Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau Beasaingo medikuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Etxeberria
≫.
Francisco "Paco" Etxeberria Gabilondo
(
Beasain
,
Gipuzkoa
,
1957ko
otsailaren 14a
) auzitegi medikua da, antropologoa, espeleologoa, ikertzailea,
EHUko
Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra,
Aranzadi Zientzia Elkarteko
lehendakaria izan zen 2018ra arte. Jokin Otamendik ordezkatu zuen lehendakari karguan,
[1]
Espainiako Paleopatologia Elkarteko
idazkaria, eta
Euskal Kriminologia Institutuko
zuzendariordea da.
Pedro Sanchezen Lehendakaritza Ministerioari atxikitako Memoria Demokratikoaren Idazkaritzako aholkularia ere bada.
Gipuzkoa Giza Eskubideak saria eman zion
Gipuzkoako Foru Aldundiak
2006an.
[2]
Irujo Etxea Elkarteak
Manuel Irujo saria
eman zion 2018an.
Gune arkeologikoetan, gorpu ateratze ugaritan hartu du parte, ikertzaile gisa:
Napoleondar Gerretako
soldaduen gorpuak,
Espainiako Gerra Zibileko
fusilatuenak... ateratze lanei ikuspegi zientifikoa emanez, betiere. Argitalpen ugari egin ditu,
Euskal Herrian
eta nazioartean, antropologiaz, paleopatologiaz, lege eta auzitegi medikuntzaz eta abarrez.
[3]
Besteak beste,
Euskal Herrian izandako tortura kasuak
ikertu zituen 2017ko txostenean parte hartu zuen (hainbat kasu frogatutzat emanez).
[4]
Ikerketa batzordeetan ere egin ditu agerpenak, frankismoaren garaian ustez
lapurtutako haurren
kasuan adibidez (frogarik ez dela esateko, kasu horretan).
[5]
[6]
Lasa eta Zabalaren
gorpuak identifikatzen jardun zuen;
Victor Jara
txiletar abeslari egilearen gorpuzkiak hobitik ateratzen eta autopsia egiten;
Salvador Allende
Txileko lehendakariaren gorpuzkiak aztertzen; eta
Kordoban
(Espainia) eraildako
Ruth eta Jose haurren
hezurrak aztertzen, besteak beste.
- Estudio de la patologia osea en poblaciones de epoca alto medieval en el Pais Vasco: Santa Eulalia y los Castros de Lastra
Donostia:
Eusko Ikaskuntza
, 1984.
ISBN 84-86240-12-3
- Gaitza eta heriotza Euskal Herriko iraganean: hauen ikerketa paleopatologian zeha
. Bilbo: Mensajero, 1995.
ISBN 84-271-1938-0
- Gipuzkoako karst eta leizezuloak
. Carlos Galan, Francisco Etxeberria Gabilondo. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Turismo Departamentua. 1994.
ISBN 84-7907-132-X