Ozeano Australa
,
[1]
Hego Ozeanoa
edo
Hego Poloko Ozeanoa
(eta beste garai batean
Antartikako Ozeanoa
deituta
[2]
)
Lurraren
hegoaldean dagoen
ozeanoa
da, 60°
hego
latitudeko
paraleloaren
(edo
Zirkulu polar antartikoaren
) hegoaldera eta
Antartika
inguratzen kokatzen dena. Denera, 20.327.000 km²-ko
azalera
du; tamainari dagokionez bigarren ozeano txikiena izanik,
Ozeano Artikoa
baino handiagoa, baina
Barea
,
Atlantikoa
eta
Indikoa
baino txikiagoa.
[3]
James Cook
esploratzaileak
,
1770eko hamarkadan
egin zituen bidaien bidez, planetaren hegoaldeko latitudeak urez osaturik zeudela frogatu zuen. Geroztik, Hego Poloko Ozeanoaren exisentzia eta honen iparraldeko muga dudan jarri dira geografo ezberdinen eskuz, beste ozeanoen (Pazifiko, Atlantiko eta Indikoaren) parte bezala identifikatuz. Halaber, John Leech-en arabera,
Nazioarteko Erakunde Hidrografikoaren (NEH)
komodoroa
, ikerketa ozeanografiko berriaren arabera
Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoak
garrantzi handia duela ezagutu da eta
Hego Ozeanoa
izena zirkulazio horren ipar-mugaren hegoaldera dagoen ur-masa definitzeko erabili da.
[4]
2000
. urtean La Hayan egin zen
Itun Antartikoaren
Kontsulta Bileratik, NEHaren polizak Ozeano Astrala
60° hego-latitudeko paraleloaren
hegoaldera dagoen ur masa bezala definitzen duen arren, erabakia ez zen berretsia izan. Beste batzuen ustetan, ozeanoaren muga naturala
konbergentzia antartikoak
osatzen du.
[5]
Ozeano Australeko esplorazioak
Terra Australis
kontinente mitikoaren sinesmenak inspiratu zituen; izan ere,
Ptolomeoren
garaitik ipar hemisferioko lurraldeak (
Eurasia
eta
Ipar Afrika
) "konpentsatzeko eta oreka mantentzeko" hegoalde urrunean kontinente handi bat zegoela uste zen.
[6]
Antartikaren inguruneetako lehen kontaktua
1487an
eman zen
Bartolomeu Dias
Esperantza Oneko lurmuturrerra
heldu zenean, Afrikako kontinentearen eta hegoaldeko kontinente hipotetiko honen artean ozeano bat zegoela frogatuz.
[7]
Fernando Magallaes-ek
,
1520an
Magallaes itsasartetik
igarotzean,
Suaren Lurraldean
ikusitako irlak hegoaldeko lurralde ezezagun horren parte zirela suposatu zuen.
1564an
Abraham Ortelius-ek
bere lehen mapa argitaratu zuen,
Typus Orbis Terrarum
. Zortzi orriko mundu mapa honetan,
Regio Patalis
Locach
gunearekin kokatzen dira,
Terra Australis
-en iparraldeko luzapen bezala,
Ginea Berriraino
heltzen direlarik.
[8]
[9]
Geografo europarrek Suaren Lurraldea Ginea Berriko kostaldearekin lotzen zuten haien
lurbira-globoetan
, Atlantikoko hegoaldea, eta ozeano pazifiko zein indikoen hegoaldeko gune ezezaguna
Terra Australis Incognita (Hegoaldeko Lurralde Ezezaguna)
bezala identifikatuz; tropikoraino luzatzen zen kontinente izugarria.
XVI
. eta
XVII. mendeetan
kontinente honen bila esploratzaile asko inspiratu ziren.
[7]
Gabriel de Castilla
Antartikako kontinentea deskubritu zuen lehen esploratzailea kontsideratzen da,
1603an
64º H-tik
haratago "elurrez estalitako mendiak" ikusi zituela esanez, baina bere garaian baztertu egin zuten.
[10]
[11]
1606an
Pedro Fernandez de Quiros-ek
Australia del Espiritu Santo-n deskubritu zituen lurraldeak (
Hebrida Berriak
), "Polorainokoak" Espainiako erregearen izenerako harturik.
[7]
Francis Drake-k
, bera baino lehenagoko esploratzaile espainiarrek bezala, Suaren Lurraldearen hegoaldera kanal bat zegoela uste zuen.
Willem Schouten
eta
Jacob Le Maire-ek
Suaren Lurraldeko hego-luzapena deskubritu eta Hornos lurmuturra izendatu zuten
1615ean
, artxipielago honek tamaina txikia eta hegoaldeko lurralde mitikoarekin erlazionatu gabea zela frogatuz. Ondorioz,
1642an
Abel Tasmanek
azaldu zuen Holanda Berria (Australia) urez banandurik zegoela beste inolako kontinentetik.
[7]
Anthony de la Roche-k
Hego Georgiara
egin zuen bidaia
1675an
, Konbergentzia antartikoaren, eta ondorioz Antartika zein Hegoaldeko Ozeanoaen lehen aurkipena izan zen.
[12]
[13]
Gutxira, ‘Roche Irla’ irudikatzen hasi ziren, aurkilarearen ohore moduan.
James Cook-ek
kontuan izan zuen aurkikuntza, irla kartografiatu zuenean
1775ean
.
[14]
Edmond Halley
-ren bidaia
Paramour
HMS ontzian,
[15]
Hego Antartikako ikerketa magnetikoaren izotzarekin topo eginez
52º H-an
urtarrilean
1700an
, baina latitude horretan (Hego Georgiatik iparraldera 140 mi-ra heldu zelarik) bere hego urrunena zen.
Jean Baptiste Charles Bouvet de Lozier
itsas-ofizial frantsesa saiatu zen partziali kondairakoa zen
"sieur de Gonneyville"-k
deskribatutako "Hegoaldeko Lurraldea" aurkitzen, azkenean
Bouvet irla
aurkituz 54º10´ H, eta
48º-ko longitude
noranzkoan izotzez gaineztaturiko itsasoa ia
55ºH-an
,
1730ean
.
[7]
1771an
,
Yves Joseph Kerguelen
Frantziatik
itsasoratu zen
Maurizioko
hegoaldera joateko aginduarekin "kontinente oso handi baten bila".
50º H-an
zegoen lurralde batekin egin zuen topo, "Hego Frantzia" deitu zuena, hegoaldeko kontinentearen masaren erdigunea zelaren ustetan. Lur berri horien esplorazioa amaitzeko berriro atera zen, biziezina zen irla bat zela konturatuz eta "Harriabar Irla" bezala berrizendatuz. Ostera, izena bere omenera
Kerguelen irletara
aldatu zen.
[7]
Deskubritu gabeko kontinentearen obsesioa Alexander Dalrymple hidrografoarekin gailendu zen, Royal Society-tik nominatu zutelarik Venusen trantsitoa burutzeko Tahitirako expedizio batean 1769an. Expedizioa aurrera eramateko agindua admiraldgoak James Cook kapitaiari eman zion. 1772an, kapitainak
Resolution
(462 tonako itsasontziarekin) komandatuz eta Tobias Furneaux kapitainak
Adventure
ontzia (336 tonakoa) gidatuz Bouvet uhartea bilatu zuten, inolako arrakastarik gabe. Ostera, 58° H latitudean 20 gradu jo zituzten mendebalderantz longitudean, eta gero, 30º ekialderantz, gehienbat 60º H-ren hegoaldean mantenduz. Honela, boluntarioki inoiz baino latitude hegoalderagoetan ibiltzea lortu zuten.
