한국   대만   중국   일본 
Osetiar - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Osetiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Osetiarrak
(Ирæттæ)

Biztanleak guztira
720.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
  Errusia : 528,515
  Georgia : 38,028
  Siria : 59,200
  Turkia : 36,900
  Uzbekistan : 8,170
  Tajikistan : 5,300
  Ukraina : 4,830
  Azerbaijan : 2,340
  Turkmenistan : 2,170
  Kazakhstan : 2,090
  Kirgizistan : 937
  Bielorrusia : 784
  Armenia : 392
  Moldavia : 353
  Letonia : 256
  Estonia : 116
Hizkuntza
Osetiera , errusiera , georgiera
Erlijioa
Eliza Ortodoxoa batez ere, gutxiengo musulmana .
Zerikusia duten beste giza taldeak
Eszitiarrak , sarmaziarrak , alanoak eta ekialdeko irandarrak

Osetiarrak [1] ( osetieraz : ирæттæ, irættæ ) batez ere Errusiako Ipar Osetia-Alaniako Errepublikan eta Georgiako Hego Osetian bizi den etnia-taldea da. Osetiarrak alanoen ondorengoak dira.

Biztanleak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Osetiarren multzoa batez ere herrialde hauetan banatuta dago:

Erlijioz, gehienak kristau ortodoxoak dira.

Hizkuntza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Osetiera indoeuropar hizkuntzen taldekoa da, irandar hizkuntzen adarrekoa. Irandar hizkuntzei dagokienez, osetiera ipar-ekialdean egiten den hizkuntza da. Nolanahi dela ere, irandar hizkuntzetatik bizirik dauden bi hizkuntzetako bat da osetiera, Tajikistango Errepublikan egiten den yaghnobi hizkuntzarekin batera.

Osetierak dialekto nagusi bi ditu: ironioa , nagusiki iparraldean egiten dena, eta digorioa , batez ere hegoaldean egiten dena. Era berean, azpidialektoak ere baditu, hala nola tualioa, algarioa eta kasanioa. Edozein modutan ere, iparraldeko ironio dialektoa da gehien erabiltzen dena.

Osetiar gehien-gehienek, osetieraz gain, errusiera eta georgiera ere egiten dute.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]