Wikipedia, Entziklopedia askea
Pablo Barrera Ozamiz
(
Bilbo
,
1899ko
urtarrilaren 15a
?
ibidem
,
1957ko
azaroaren 8a
)
Bilboko alkate
izan zen
1934ko
irailaren 9tik
,
1935eko
ekainaren 25era
arte. Espainiako gobernuari aurka egiteagatik bere kargutik kendu zuten
Ernesto Erkoreka Regil
alkate izandakoaren ondorengoa izan zen.
[1]
Bilboko Udala
desegitean,
Bizkaiko
gobernadore zibilak udaleko alkatea eta zinegotziak berriztu zituen, behin-behineko batzorde bat osatuz, Pablo Barrera Ozamiz alkate aukeratu zutelarik. Alkate izandako aldi laburrean ez zuen proiektu askorik egiteko denborarik izan. Aitzitik, udala osatzen zuten zinegotziek (
Alderdi Erradikal
eta monarkikoak gehien bat) beste lehentasun batzuk izan zituzten hiria kudeatzerakoan.
Bere agintaldian Bilboko kale askori izena aldatu zitzaien. Esaterako 1933an
Francesc Macia
omentzeko kale baten izen bat ezartzea erabaki bazen ere, atzera bota zen erabaki hau eta
Ejertzitoaren etorbide
izena eman zitzaion. Horrez gain
Plaza Biribilaren
izena Espainiako Plazarenagatik aldatu zen. Hirian gaitzespen handia sortu zuen erabaki honek.
Bai alkatea eta bai zinegotziak
Espainiako Gobernuak
indarrez ezarriak izanagatik, eraso bat baino gehiago jasan izan zituzten hiriko biztanle batzuen aldetik.