Otto Fritz Meyerhof

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otto Fritz Meyerhof

katedradun

Bizitza
Jaiotza Hannover 1884ko apirilaren 12a
Herrialdea   Alemania
  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Filadelfia 1951ko urriaren 6a  (67 urte)
Heriotza modua berezko heriotza : miokardio infartu akutua
Familia
Aita Felix Meyerhof
Ama Bettina Meyerhof
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Estrasburgoko Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Otto Heinrich Warburg
Doktorego ikaslea(k) Severo Ochoa
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak biokimikaria , psikiatra , unibertsitateko irakaslea eta fisiologoa
Lantokia(k) Kiel
Enplegatzailea(k) Kielgo Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea
Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Otto Fritz Meyerhof ( Hannover , 1884ko apirilaren 12a - Filadelfia , 1951ko urriaren 6a ) alemaniar sendagile eta biokimikaria izan zen. 1922ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Archibald Hillekin batera.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hannoverren jaio zen familia judu aberats batean. 1888an Berlinera joan ziren bizitzera, eta han Otto medikuntza ikasten hasi zen. Estrasburgon eta Heidelbergen jarraitu zituen ikasketak eta 1908an graduatu zen buruko gaixotasunen teoria psikologoari buruzko tesi batekin. 1918an irakasle postua lortu zuen Kieleko Unibertsitatean.

1922an Nobel saria irabazi zuen muskuluen metabolismoari buruz egindako lanagatik, glukolisia barne. 1929tik 1938ra Kaiser Gilen Medikuntza Ikerketa Institutuko zuzendarietako bat izan zen. 1938an naziengandik Parisera eta 1940an Estatu Batuetara ihes egin zuen. Filadelfiako Unibertsitateko irakasle gonbidatu izendatu zuten.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]