[7]
[16]
60° hego-latitudeko paraleloaren hegoaldean aurkitu zen lehen lurraldea
Livingston irla
izan zen,
1819ko
otsailaren 19an
William Smith
kapitain ingelesak begiztatua.
[17]
Kapitiainak Buenos Aires-etik Valparaisorako itsasbidea gauzatu zuen
Williams
ontzian,
Drake pasaia
igarotzen ari zirenean hegoalderatz desbideratu zelarik. Hala, Livingston irlako ipar-ekialdeko muturra (
Williams Point
) begiztatu zuen.
[18]
Smith-en ikuskapena sakonki dokumentaturiko lehena izan arren, aitzindari batzuk proposatu izan dira (nahiz eta orain arte ez den baieztapenak sostengatzen dituen froga historiko nahikorik aurkitu): alde batetik,
Ui-te-Rangiora
nabigatzaileak
Te Ivi o Atea
ontzian
Tai-uka-a-pia
(XIX. mendeko
Percy Smith
etnologo ingelesak "izozturiko itsasoa" bezala interpretatua) topatu omen zuen
VII. mendean
.
[19]
[20]
[21]
[22]
Bestalde, nabigatzaile europarren artean
Dirck Gerritsz
marinel nederlandetarra (
1599
) eta
Gabriel de Castilla
almirante espainiarrena (
1603
) daude .
[23]
Smithen esploraziak eman ziren aldi berean, Antartikako historiako bizitza-galera handiena eman zen; izan ere, irailaren hasieran,
Rosendo Porlier y Asteguieta
brigadier
espainiarraren aginpeko lau itsasontziko eskuadra
Cadizetik
Callaorantz
bideratuta zegoen bitartean, klima gogorraren ondorioz
San Telmo ontziak
lema
eta masta galdu zituen. Eskuadrako
Primerosa-Mariana
ontziak estatxekin atoian hartu zuen arren, sokak hautsi eta ontzia zein bertako 644 bidaiariak beren zortera utzi ziren.
1820an
Livingston irlara heldu ziren itsasontziaren hondarrak aurkitu zituen Smithek, egun ez da hondamendia inork biziraun izanaren arrastorik aurkitu.
[17]
[23]
[24]
[25]
Antartikako kontinentearen lehen begiztapena hiru pertsonen artean eztabaidatzen da, iturriaren arabera lehen deskubritzailea aldatzen delarik:
Fabian Gottlieb von Bellingshausen
(1778 ? 1852),
Edward Bransfield
(1785 ? 1852) eta
Nathaniel Palmer
(1799 ? 1877).
[26]
[27]
[28]
[29]
von Bellingshausenek
Errusiar Itsas Armada Inperialeko
admirala
izanik,
Antartidako lehen espedizio errusiarra
(1819 - 1821) zuzendu zuen,
Mikhail Lazarev
komandante errusiarrarekin batera.
Vostok
(euskaraz:
Ekialdea
) eta
Mirny
(
euskaraz
: Baketsua)
gerraontziak erabili ziren. Espedizioa 1819ko
uztailaren 4ean
habiatu zen
Kronstadteko
portutik eta urtearen amaierarako gune subantartikora heldu ziren.
[30]
1820ko
urtarrilaren 15ean
, espedizioak Zirkulu Antartikoa igaro zuen (66° S latitudean eta 3° W longitudean) eta 1820ko
urtarrilaren 28an
ezagutzen den
izotz plataformaren
lehen behaketa eman zen,
Maud Erreginaren Lurraldearen
Marta Printzesaren Kostaldetik
32 km (20 milia)-ra (69°21′28″S 2°14′50″W) zeudela. Egun,
Fimbul izotz plataforma
bezala ezagutzen da. Otsailean, kontinenteko ertzera (
Enderby Lurraldean
) hurreratu ziren.
[31]
[32]
Bertatik, Cook-ek 1775ean eginiko ibilbidea jarraitu, eta Australiaruntz jo zuten.
[30]
[33]
Bransfield Erresuma Batuko
Erregeren Itsas Gudarostearen
marinel
irlandarra
zen.
[34]
[35]
[36]
William Smith-ek bere lehen bidaian Livingston irlako begiztatu ostean, Itsas Gudarosteak Smithen ontzia pleitatu eta Bransfield bidali zuen Smith-ekin batera aurkitu berri ziren irlak ikuskatzera. Hala, 1819ko urrian
Hego Shetlandaketara
jo zuten, bertan
George Erregearen uhartea
topatu eta Erresuma Batuko lurralde berri bezala erreklamatuz
Jurgi III erregearentzat
.
[17]
[23]
[37]
Jarraian, hegoalderantz jo zuten Bransfield itsasartea igaroz. 1820ko
urtarrilaren 30ean
Trinitate Penintsula
, Antartikako pentsulako iparrerengo gunea, behatu zuten; Bransfield-ek bere egunerokoan bi "mendi altu, elurrez estaliak" desribatu zituelarik. Hurrenez, Antartikako
izotz-geruzaren
ertza jarraitu zuten ipar-ekialdeko norabidean
Elefante uharteko
eta
Clarence uharteko
gune ezberdinak deskubrituz eta koroa ingelesarentzat erreklamatuz. Gainera, bidean Trinitate penintsulako segmentu bat eta Claren ce uharte guztia erregistratu zituen.
[38]
[39]
Nathaniel Brown Palmer esploratzaile, nabigazio kapitain, itsasontzi disenatzaile eta itsas txakur ehiztari estatubatuarra zen.
[40]
1820ko
azaroaren 17an
Antartikako penintsula behatu zuen.
Sakontzeko, irakurri: ≪
Antartikako espedizioen zerrenda
≫; ≪
Antartikako historia
≫.
XX. mendea arte, espedizio gehienen helburua komertziala zen: balea-arrantza eta itxas-txakurren ehiza aukerak bilatzeko.
Antartikako kontinenteko lehen lurreratzea
John Davis
kapitain amerikarrak adarrikatu zuen
1821eko
otsailaren 7an
, nahiz eta gertaera hau ez duten historialari guztiek onartzen.
[41]
[42]
1823an
James Weddell
itsas-txakur ehiztari ingelesak egun Wedell itsasoa bezala ezagutzen den urak aurkitu zuen.
Sakontzeko, irakurri: ≪
Antartikako esplorazioaren Aro heroikoa
≫.
Antartikako esplorazioaren garai heroikoa XIX. mendearen amaieratik I. mundu guda amaitu arte (1897?1922) zabaldu zen. Denboraldi honetan, Antartikako gunea nazioarteko herrialdeen interesekoa bilakatu zen; 17 espedizio zientifiko zein geografiko antolatu zirelarik 10 herrialde ezberdinetatik.
[43]
Garai heroikoaren ezaugarri bereizgarrietako bat, aurretiaz mugaturik aurkitzen zen garrio eta komunikabide-teknologiaren garapena izan zen.
[44]
† Espedizioa eman bitartean hildakoak.
Sakontzeko, irakurri: ≪
Antartikako eta Antartikaz hegoaldeko uharteen zerrenda
≫.
Uharte antartikoak, zentzu hertsian, Antartikako kontinentearen inguruan aurkitzen diren irlak dira,
Antartikako plakan
kokatuak Konbergentzia Antartikoaren hegoaldean (zehazki, 60° hego latitudeko paraleloaren hegoaldean).
