik aurrera,
Axular
da testu mota guztietan ikusten den grafia bakarra, bai euskaraz, bai
gaztelaniaz
, bai
frantsesez
.
[5]
Jaiotzez nafarra, goitizena bere jaiotzezko
Axular baserritik
datorkio,
Lapurdirekin
mugan dagoen
Urdazubikoa
. Herri horrek
Zugarramurdi
,
Ainhoa
eta
Sararekin
batera,
Xareta
izeneko eskualde naturala osatzen du.
Irunean
ikasi zuen lehenengo eta,
Lleidatik
igaro ondoren, Frantzia aldeko Tarbesen (Bigorra) egin zen apaiz 1596an.
Salamancan
ere ikasi bide zuen. Ondoren,
Donibane Lohizunera
jo zuen. Berak idatzitakoek eta Sarako herriaren gogoan gordetakoek hori ematen dute aditzera.
1600ean
, Sarako parrokiako erretoretza eskuratu zioten,
Bertrand Etxauz
Baionako apezpiku baigorriarrak lagunduta, eta hantxe bizi izan zen, hil arte. Han idatzi zuen Pedro Axularrek
Gero
liburua, eta han gorpuztu zen herri gogoak gorde duen Axularren irudi ia mitikoa: Pedro Axular, kristau jakituriaren eredu,
Salamancan
eta deabruaren eskolan ikasi ondoren deabrua garaitu zuen apaiza da.
Idazle, sermolari eta hiztun oparoa zen. Horregatik izango zuen horrenbeste eragin eta itzal sasoi hartako eta geroagoko euskal idazleen artean. Haren luma trebeak dotorezia ordu arte ezezaguna erantsi zion euskarari. Esaldi luze eta korapilatsu samarrak ditu batzuetan, laburrak eta trinkoak bestetan, baina mezu ulergarria eta garbia emango digu beti.
Pedro Axularrek eta haren taldeko lagunek urratutako bideari jarraituz, beste elizgizon batzuek ere landu zuten mende hartan
lapurtera
, adibidez,
Harizmendik
,
Silvain Pouvreauk
eta Gazteluzarrek. Haiekin batera,
Oihenart
zuberotar idazle laikoak ere euskal letrak gora eraman zituen.
Euskal literaturaren
historian lehen prosazko liburu original argitaratua da.
Joannes Leizarragaren
itzulpena eta
2004an
aurkitu ziren
Lazarragaren
testu laburrak alde batera utzirik,
[6]
Gero
dugu euskarazko lehen liburu mardula. Euskal idazle klasikoek,
Iparraldekoek
nahiz
Hegoaldekoek
, euskal maisulantzat goraipatu zuten, eta denbora luzez euskara jasoaren eredu izan da.
XIX. mendean
Pedro Antonio Anibarrok
, liburua ia osorik Bizkaiko euskarara itzuli zuen; beraz, Pedro Axularren ospeak bizkaierazko literaturan ere eragina izan zuen.
Pedro Axular hil baino urtebete lehenago inprimatu zen
Gero
,
1643an
.
[7]
Inongo mistikarik gabe, irakurlearen jokabidea aldarazi nahi du: kristauari zeinen arriskutsu izan dakiokeen arimaren zereginei berehala ez atxikitzea, erlijioarekiko betebeharrak biharko uztea, beti ≪gerotik gerora luzamendutan ibiltzea≫. Liburuaren gai nagusia ≪
Gero
dioenak
bego
dio≫ atsotitzak laburtzen du; hori ez da izan, noski, kritikoek maisulantzat hartzeko arrazoia, Pedro Axularren estilo bizi eta aldi berean landua baizik.
Sinonimia
eta esanahi bereko perpaus molde desberdinen ugaritasuna erabiltzen ditu liburuan, herri mintzairaz, bertako ideiak ahalik eta euskaldun gehienek uler ditzaten eta argudioak sendotzeko autore klasikoen eta testu sakratuen aipuak tartekatzen ditu. Harexen harira, nabaria da latinezko aipuak euskaratzean erakusten duen sena eta dotorezia.
Izenburuaren ≪bi partetan partitua eta berecia≫ azpitituluak hainbat zalantza ekarri dizkie adituei. ≪Irakurtzaileari≫ izeneko atarikoan dioenez, bere nahia liburua bi liburukitan argitaratzea da, baina liburuaren bigarren zatirik ez da inon ageri. Batzuen ustez, argitaratu gabeko bigarren zati hura testu galdua izan liteke; beste batzuen iritziz, ostera, bi ≪parte≫ haiek liburuki berean batera argitaratu bide ziren, bereizi gabe.
Pedro Axularren liburuaren izenburu osoak ez du liburu horretan lantzen den gaiaz zalantza izpirik uzten.
Erlijio
liburu edo gidaliburuak, erlijio betekizunak geroko uzteak ekar litzakeen kalte eta zorigaitzez dihardu.
