한국   대만   중국   일본 
Pablo Munoz - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Pablo Munoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pablo Munoz

Egin-eko zuzendaria

1992 - 1993
Bizitza
Jaiotza Donostia 1941eko abenduaren 21a  (82 urte)
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta kazetaria

Pablo Munoz Pena ( Donostia , Gipuzkoa , 1941eko abenduaren 21a ) kazetaria eta idazlea da, Diario de Noticias eta Noticias de Gipuzkoa egunkarien zuzendaria da. Horrez gain, Egineko zuzendaria izan zen. Jokin Munoz euskal idazlearen osaba da.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Pablo Munoz Politika eta Informazio Zientzietan lizentziatu zen Lovainako Unibertsitatean ( Belgika ) beka baten bidez fraide izanik. 1960ko hamarkadaren erdialdean sekularizatu zen. [1] Gizarte-gaien ataleko erredaktorea izan zen La Libre Belgique egunkarian ( 1966 - 1967 ). Gero Egin egunkariaren hasierako proiektuan sartu zen, zuzentzaile, itxierako erredaktoreburu, zuzendari eta gehigarrien editore lanak eginez ( 1977 - 1993 ). Publizitate-sortzailea ( 1994 - 1999 ). Argitalpen-zuzendaria Noticias taldean eta zuzendaria Iruneko Diario de Noticias egunkarian ( 1999 - 2014 ) erretiroa hartu arte. [2] [3]

2006ko uztailaren 11ean Pablo Munoz atxilotua izan zen, ustez ETAko finantzaketa sarearekin harremana izateagatik. Dena den, lau egun beranduago, uztailaren 15ean , libre utzi zuten 4.000 euroko fidantza ordaindu eta gero. [4] Munozek Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan ukatu egin zuen estortsio sarearekin inolako loturarik zuenik. Auzia artxibatua izan zen. [5] [1]

Lanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Artikulugilea da, zenbait hedabidetako kolaboratzailea eta idazlea ere bai. Liburu hauek idatzi ditu

Biografiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Eleberriak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]