Uharteak
|
Azalera
(km²)
|
Altitude handiena.
(m)
|
Koordenatuak
|
Alexandro I.aren uhartea
|
49070
|
2976
|
70°46′H 71°15′M
|
Petri I.a uhartea
|
156
|
1640
|
68°51′00″S 90°35′00″M
|
Hego Orkadak
|
620
|
1265,8
|
60°36′H 45°30′M
|
Scott uhartea
|
4 ha
|
54
|
67°22.7′H 179°54,7′M
|
Balleny irlak
|
1705
|
800
|
66°55′H 163°45′E
|
Hego Shetlandak
|
George erregearen uhartea
|
1383,8
|
655
|
62°23′H 59°7′M
|
Nelson uhartea
|
.
|
.
|
62°18′H 59°03′M
|
Robert uhartea
|
132
|
.
|
62°24′H 59°30′M
|
Snow uhartea
|
120,4
|
.
|
62°47′H 61°23′M
|
Smith uhartea
|
148
|
2105
|
63°00′H 62°30′M
|
Low uhartea
|
.
|
.
|
63°17′H 62°09′M
|
Deception uhartea
|
79
|
542
|
62°58′37′′H 60°39′00″M
|
Greenwich uhartea
|
142,7
|
625
|
62°31′H 59°47′M
|
Berkner uhartea
|
43873
|
975
|
79°20′H 48°07′M
|
Thurston uhartea
|
15700
|
.
|
72°10′H 99°00′M
|
Carney uhartea
|
8500
|
.
|
73°56′H 121°00′M
|
Roosevelt uhartea
|
7910
|
550
|
79°17′H 162°00′M
|
Siple uhartea
|
6390
|
3110
|
73°44′H 125°12′M
|
Adelaida uhartea
|
4463
|
2317
|
67°12′H 68°30′M
|
Spaatz uhartea
|
4100
|
.
|
73°00′H 75°00′M
|
Bear uhartea
|
3500
|
.
|
68°18′H 67°06′M
|
Guest uhartea
|
2950
|
.
|
76°11′H 167°04′M
|
James Ross uhartea
|
2598,4
|
1628
|
64°12′H 57°45′M
|
Ross uhartea
|
2.460
|
3794
|
77°30′H 167°45′E
|
Anvers uhartea
|
2.432
|
2821
|
64°36′H 63°30′M
|
Joinville uhartea
|
1.607,4
|
765
|
63°21′H 55°40′M
|
Charcot uhartea
|
1.500
|
.
|
69°45′H 75°15′M
|
Mill uhartea
|
1.258,1
|
326
|
65°30′H 100°40′E
|
Sherman uhartea
|
1.158,6
|
186
|
73°3′H 100°00′M
|
Smyley uhartea
|
1.000
|
.
|
72°43′H 78°33′M
|
Brabante uhartea
|
976,8
|
2522
|
64°15′H 62°20′M
|
Livingston uhartea
|
973,5
|
914
|
62°36′H 60°30′M
|
Grant uhartea
|
767,8
|
580
|
74°28′H 131°35′M
|
Latady uhartea
|
700
|
.
|
70°45′H 74°35′M
|
Drygalski uhartea
|
693,7
|
510
|
65°45′H 92°30′E
|
Renaud uhartea
|
618,3
|
.
|
66°10′H 66°00′M
|
Masson uhartea
|
585,4
|
471
|
66°08′H 96°35′E
|
Elefante uhartea
|
557,9
|
852
|
61°01′H 54°54′M
|
Rothschild uhartea
|
500
|
.
|
70°45′H 74°35′M
|
Hearst uhartea
|
500
|
365
|
69°00′H 62°20′M
|
D'Urville uhartea
|
455,3
|
210
|
63°06′H 56°15′M
|
Koroatze uhartea
|
450
|
1278
|
60°26′H 45°43′M
|
Sturge uhartea
|
437,4
|
945
|
67°26′H 164°47′E
|
Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoa
Ozeano Australeko
itsaslaster
bat da, mendebaldetik ekialdera dabilena. Ozeano Atlantikoa, Pazifikoa eta Indiakoa lotzen ditu, eta haien arteko garraiobide nagusia izanik. Munduko ur-laster handiena da, 135 milioi metro kubiko garraiatuz segundoko (4.6×10
9
cu ft/s), munduko ibai guztien emaria baino 135 aldiz gehiago.
Lurraren errotazio-noranzko bera du, eta bera da Hego hemisferioko itsaslaster bakarra tropikoen arteko zonako itsaslasterren ekialdetik mendebalderako higidura konpentsatzen duena. Beraz, Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoak ur epelak Antartikara iristea eragozten du, batetik, eta, horri esker, Antartikak bere inlandsis edo izotz-geruza gordetzen du; bestetik, Antartikatik datozen icebergak Ipar hemisferioan bezain latitude txikietara iristea eragozten du.
Lur-masek eta batimetriak nabarmen mugatzen dute itsaslasterra. Hego Amerikan hasita, lasterrak Drake pasaia zeharkatzen du, eta gero erdibitu egiten da. Beso bat, azalekoa eta epela, ekialderantz eta iparralderantz abiatzen da
Malvinetako itsaslasterrean
, eta beste beso bat, sakonagoa, ekialderago iristen da iparralderantz egin baino lehen. Indiako ozeanora iritsita,
Kerguelen
uharteetan erdibitu egiten da berriro, baina fluxu gehiena iparraldetik pasatzen da. Zeelanda Berritik hegoaldera jarraitzen du, eta deflexio bat jasaten du Pazifikoko hego-ekialdeko bizkarretik igarotzean.
Ozeano Australean
iturburuak
(ingelesez
: upwellling
) aurkitu daitezke, fenomeno ozeanografiko hauek itsas hondoko elikagaietan dentsoak diren urak azaleratzea eragiten dute.
Haizearen
,
Coriolis efektuaren
, eta
Ekman garraioaren
ondorioz ematen dira eta iturburu mota ezberdinak daude.
Ozeano Australean, kostaldeko iturburuak ematen dira, non haize korronteak kostaldeko ertzarekiko paralelo jotzen duten, itsas-korronteak eratuz. Korronte hauek Korioilus efekuaren ondorioz ezkerrerantz mugitzen dira hego hemisferioan eta gainazaleko ura Ekman garraio bidez kostaldetik urruntzen da, itsas-hondoko ur dentsoago batengatik ordezkatzen direlarik.
[45]
Ross bira
Antartikako
ozeanoan gertatzen diren bi biretako bat da.
Ross itsasoan
kokatuta dago, eta erloju-orratzen noranzkoan biratzen da.
Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoaren
eta Antartikako kontinente-plataformaren arteko interakzioaren ondorioz sortzen da. Biraren erdialdean itsasoko izotzak irauteko joera duela ikusi da.
[46]
Weddel bira
Antartikako
ozeanoan gertatzen diren bi biretako bat da.
Weddell itsasoan
dago, eta erloju-orratzen noranzkoan biratzen da. Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoaren eta Antartikako kontinente-plataformaren arteko interakzioaren ondorioz sortzen da bira.
[47]
[48]
[49]
Itsas uraren
tenperatura
-2 °C eta 10 °C (28 °F eta 50 °F) artean dago.
[50]
Zikloi
ekaitzak
ematen dira, ekialderantz mugituz, kontinentea inguratzen dutelarik, eta maiz gogor bilakatzen dira
izotz
eta ozeano zabalen arteko tenperatura desberdintasunaren ondorioz. Ozeanoaren azalera 40° Hego latitudearen eta Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoaren artean zabaltzen da, bertan planetako
haize
bortitzenak ematen direlarik.