Gero
obra Pedro Axular hil baino urtebete lehenago eman zen argitara, 1643an hain zuzen. Idazle oparoa eta
didaktikoa
izaki, obrak ez du
mistizismo
apurrik ere erakusten, bertan du Axularrek irakurlea, bere garaiko gizaseme nahiz emakumea, eliz pulpitutik ari bailitzan. Erudizio maila handia erakusten duen autore honen inspirazio iturriak Espainiako Urrezko Mendeko idazle erlijiosoak dira nonbait (
Luis Granadakoa
), alabaina puntu hau ez dago garbi oraingoz. Bere kabuzko obra ala itzulpena ote zen eztabaidatu da. Halako bihurpen zuzenik egin zukeenik baztertu egin behar da, ordea, ez baita ezagutzen zordun zuzena zatekeen obrarik. Inspirazio iturriak ugari eta anizkoitzak direnik ez du halere inork ukatzen. Pasarte asko egokitze baten fruitu dira, egokituak dira, eta hor ageri da nagusien Pedro Axularren luma. Idazle trebe eta oparoa, euskal sena du beti ere abiapuntu, nahiz adierazitakoen jatorria askotan, gehienetan, erdal hizkuntza izan, latina nagusiki.
Bere garai eta inguruko jendearen izaera eta bizimodua inoiz ere baztertzen ez dituen idazlea, mende hartako euskal gizarteari buruzko erreferentziak ugari ageri dira bere obran.
Lapurteraz
idatzi zuen Pedro Axularrek, hizkuntza idatzian osotasunezko maila literarioa erakutsi zuen lehen euskalkian, berean, jardun zuen. Pedro Axularrekin jo zuen gaina lapurtera klasikoak, ondokoak bere obraren mende utziz, hizkuntzari dagokionez. Jende xeheak ere irakurria izan zedin idatzia zen; Pedro Axular ez da behin ere herri mintzairatik urrun ari. Garbi adierazi beharrak joskera argia eta lexiko ulergarria eskatzen ditu: molde zaharkitu batzuk izan ezik, Pedro Axularren obra guztiz ulergarri gertatzen zaio Ipar Euskal Herriko egungo irakurle euskaldunari, eta neke handiegirik gabe irakur dezakete Hego Euskal Herrikoek. Lan honetako testuen joskera Ipar Euskal Herriko ahozko tradizioak gorde duena bera da, gorabeherak gorabehera; eta sinonimoen nahiz esanahi bereko perpaus molde desberdinen ugaritasunak guztiz errazten du ulertzea.
Sei argitalpen izan ditu
Gero
liburuak,
Julio Urkixok
Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria
n eginiko argitalpenaz eta
gipuzkeran
,
bizkaieran
nahiz
euskara batuan
[8]
eginiko bertsioez gainera:
- Bordele, 1643.
- 1632 (XVIII. mendearen erdialdean?).
- Baiona, 1864,
Emmanuel Intxauspe
abadeak prestaturiko argitalpena.
- Zarautz, 1954,
Manuel Lekuonak
prestatu eta moldaturiko edizioa.
- Bartzelona, Espirituales Espanoles, 1964,
Villasantek
prestaturiko argitalpen elebiduna.
- Arantzazu, Jakin, 1976, Villasanteren edizioa.
Pedro Axular, Herri sineskeriatik Euskal Mitologiara
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Jose Dueso-k nahastuta dabilela esan genezake Pedro Axular
Mikelatsekin
parekatzen zutela dioenean, aldiz, bere anai
Atarrabi
-rekin ordezkatu zituzten aitzinagotik zetozen elezaharrak.
[9]
Sarako
herritar zaharrenek
Jose Migel Barandiaran
etnologoari kontatu ziotenez, Pedro Axularrek jakituria guztia
Deabruri
zor zion. Deabruak
Salamankako
leize
batean zuen unibertsitatean, Pedro Axular mota guztietako zientzia ilunetan lizentziatu zen. Harixe esker lortu zuen halako erudizioa eta
oratoriarako
etorria; hainbesterainokoa, non Sarako eliztarren oroimenean mendez mende bizirik iraun baitzuen. Ordain gisa, Deabrua haren itzalaren jabe egin zen, eta hil zen egunera arte, itzalik gabe bizi beharra sufritu behar izan zuen Pedro Axularrek
[10]
.
- ↑
a
b
c
EIMA:
Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
.
- ↑
≪Axular - Aunamendi Eusko Entziklopedia≫
aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-06-04)
.
- ↑
≪Euskara batuaren 50. eta Euskaltzaindiaren 100. urtemugak≫
Bilbo Zaharra Euskaltegia
(Noiz kontsultatua: 2019-06-04)
.
- ↑
Berria.
≪Lapurtera klasikoan idatzitako lehen lana aurkitu dute≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2019-06-04)
.
- ↑
≪Azkue bibliotekaren katalogazio erregelak≫
,
Euskera
, LI, 2006, 2, 1130. orrialdea.
- ↑
Kizkitza.
≪Euskaraz argitaratutako lehen liburua ikusgai≫
Igartubeitibaserria.eus
(Igartubeiti Baserria)
(Noiz kontsultatua: 2019-06-04)
.
- ↑
Salaberri Munoa, Patxi. (2011).
Axularren "Gero" liburuaren lehen edizioa. Aleak, aldeak eta zuzenketak.
Universidad del Pais Vasco, Servicio Editorial / Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
ISBN
9788498606010
.
(Noiz kontsultatua: 2019-06-04)
.
- ↑
Gero
liburuaren euskara batuko bertsioa
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Dueso, Jose. (1990).
Nosotros los vascos,Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres.
Lur, 62 or.
ISBN
84-7099-261-9
.
.
- ↑
≪Itzala: Bizitzaren eta heriotzaren ertzean≫
www.ikasbil.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-06-04)
.