한국   대만   중국   일본 
Padiiseten estatua - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Padiiseten estatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Padiiseten estatua
Jatorria
Aurkikuntza data 1894
Ezaugarriak
Kokapena
Lekua Walters Art Museum (en) Itzuli

Padiiseten estatua edo Pateeseren estatua , Padiisetek usurpatutako bisir baten estatua gisa ere deskribatua, 1894an aurkitutako basaltozko estatua bat da, Egiptoko deltako [1] [2] leku ezezagun batean aurkitua, Kanaan eta Antzinako Egipto arteko merkataritzari buruzko inskripzio bat duena Tarteko Hirugarren Arokoa (K.a. 1069?653 ). [3] [4] [2] [5] Filistiaren egiptoar izena era aipatzen du: Peleset, eta aipamen horiengatik da garrantzitsua. Henry Waltersek erosi zuen 1928an, eta orain Baltimoren dagoen Walterseko Arte Museoan dago.

Kanaan hitza duen ezagutzen den antzinako egiptoar bigarren erreferentzia da; ezagutzen den aurreko inskripzio baino 300 urte zaharragoa. [6]

Ezaugarriak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Estatua basalto beltzez egina dago, 30,5 x 10,25 x 11,5 cm da, eta Erdi Inperioan sortu zen gobernuaren bisir baten ospatzeko. Adituek uste dute, milurteko bat geroago, jatorrizko inskripzioa ezabatu eta ordeztu egin zela, "Pa-di-iset, Apyren semea" jartzeko aurrealdean eta atzean, eta Osiris , Horus eta Isis jainko-jainkosak gurtzeko. [7]

Inskripzioan irakur daitekeena:

Osiris -en Ka : Pa-di-iset, bermatua, Apyren semea.

Ezagutzen den bakarra, Kanaan Peleset lurralderako bidalitakoa/ordezkaria/ , Pa-di-iset, Apyren semea.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Chassinat, 1901, 98 or.: "Au commencement de 1894, on decouvrit, dans une localite du Delta dont je n’ai pu savoir le nom, une statuette en basalte noir legerement mutilee." [itzulpena: "1894 urtearen hasieran apur bat hondatuko basalto beltzezko estatu bat aurkitu omen zen Deltako herri batean, baina ezin izan dut jakin herri horren izena ..."]
  2. a b Steindorff, Georg (1939). "The Statuette of an Egyptian Commissioner in Syria", The Journal of Egyptian Archaeology , 25 lib., 1 zk. (Jun., 1939), 30-33 or. : " 1894 urtearen hasieran apur bat hondatuko basalto beltzezko estatu bat aurkitu omen zen Deltan ..."
  3. Lemche, Niels Peter (1999). The Canaanites and Their Land: The Tradition of the Canaanites , Sheffield Academic Press. 54 or.
  4. Padiisetek usurpatutako bisir baten estatua. Walters Art Museoan. Online bilduma
  5. The Philistines in Transition: A History from Ca. 1000-730 B.C.E., Carl S. Ehrlich, p65
  6. Drews 1998 , 49a orr. .
  7. Brandl, Helmut (2008). Untersuchungen zur steinernen Privatplastik der Dritten Zwischenzeit: Typologie - Ikonographie -Stilistik , MBV-publishers, Berlin, 218-219 or.. 122, 180b, 186a (doc. U-1.1).

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]