[3]
Neguan
, ozeanoa 65° hego-latituderaino (Pazifikoaren noranzkoan) eta 55° hego-latituderaino (Atlantikoaren noranzkoan) izozten da, gainazal tenperatura 0 °C (32 °F) azpiraino jaitsiz. Halaber, kontinentearen
kosta
batzuetan, barnealdetik datozen etengabeko
haize katabatiko
gogorrek itsasertza izotzik gabe mantentzen dute neguan zehar.
Antartikako mugako gertakizunak.
[51]
Antartika klima aldaketaren ondorioak gehien sentitzen diren lekuetako bat da. Tenperatura hamarkada bakoitzeko 0,5 ºC inguru igo da 1950etik. Horrela jarraitzen badu, izotza urtzen den heinean lur libre gehiago egongo da, beraz, seguruenik askoz ere eskualde berdeagoa izango da etorkizunean.
[52]
Itsasoaren maila globala igotzen
ari da
glaziarren urtzearen
,
Groenlandiako
eta
Antartikako izotz geruzen
urtzearen eta hedapen termikoaren ondorioz,
[53]
[54]
isuriak handiak izanez gero itsas maila 2100ean 2 metro igotzeko aukerarekin.
[55]
Hego ozeanoaren baliabide naturalak ez dira oraindik ustiatu, baina kontinentearen gertutasunean
gas
- eta
petrolio
-hobi handiak daudela uste da. Gainera,
urrea
bezalako
mineral
baliotsuen metaketak espero dira,
alubioi
sedimentuetan
aurkitu daitezkeenak
prozesu sedimentarioetan
grabitateak
eragindako banaketagatik sortuak. Baita,
manganeso
noduluak
,
itsas hondoan
nukleo baten inguruko
burdin
eta manganeso hidroxido geruza zentrokideek osaturiko arroka kontzentrazioak; nukleoa mikroskopikoa izan daiteke eta kasu batzuetan manganesozko mineral bilakatu kristalizazio prozesu bidez.
[3]
[56]
Antartikako kontinentea estaltzen duen izotza munduan dagoen
ur gez
erreserba nagusia da;
[57]
ia munduko ur gezaren %81a osatuz eta munduko pertsona guztiak hainbat hilabetez mantentzeko haina. Hori dela eta, hamarkada askotan zehar proposatu da Ozeano Australeko
izozmendiak
iparraldera, Australiara, atoitzea bertan landu daitezen, baina orain arte ez da horrelako proiekturik arrakastaz aurrera eraman.
[58]
Organismo
autotrofo
itsastarren bi ordezkari bakarrak itsas
algak
[59]
eta
fitoplaktona
[60]
dira;
animalia
itsastar asko, modu zuzen zein ez-zuzenean, fitoplaktonaren menpe bizi direlarik.
Klima
polar honetan ingurune hotzetan bizirauteko moldatu diren
arrainak
aurkituko ditugu, horretarako gorputzeko
izotz-kontrako
proteinen produkzioa emendatzen dutenak, gorputz barnean izotz kristalen sorrera emendatzea ekidinez.
[61]
[62]
Ondorioz, gainontzeko ozeanoekin alderatuta, Ozeano Australean familia gutxi batzuetan bildutako arrain espezie urri daude. Gehienak
Liparidae
,
Nototheniidae
eta
zoarzidoen (Zoarcidae)
familietako kideak dira,
blenido antartikoen
subordeneko gainontzeko ezpezieekin batera Hego ozeanoko 320 espezie ezagunen %90 osatzen dutelarik; kontuan edukita, hamarnaka deskribatu gabeko espezie daudela, batez ere Liparidae familiaren barnean.
[63]
Liparidae familiako espezieak ur sakonetan bizi diren bitartean, Nototheniidae familiakoak azaleko uretan aurkitu daitezke.
[64]
Genero ugari bat
Notothenia
da.
Ur hauetan bizi den arrain ezberdinen beste adibide bat
Channichthyidae
familia da, Hego Ozeanoan soilik (Antartika eta Hego Amerikako kostaldeetan) bizi dena.
[65]
Arrain hauek hemoglobinarik ez dutenez, haien odolak ez du kolorerik eta egunean zehar itsas hondoan egoten dira, gauean zehar ur-zutabeetan gorantz eginez krustazeoz elikatu ahal izateko.
[66]
Aintzinan,
Champsocephalus gunnari
familia honetako espezie ugariena zen (kostaldean eta gune ez oso sakonetan bizi zena), baina XX. mendearen amaieran emandako gehiegizko arrantzaren ondorioz populazioak beherakada handia jasan zuen.
[67]
Bestalde,
Dissostichus
generoaren barnean bi espezie daude; Antartika kostaldeko
Dissostichus mawsoni
eta
Patagoniako
ur-subantartikoetako
Dissostichus eleginoides
. Espezie hauek itsas hondoan, 100 eta 3.000 metro artean bizi dira eta 2 metroko luzera zein 100 kilogramorainoko pisua eskuratu ditzakete 45 urteraino biziz. Arrain hauek komertzialki arrantzatzen dira, gehiegizko arrantzaren ondorioz populazioen murrizpena eman delarik.
[67]
Espezie aipagarri eta ezohikoa
Pleuragramma antarctica
da, Antartika inguruko uretan bizi den arrain benetan
pelagiko
bakarra kontsideratua.
[68]
Ozeano hauetan endemikoak diren eta kontinenteko kostalde arrokatsuek zein inguruko irletan habiak sortzen dituzten 100 milioi baino hegazti gehiago daude; hauen artean
albatrosak
(
Diomedea
generoa),
petrelak
(
Procellaria
eta
Oceanites
generoak) eta
fulmarrak
,
marikakak
,
ubarroiak
,
kaioak edo antxetak
eta
txenadak
(
Sterna
generoa) aurkitzen dira.
[69]
Hauez gain,
Hego Georgiako
uhertedian
Anthus antarcticus
espezie intsektiboroa aurki dezakegu, ur-gezetako ahateez gain.
[70]
Bestalde, hegan ezin duten pinguinoak hego hemisferioan bizi dira, gehienbat Antartikan kontzentratuz. Pinguinoen 18 espezie kontinentean bizi eta ugaltzen dira eta beste 4 espezie ur-subantartikoetako irletan.
[71]
Aurki ditzakegun pinguinoen artean
pinguino enperadorea
(neguan ugaltzen den Antartikako animalia bakarra, bero mantentzeko lau luma geruzaz babestua)
[72]
,
Adelia pinguinoa
,
Papuako pinguinoa
,
pinguino papozuria
,
Pinguino erregea
[73]
eta
Eudyptes chrysolophus
daude
.
[74]
[75]
Ozeano Australeko uretan
Pinnipedia
familiako eta
zetazeo
ordeneko hainbat espezie bizi dira.
Zetazeoen 10 espezie aurki ditzakegu ingurune hauetan, 6 bale aholatzak (Mysticeti parvordenekoak) -handiena
balea urdina
(
Balaenoptera musculus
) da,
Zere arrunta
(
Balaenoptera physalus
),
Ipar-zerea
(
Balaenoptera borealis
),
Ipar Atlantikoko sardako balea edo euskal balea
(
Eubalaena glacialis
),
Xibarta
(
Megaptera novaeangliae
),
Zere txikia
(
Balaenoptera acutorostrata
)- dira eta 4
odontozetoak
-
Kaxalotea edo zeroia
(Physeter macrocephalus),
Berardius arnuxii
,
Hyperoodon planifrons
eta habitat honetako
izurde
bakarra
(
Lagenorhynchus cruciger
)
-. Espezie hauetako asko migratzaileak dira eta Antartikako negua heltzean ur tropikaletara bidaiatzen dute.
