Palestinarrak
(
???????????
,
al-Filas??niyy?n
)
|
---|
|
|
c.
12,37 milioi
|
|
|
|
Arabiera
|
|
Gehiengo
sunita
|
|
Palestinarrak
(
arabieraz
:
???????????
,
al-Filas??niyy?n
,
hebreeraz
:
?????????????
) edo
palestinar arabiarrak
(
arabieraz
:
?????? ?????????
,
al-'arabi il-filastini
)
Ekialde Hurbileko
talde etnonazional bat dira.
[1]
[2]
Palestinako
biztanleak dira
[3]
edo mendeetan zehar bertan bizi direnen ondorengoak, tartean
judu
eta
samariarrak
, egun kulturalki eta linguistikoki
arabiarrak
direnak.
[4]
Palestina historikoan- egungo
Zisjordania
,
Israel
eta
Gazako zerrenda
- biztanleriaren %49a dira. Gainera,
diaspora
zabala dute munduan zehar, erdia
aberrigabea
dena.
[5]
Palestinako populazio osoa, errefuxiatuak eta lekualdatuak barne, hamar milioi ingurukoa da, eta horien erdiak, gutxi gorabehera,
Palestinako eskualde historikoan
bizi dira, gaur egungo Israel, Palestinako Estatua eta
Jordaniako
mendebaldea barruan hartzen dituen eremuan. Gainerakoa, beste erdia gutxi gorabehera, Palestinako diaspora bezala ezagutzen dena da, eta horietako gehienak zenbait herrialdetan hiritartasunik ez duten errefuxiatuak dira. 2005ean, bi milioi eta erdi baino gehiago bizi dira Jordanian, milioi bat
Siria
eta Libanoren artean, eta milioi bat
Saudi Arabian
, milioi erdi inguru
Txilen
, arabiar mundutik kanpoko kontzentraziorik handiena.
Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako
Nazio Batuen
Agentziak (UNRWA) bost milioi errefuxiatu palestinar baino gehiago ditu erregistratuta Gazako Zerrendan, Zisjordanian, Sirian, Libanon eta Jordanian. Horietatik ia heren bat, 1,4 milioi baino gehiago, 58 errefuxiatu-kanpamentutan bizi dira. Errefuxiatu horiek 1948ko gerra arabiar-israeldarraren ondoren sortu ziren, eta 700.000tik gora palestinarrek galdu zituzten etxea eta bizibidea. .
XXI. mendeko
errefuxiatu palestinarrak exodo hartan ?Nakba izenekoa? lekualdatuak izan zirenak dira eta haien ondorengoak.
[6]
[7]
Palestinako Estatistiken Bulego Nagusiaren (PCBS, ingelesezko siglak) kalkuluen arabera,
Palestinako Estatuak
4.816.503 biztanle palestinar ditu, eta horietatik 2.935.368
Zisjordanian
[8]
bizi dira (Eki-Jerusalem barne) eta 1.881.135
Gazako zerrendan
.
Palestinar gehienak musulmanak dira, batez ere islamaren suni-adarrekoak, eta zenbait konfesiotako gutxiengo kristau garrantzitsu bat ere badago, baita komunitate samariar txiki bat ere. ≪Arabiar palestinarra≫ etnonimoak iradokitzen duen moduan, eskuarki aplikatua, palestinarren hizkuntza tradizionala, beren erlijioa edozein dela ere, dialekto Palestinako arabiera da. Israelgo palestinarrak, askotan, elebidunak dira, hebreera ere erabiltzen baitute. Zenbait azterketa genetiko modernok iradoki duenez, palestinarrek, talde etniko gisa, "≪historiaurreko garaietatik eskualdean bizi zen biztanle-nukleo baten ondorengo≫ modernoak dira, arabiera Hizkuntza franko gisa ezarri zuen konkista arabiar musulmanaren aurrekoak. Azkenean, biztanleen hizkuntza bakarra bilakatu zen arabiera, eta gehienak, denborarekin, islamera bihurtu ziren. El 90 % dels palestins que viuen a America son de religio cristiana.
- ↑
Cofman Wittes,, Tamara. (2005).
How Israelis and Palestinians Negotiate: A Cross-cultural Analysis.
US Institute of Peace Press, 5 or.
.
- ↑
Jabareen, Hassan. (2002). Daniel Levy, Yfaat Weiss ed.
The Future of Arab Citizenship in Israel:Jewish-Zionist Time in as Place with No Palestinian memory.
in:
Challenging Ethnic Citizenship: German and Israeli Perspectives on Immigration
. Berghahn Books, 214 or.
.
- ↑
Lur
entziklopedietatik hartua
.
- ↑
Dowty, Alan. (2008).
Israel/Palestine.
Londres: Polity, 221 or.
ISBN
978-0-7456-4243-7
.
.
- ↑
Arzt, Donna E.. (1997).
Refugees into Citizens ? Palestinians and the end of the Arab-Israeli conflict.
Council on Foreign Relations, 74 or.
ISBN
0-87609-194-X
.
.
- ↑
Los refugiados - Donde estan.
.
- ↑
Los refugiados - Nakba.
.
- ↑
Estimated Population in the Palestinian Territory Mid-Year by Governorate,1997-2016.
PCBS 2016
.