[76]
Halaber, Antartikako uretan pinipedoen zazpi espezie aurki ditzakegu
itsas txakur
-
Lobodon carcinophaga
,
Leptonychotes weddellii
,
Ommatophoca rossii
eta
Hydrurga leptonyx
-,
itsas lehoi edo otaria
-
Arctocephalus gazella
- eta
itsas elefanteen
-
Mirounga leonina
- artean.
[77]
[78]
Hauez gain, pinipedo arraro eta jarraitu bat dago, Zelanda Berriko otaria (
Phocarctos hookeri
)
; gehienbat ur-subantartikoetako
Auckland uharteetan
ugaltzen dena, nahiz eta aintzinan eremu zabalagoak erabiltzen zituen.
[79]
Animalia hauek Antartikako ingurune hotzetara egokitzeko gai dira ilaje geruza lodi bati edo azalari azpian loturiko gantz geruza sendo bati esker. Itsas elefanteena da espezie handiena, 4.000 Kg pisatzera heldu daitekeelarik eta itsas lehoiak txikienak dira, emeek 150 Kg pisatzen dituztelarik; bi espezie hauek
bankisa edo itsas-izotzetik
iparraldera bizi dira eta harem bidez ugaltzen dira hondartzetan.
[79]
Gainontzeko pinipedoak, itsas lehoien lau espezieak, bankisetan bizi dira eta ur azpian ehizatzen duten arren, lehorrean edo itsas-izotzetan ugaltzen dira. Bertan denbora asko igarotzen dute
harrapari
lehortarrik ez dutela aprobetxatuz eta munduko itsas txakurren
biomasaren
%50 osatzen dute.
[80]
Lobodon carcinophagus
-ek 15 milioiko populazioa osatzen dute, munduko animalia zabalduenetarikoak bilakatuz
[81]
eta
Leptonychotes weddellii
(hegoalderantz urrunagoen bizi den itsas txakur espeziea) bezala,
[82]
koloniatan bizi dira;
Hydrurga leptonyx
eta
Ommatophoca rossii
ordea, bakarka.
Krill-a
ozeanoko
kate trofikoaren
oinarria da, plaktonaz elikatu eta gainontzeko animalien (arrain, hegazti, pinipedo eta zetazeoen) elikagaia delako.
Krustazeo
igerilari aske honen 5 espezie aurkitu dira Ozeano Australean.
Euphausia superba
munduko animalia ugarienetakoa da, eta hego hemisferioko krill espezie ugariena, 500 milioi tonako biomasarekin. Banako bakoitzak 6 zentimetro neurtzen eta 1 gramo pisatzen ditu. Neguan, janaria urria denean, krill-ak gaztedi fase txikiagora bueltatzen dira, beren gorputza elikatzeko erabiliz. Krill taldeek hainbat kilometroko hedadura lortu dezakete, metro karratuko 30.000 banakorekin eta ura kolore gorriko bilakatuz. Normalean taldeak ur sakonetan mantentzen dira egunean zehar, eta gaua heltzean planktonez elikatzeko igo. Aipatu bezala, animalia handiago asko krill-aren menpekoak dira beren biziraupenerako.
[83]
[84]
Krustazeo
bentiko
askok ez dute urtaroko ugaltze-zikloa eta kumeak kumaldi-poltsa batean hazten dituzte.
Glyptonotus antarcticus
isopodo
bentiko ezohiko handia da, 20 zentimetroko luzera eta 70 gramoko pisua eskura ditzakeelarik.
Amphipoda
ordena, krustazeo bentikoen talde oso dibertsoa da,
Konbergentzia Antartikoaren
hegoaldean bizi diren 600 espezie ezagunekin eta oraindik deskribatu ez diren beste hainbat. Orden honetako banako handiek, bereziki
Epimeriidae
familiakoek 8 zentimetrorainoko luzera eduki dezakete.
[85]
[86]
Kelizeratuen
artean,
pantopoda edo itsas-armiarma
motelak ohikoak dira Hego Ozeanoan, pantopoda guztien artean tamaina handienekoak habitat honetan bizi direlarik, batzuetan giza eskua hainako tamainara haziz. Itsas hondoan ugaltzen diren
koral
,
belaki
eta
briozoez
elikatzen dira.
[85]
Molusku
urtar asko aurkitu daitezke Antartikan.
Adamussium colbecki
bezalako
bibalbioak
itsas hondoaren inguruan mugitzen dira; aldi berean,
Laternula elliptica
gordelekuetan bizi da, bere gaineko ura filtratuz.
[85]
Hego Ozeanoan 70
zefalopodo
espezie inguru daude; guztietan handiena
txipiroi erraldoia edo antartikako txipiroia
(
Mesonychoteuthis hamiltoni
) da, 14 metroko luzerara heldu daitekeena eta munduko ornodun handienen artean kokatzen dena.
[87]
Onykia ingens
edo
Moroteuthis ingens
ur-subantartikoetako harrapakin nagusia da, hainbat ornodunek ehizatua.
[88]
Itsas trikuen
Abatus
generoko banakoak sedimentua zulatzen du, bertan aurkituriko elikagaiak janez.
[85]
Salpa thompsoni
eta
Ihlea racovitzai
Antartikako uretan ohikoak diren
salpa
tunikatuen
espezieak dira.
Salpa thompsoni
izoztz gabeko guneetan aurkitzen da,
Ihlea racovitzai
ordea, latitude altuagoetan izotz inguruan aurkitzen da.Balio elikagarri baxua dutenez, gehienbat arrainek jaten dituzte, hegaztiak eta itsas ugaztunak bezalako animalia handiagoek soilik janari eskasiaren aurrean ehizatzen dituztelarik.
[89]
Antartikako
belakiak
luzaroan bizi dira. Ingurumen aldaketekiko sentikorrak dira,
sinbiosian
dituzten
mikroorganismoen
komunitateen espezifitateari esker. Hori dela eta, ingumen-osasunaren adierazle bezala erabiltzen dira.
[90]
Historikoki, Antartikako ekonomia
balea
eta
foken
ehizan oinarritu da.
Balea arrantza
Antartikako uretan XIX. mendean hasi zenean,
Industria Iraultza
garatu zen. Industralizazioak zekartzan berrikuntza eta teknika-aurrekariek lehengai askoren eskaera emendatu zuten (lanpara erregaia, labaingarri industriala edo gantz-jangarriak, eta hauek egiteko behar zen
lumera
).
[91]
[92]
Ondorioz, behar zen lumera eskuratzeko, arrantzaleek baleen ustiapen intentsiboari ekin zioten.
1800eko hamarkadako
itsasontzi arrantzari
gehienen itua
xibartak
izan ziren, hamarkada bakarrean xibarten populazioak beherakada handia jasan zuelarik, espezie honen banakoak aurkitzea oso zaila bilakatuz. Hala, xibartak aurkitu ezin zirenenan, jomuga hurrengo balea espezie errentagarrienera igaro zen,
balea urdinetara
.
[93]
Bale kantitate gehiago ehizatu ahal izateko, teknologia berria ere garatu zen arrantzan;
arpoiak
eta
kanoiak
zeramatzaten
lurrun-makinek
propultsaturiko ontzi mekanikoak,
arpoi leherkorrak
, besteak beste. Berrikuntza hauek bale arrantza efizienteagoa egin zuten, eta aurretiaz ehizatzeko azkarregiak ziren espezieak (balea urdinak eta zere arruntak) harrapatzeko aukera eman zuten. Hala, XIX. mende amaieran eta XX. mendearen hasiera bale arratzaren garai modernoa hasi zen.
[94]
[95]
Gauza bera gertatu zen
40ko hamarkadan
zere arruntekin
,
kaxaloteekin
,
ipar-zereekin
eta
minke baleekin
.
[93]
[96]
XVIII. eta XIX. mendeetan itsas-txakur edo fokak hegoaldeko uretatik desagertu ziren, James Cook-ek 1775ean Hego Georgoako uhartea aurkitu ostean bertako itsas-txakur populazio handien ehizari ekin zietelarik. 1822 urterako, bertako itsas-txakur populazioa ia erabat irangituta zegoelarik. Izan ere, garaian itsas-txakur larruak modan zeuden jantziak egiteko orduan, Europan eta Ipar Amerikan eskari handian zeudelarik.
[93]
- ↑
Antartikako exonimia.
Euskaltzaindia
(Noiz kontsultatua: 2010-05-22)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Volume 2, Anaxagoras-ATH - Encyclopaedia Britannica - Encyclopaedia Britannica - National Library of Scotland≫
digital.nls.uk
(Noiz kontsultatua: 2020-06-25)
.
- ↑
a
b
c
(Ingelesez)
≪Oceans :: Southern Ocean ? The World Factbook - Central Intelligence Agency≫
www.cia.gov
(Noiz kontsultatua: 2020-06-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
M. A., Geography; B. A., Geography.
≪Do You Know the World's Newest Ocean?≫
ThoughtCo
(Noiz kontsultatua: 2020-06-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
Pyne, Stephen J. (1986).
The Ice: A Journey to Antarctica.
University of Washington Press
ISBN
978-0-295-97678-5
.
(Noiz kontsultatua: 2020-06-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
Wilford, John Noble. (1982).
The mapmakers: the Story of the Great Pioneers in Cartography from Antiquity to Space Age.
(1. argitaraldia) Vintage Books, Random House, 139 or.
ISBN
0-394-46194-0
.
PMC
6918813
.
(Noiz kontsultatua: 2020-07-05)
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
(Ingelesez)
Mill, Hugh Robert. (1911).
Polar Regions.
(11. argitaraldia) Encyclopædia Britannica 21. Cambridge University Press, 961?972 or.
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Ortelius, Abraham (1527?1598), map maker≫
Oxford Dictionary of National Biography
doi
:
10.1093/ref:odnb/9780198614128.001.0001/odnb-9780198614128-e-20854
.
(Noiz kontsultatua: 2020-07-10)
.
- ↑
(Ingelesez)
Barber, Peter; Barnes, Katherine; Erskine, Dr Nigel; Gertisen, Rupert; Green, Dr Jeremy; Helman, Dr Susannah; Kaus, David; King, Robert J.
et al
.. (2013).
Mapping Our World: Terra Incognita To Australia.
National Library of Australia
ISBN
978-0-642-27809-8
.
(Noiz kontsultatua: 2020-07-10)
.
- ↑
≪Wayback Machine≫
web.archive.org
2007-06-21
(Noiz kontsultatua: 2020-07-20)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Vazquez de Acuna, Isidoro. (1993).
Don Gabriel de Castilla primer avistador de la Antartica.
Revista de Marina
.
- ↑
Headland, Robert, 1944-. (1984).
The island of South Georgia.
Cambridge University Press
ISBN
0-521-25274-1
.
PMC
10163039
.
(Noiz kontsultatua: 2020-07-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
Dalrymple, Alexander. (1771).
A Collection of Voyages Made to the Ocean Between Cape Horn and Cape of Good Hope.
London
.
- ↑
(Ingelesez)
Cook, James. (1777).
A Voyage Towards the South Pole and Round the World. Volume 2.
London: Printed for W. Strahan and T. Cadell.
.
- ↑
Colledge, J. J.. (2006).
Ships of the Royal Navy : the complete record of all fighting ships of the Royal Navy from the 15th century to the present.
(Rev. ed.. argitaraldia) Chatham
ISBN
978-1-86176-281-8
.
PMC
67375475
.
(Noiz kontsultatua: 2020-08-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪A voyage towards the South Pole, performed in the years 1822-24, containing an examination of the Antarctic Sea, to the seventy-fourth degree of latitude : and a visit to Tierra del Fuego, with a particular account of the inhabitants; to which is added, much useful information on the coasting navigation of Cape Horn, and the adjacent lands, with charts of harbours, etc. : Weddell, James,1787-1834 : Free Download, Borrow, and Streaming≫
Internet Archive
(Noiz kontsultatua: 2020-08-11)
.
- ↑
a
b
c
Headland, R. 2009.
A Chronology of Antarctic Exploration: A Synopsis of Events and Activities From the Earliest Times Until the International Polar Years
, 2007-09
. London: Bernard Quaritch. 722 pp.
- ↑
(Ingelesez)
Headland, Robert. (1989).
Chronological List of Antarctic Expeditions and Related Historical Events.
Cambridge University Press
ISBN
978-0-521-30903-5
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-27)
.
- ↑
(Ingelesez)
Wehi, Priscilla M.; Scott, Nigel J.; Beckwith, Jacinta; Rodgers, Rata Pryor; Gillies, Tasman; Van Uitregt, Vincent; Watene, Krushil. (2022-10-20).
≪A short scan of M?ori journeys to Antarctica≫
Journal of the Royal Society of New Zealand
52 (5): 587?598.
doi
:
10.1080/03036758.2021.1917633
.
ISSN
0303-6758
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-27)
.
- ↑
≪Journal of the Polynesian Society: Hawaiki: The Whence Of The Maori, Being An Introduction To Rarotongan History: Part III, By S. Percy Smith, P 1-48≫
www.jps.auckland.ac.nz
(Noiz kontsultatua: 2023-10-27)
.
- ↑
≪9. The Southwest Course | NZETC≫
nzetc.victoria.ac.nz
(Noiz kontsultatua: 2023-10-27)
.
- ↑
Mulvaney, Kieran. (2001).
At the ends of the earth: a history of the polar regions.
Island Press/Shearwater Books
ISBN
978-1-55963-908-8
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-27)
.
- ↑
a
b
c
Ivanov, L.
General Geography and History of Livingston Island
. In:
Bulgarian Antarctic Research: A Synthesis
. Eds. C. Pimpirev and N. Chipev. Sofia: St. Kliment Ohridski University Press, (2015), pp.?17?28,
ISBN 978-954-07-3939-7
- ↑
Martin-Cancela, Elena. (2018).
Tras las huellas del "San Telmo": contexto, historia y arqueologia en la Antartida.
Prensas de la Universidad de Zaragoza
ISBN
978-84-17358-23-5
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-27)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Roche, Arnaud Cazenave de la. (2019).
≪Pesquisas sobre el descubrimiento de la Antartida: tras la estela del Williams of Blyth y del San Telmo (1819-1821)≫
Magallanica : revista de historia moderna
6 (11): 276?317.
ISSN
2422-779X
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-27)
.
- ↑
U.S. Antarctic Program External Panel. "
Antarctica ? past and present
" (PDF). NSF. Retrieved 14 November 2007.
- ↑
Guy G. Guthridge. "
Nathaniel Brown Palmer
". NASA. Archived from the original on 2 February 2006. Retrieved 14 November 2007.
- ↑
≪AARC Palmer Station Info≫
web.archive.org
2006-08-28
(Noiz kontsultatua: 2023-10-27)
.
- ↑
H., A. R.. (1939). Hobbs, William Herbert ed.
≪On Some Misrepresentations of Antarctic History≫
The Geographical Journal
94 (4): 309?330.
doi
:
10.2307/1788099
.
ISSN
0016-7398
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-28)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
≪Descargar Двукратные изыскания в Южном Ледовитом океане и плавание вокруг света в продолжение 1819, 20 и 21 годов, совершенные на шлюпах≫
Двукратные изыскания в Южном Ледовитом океане и плавание вокруг света в продолжение 1819, 20 и 21 годов, совершенные на шлюпах
(Noiz kontsultatua: 2023-10-27)
.
- ↑
Трёшников А. Ф. (1963).
История открытия и исследования Антарктиды
(in Russian). М. Географгиз.
- ↑
Беллинсгаузен Ф. Ф. (2008).
Двукратные изыскания в Южном Ледовитом океане и плавание вокруг света
(errusieraz). Moscow: Дрофа. ISBN
978-5-358-02961-3
.
- ↑
Bulkeley R. (2014).
Bellingshausen and the Russian Antarctic Expedition, 1819?21
. New York: Palgrave Macmillan. ISBN
978-1-349-59576-1
.
- ↑
(Ingelesez)
Division, National Geographic Society (U S. ) Cartographic. (1963).
Antarctica.
The Society
(Noiz kontsultatua: 2023-10-28)
.
- ↑
Michael Smith,
Great Endeavour: Ireland's Antarctic Explorers
, Dublin: The Collins Press, 2010.
- ↑
(Ingelesez)
≪Edward Bransfield | Discoveries & Facts | Britannica≫
www.britannica.com
(Noiz kontsultatua: 2023-10-28)
.
- ↑
Campbell, David G. (2002).
The Crystal Desert: Summers in Antarctica
, p. 4. Houghton-Mifflin Books. ISBN 0-618-21921-8.
- ↑
Baughman, T.H.. (1997-07).
≪Below the Convergence: Voyages Toward Antarctica, 1688?1839. Alan Gurney. 1997. New York and London: W.W. Norton & Company, xii + 315 p, illustrated, hard cover. ISBN0-393-03949-8. £ 18.95.≫
Polar Record
33 (186): 251?252.
doi
:
10.1017/s0032247400014789
.
ISSN
0032-2474
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-28)
.
- ↑
Brewster, David,; Brewster, David; Jameson, Robert; Jameson, Robert; Lizars, Daniel; Lizars, Daniel; Lizars, W. H.; Edinburgh, Royal Society of
et al
.. (1821).
The Edinburgh philosophical journal.
Printed for Archibald Constable
(Noiz kontsultatua: 2023-10-28)
.
- ↑
Spears, John Randolph. (1922).
Captain Nathaniel Brown Palmer, an old-time sailor of the sea.
New York : The Macmillan company
(Noiz kontsultatua: 2023-10-28)
.
- ↑
Baughman, T.H.. (1997-07).
≪Below the Convergence: Voyages Toward Antarctica, 1688?1839. Alan Gurney. 1997. New York and London: W.W. Norton & Company, xii + 315 p, illustrated, hard cover. ISBN0-393-03949-8. £ 18.95.≫
Polar Record
33 (186): 251?252.
doi
:
10.1017/s0032247400014789
.
ISSN
0032-2474
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-30)
.
- ↑
Bourke, Jane (2004).
Amazing Antarctica Resource
. Ready-Ed Publications. ISBN
9781863975841
.
- ↑
Barczewski, Stephanie L.. (2007).
Antarctic destinies: Scott, Shackleton, and the changing face of heroism.
Hambledon Continuum
ISBN
978-1-84725-192-3
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-30)
.
- ↑
Smith, Michael. (2015).
Shackleton: by endurance we conquer.
(Paperback ed. argitaraldia) Oneworld Publ
ISBN
978-1-78074-707-1
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-30)
.
- ↑
Mann, Kenneth H.; Lazier, J. R. N.. (2009).
Dynamics of marine ecosystems: biological-physical interactions in the oceans.
(3. ed., [Nachdr.]. argitaraldia) Blackwell Publ
ISBN
978-1-4051-1118-8
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-30)
.
- ↑
Ditullio, Giacomo R.; Dunbar, Robert B.. (2003).
Biogeochemistry of the Ross Sea.
American geophysical union
ISBN
978-0-87590-972-1
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-30)
.
- ↑
(Ingelesez)
Orsi, Alejandro H.; Nowlin, Worth D.; Whitworth, Thomas. (1993-01).
≪On the circulation and stratification of the Weddell Gyre≫
Deep Sea Research Part I: Oceanographic Research Papers
40 (1): 169?203.
doi
:
10.1016/0967-0637(93)90060-G
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-30)
.
- ↑
(Ingelesez)
Deacon, G.E.R.. (1979-09).
≪The Weddell gyre≫
Deep Sea Research Part A. Oceanographic Research Papers
26 (9): 981?995.
doi
:
10.1016/0198-0149(79)90044-X
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-30)
.
- ↑
(Ingelesez)
Fahrbach, E.; Rohardt, G.; Schroder, M.; Strass, V.. (1994-08-31).
≪Transport and structure of the Weddell Gyre≫
Annales Geophysicae
12 (9): 840?855.
doi
:
10.1007/s00585-994-0840-7
.
ISSN
1432-0576
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-30)
.
- ↑
(Ingelesez)
David, Bruno; Saucede, Thomas. (2015).
Biodiversity of the Southern Ocean.
Elsevier
ISBN
978-0-08-100485-2
.
(Noiz kontsultatua: 2020-06-25)
.
- ↑
Siegert, Martin J.; Bentley, Mike J.; Atkinson, Angus; Bracegirdle, Thomas J.; Convey, Peter; Davies, Bethan; Downie, Rod; Hogg, Anna E.
et al
.. (2023-08-08).
≪Antarctic extreme events≫
Frontiers in Environmental Science
11
doi
:
10.3389/fenvs.2023.1229283
.
ISSN
2296-665X
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-29)
.
- ↑
Sanchez, Monica. (2017-05-19).
≪Klima aldaketak berde Antartika≫
Meteorologia en Red
(Noiz kontsultatua: 2023-10-30)
.
- ↑
Ansa, Mikel P.. (2023-10-30).
≪Antartikako izotza salbatzeko, garaiz da, baina azken aukera izan liteke, zientzialarien arabera≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2023-10-30)
.
- ↑
(Ingelesez)
DeConto, Robert M.; Pollard, David. (2016-03-31).
≪Contribution of Antarctica to past and future sea-level rise≫
Nature
531 (7596): 591?597.
doi
:
10.1038/nature17145
.
ISSN
0028-0836
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-30)
.
- ↑
(Ingelesez)
Bamber, Jonathan L.; Oppenheimer, Michael; Kopp, Robert E.; Aspinall, Willy P.; Cooke, Roger M.. (2019-06-04).
≪Ice sheet contributions to future sea-level rise from structured expert judgment≫
Proceedings of the National Academy of Sciences
116 (23): 11195?11200.
doi
:
10.1073/pnas.1817205116
.
ISSN
0027-8424
.
PMID
31110015
.
PMC
PMC6561295
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-30)
.
- ↑
(Ingelesez)
Anderson, J. B.; Houston), J. B. (Rice University Anderson. (1999-09-28).
Antarctic Marine Geology.
Cambridge University Press
ISBN
978-0-521-59317-5
.
(Noiz kontsultatua: 2020-06-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
Stephenson, Gordon R.; Sprintall, Janet; Gille, Sarah T.; Vernet, Maria; Helly, John J.; Kaufmann, Ronald S.. (2011-06).
≪Subsurface melting of a free-floating Antarctic iceberg≫
Deep Sea Research Part II: Topical Studies in Oceanography
58 (11-12): 1336?1345.
doi
:
10.1016/j.dsr2.2010.11.009
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-27)
.
- ↑
(Ingelesez)
Karimidastenaei, Zahra; Klove, Bjorn; Sadegh, Mojtaba; Haghighi, Ali Torabi. (2021-01).
≪Polar Ice as an Unconventional Water Resource: Opportunities and Challenges≫
Water
13 (22): 3220.
doi
:
10.3390/w13223220
.
ISSN
2073-4441
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-27)
.
- ↑
(Ingelesez)
Harvey, William Henry. (1847).
Nereis Australis, Or Algae of the Southern Ocean: Being Figures and Descriptions of Marine Plants, Collected on the Shores of the Cape of Good Hope, the Extra-Tropical Australian Colonies, Tasmania, New Zealand, and the Antarctic Regions; Deposited in the Herbarium of the Dublin University by William Henry Harvey.
Reeve
(Noiz kontsultatua: 2020-06-28)
.
- ↑
Knox, G. A. (2006).
Biology of the Southern Ocean.
(2. argitaraldia) CRC Press/Taylor & Francis.
ISBN
978-1-4200-0513-4
.
PMC
123199313
.
(Noiz kontsultatua: 2020-06-28)
.
- ↑
(Ingelesez)
Ross, Piper. (2007).
Extraordinary animals : an encyclopedia of curious and unusual animals.
Greenwood Press.
ISBN
978-0-313-08594-9
.
PMC
191846476
.
(Noiz kontsultatua: 2020-06-28)
.
- ↑
(Ingelesez)
Jung, A.; Johnson, P.; Eastman, J. T.; DeVries, A. L. (1995).
≪Protein content and freezing avoidance properties of the subdermal extracellular matrix and serum of the Antarctic snailfish, Paraliparis devriesi≫
Fish Physiology and Biochemistry
14 (1): 71?80.
doi
:
10.1007/BF00004292
.
ISSN
0920-1742
.
(Noiz kontsultatua: 2020-06-28)
.
- ↑
(Ingelesez)
Eastman, Joseph T. (2005).
≪The nature of the diversity of Antarctic fishes≫
Polar Biology
28 (2): 93?107.
doi
:
10.1007/s00300-004-0667-4
.
ISSN
0722-4060
.
(Noiz kontsultatua: 2020-06-26)
.
- ↑
Eastman, Joseph T.; Lannoo, Michael J. (1998).
<213::aid-jmor2>3.0.co;2-# ≪Morphology of the brain and sense organs in the snailfish Paraliparis devriesi: neural convergence and sensory compensation on the Antarctic shelf≫
Journal of Morphology
237 (3): 213?236.
doi
:
10.1002/(sici)1097-4687(199809)237:3<213::aid-jmor2>3.0.co;2-#
.
ISSN
0362-2525
.
(Noiz kontsultatua: 2020-06-28)
.
- ↑
Nelson, Joseph S. (1994).
Fishes of the world.
(3. argitaraldia) John Wiley & Sons.
ISBN
0-471-54713-1
.
PMC
28965588
.
(Noiz kontsultatua: 2020-06-28)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Champsocephalus gunnari summary page≫
FishBase
(Noiz kontsultatua: 2020-06-28)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
≪Antarctic fish≫
www.antarctica.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2020-06-28)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Pleuragramma antarctica summary page≫
FishBase
(Noiz kontsultatua: 2020-06-28)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Flying birds≫
www.antarctica.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Land Animals of Antarctica - British Antarctic Survey≫
web.archive.org
2012-11-22
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Penguins≫
www.antarctica.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Antarctic animals adapting to the cold≫
www.antarctica.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
Nunn, John. (1850).
Narrative of the wreck of the 'Favorite' on the island of Desolation (Kerguelen Land): detailing the adventures, sufferings and privations of John Nunn; ed. by W.B. Clarke [from Nunn's account as told to him
..
]
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
Kalman, Bobbie; Johnson, Robin R.. (2007).
The Life Cycle of an Emperor Penguin.
Crabtree Publishing Company
ISBN
978-0-7787-0630-4
.
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
Muller-Schwarze, Dietland. (1984).
The Behavior of Penguins: Adapted to Ice and Tropics.
SUNY Press
ISBN
978-0-87395-866-0
.
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪What is a whale?≫
www.antarctica.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪ocea Antartic | enciclopedia.cat≫
www.enciclopedia.cat
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
Riffenburgh, Beau. (2007).
Encyclopedia of the Antarctic.
Routledge
ISBN
0-415-97024-5
.
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
≪Sea lions≫
www.antarctica.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Pack-ice seal species ? Australian Antarctic Division≫
web.archive.org
2012-08-26
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Crabeater seals≫
www.antarctica.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Weddell seals≫
www.antarctica.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Antarctic krill≫
www.antarctica.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Krill: magicians of the Southern Ocean≫
www.antarctica.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2020-07-04)
.
- ↑
a
b
c
d
(Ingelesez)
≪Seabed (benthic) communities≫
www.antarctica.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2020-07-05)
.
- ↑
D'Udekem d'Acoz, Cedric; Verheye, Marie L.. (2017).
≪Epimeria of the Southern Ocean with notes on their relatives (Crustacea, Amphipoda, Eusiroidea)≫
European Journal of Taxonomy
(359)
doi
:
10.5852/ejt.2017.359
.
ISSN
2118-9773
.
(Noiz kontsultatua: 2020-07-05)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪World's largest squid landed in NZ≫
The Beehive
(Noiz kontsultatua: 2020-07-05)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Squid≫
www.antarctica.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2020-07-05)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Salps≫
www.antarctica.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2020-07-05)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Sponges≫
www.antarctica.gov.au
(Noiz kontsultatua: 2020-07-05)
.
- ↑
Clapham, Phil (2004).
Right Whales: Natural History & Conservation
. Stillwater, MN: Voyageur Press. p. 8. ISBN
0-89658-657-X
.
- ↑
≪Whale Oil≫
www.petroleumhistory.org
(Noiz kontsultatua: 2023-10-29)
.
- ↑
a
b
c
(Ingelesez)
≪The Economy of Antarctica≫
SpainExchange Country Guide
(Noiz kontsultatua: 2023-10-28)
.
- ↑
≪Global whaling peaked in the 1960s≫
Our World in Data
(Noiz kontsultatua: 2023-10-29)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Big Fish: A Brief History of Whaling≫
education.nationalgeographic.org
(Noiz kontsultatua: 2023-10-29)
.
- ↑
(Ingelesez)
Tønnessen, Johan Nicolay; Johnsen, Arne Odd. (1982-01-01).
The History of Modern Whaling.
University of California Press
ISBN
978-0-520-03973-5
.
(Noiz kontsultatua: 2023-10-29)
.
|
---|
Orokorra
| | |
---|
Gune geografikoak
| |
---|
Ur gorputzak
| |
---|
Esploratzaile ezagunak
| |
---|
|