Orisoain
[3]
[a]
Euskal Herriko
udalerri bat da,
Nafarroa Garaia
lurraldean kokatuta.
Erriberriko merindadean
eta
Erdialdea
eskualdean dago,
Irunea
hiriburutik 30,1 kilometrora. Altuera 517 eta 958 metro artekoa da, eta 7,00 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 74 biztanle zituen.
Orbaibar
erdian kokatua, herri hau, inguruko gehienak bezala, muino baten gainean dago,
Leotz
ibaiaren ibarrean. Herrigune txiki bat da, bere etxeak ibarreko arkitektura tipikoari jarraitzen diote, fatxadak erabat pilatutako harriez osatuta daudela.
Bertako biztanleak
orisoaindarrak
dira.
Orisoain toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
[4]
- Orissoin
(1198)
- Orissoain
(1268)
- Orissoayn
(1366)
- Oriziain
(1366)
- Orisoain
(1534)
- Orissoayn
(1587)
- Orisoayn
(1591)
- Orisoain
(1802)
- Orisoain
(1945)
- Orisoain
(1996)
Mikel Belaskok
adierazten du bere esanahia ziurrenik "
Oriso
izeneko pertsona baten jabetzakoa" (
oriso
+
ain
) dela, lehenengo elementua identifikatu gabeko pertsonaren izena izanik eta bigarrena jabetza adierazten duen atzizkia.
Julio Caro Barojak
herriaren izena
Oriso(n)
pertsona-izenarekin lotzen du. Gainera,
Diodoro
aipatzen du, orestarren
Orisses
errege baten izen bezala ematen zuena.
Orisoaingo armarriak honako blasoi hau du:
[5]
≪
|
Hondo gorri batez eta aurrean Kristoko monogramaz, J. H. S. (
Jesus Hominum Salvator
), osatua dago, urrezko letretan.
|
≫
|
Orisoaingo banderak Orisoaingo armarri dauka hondo gorri baten gainean.
Orisoain
Erdialdea
eskualdean dago,
Orbaibar
ibarrean.
Herria,
Nafarroa
erdialdean kokatzen da,
Erriberriko merindadearen
ipar-ekialdean,
Orbaibarrean
. Udalerria 581 metroko altueran kokatzen da batez beste, altuera maximoa 963 metrokoa delarik.
Orisoainek
Oloritz
eta
Leotzekin
egiten du muga iparraldean,
Leotzekin
ekialdean,
Garinoainekin
mendebaldean, eta
Leotzekin
hegoaldean.
Orisoaingo klimaren ezaugarriak klima mediterraniar eta azpimediterraniarraren arteko nahastea dira, urteko batez besteko prezipitazioak 600 eta 900mm artekoak eta tenperaturak 12 eta 13 gradu bitartekoak dira.
Udak
nahiko lehorrak, eta
neguak
hotzak dira. Urteroko egun euritsuak 80 eta 100 inguru izaten dira.
Udalerriaren gehiena estaltzen zuten jatorrizko basoen azalera asko gutxitu da, eta gaur egun apenas aurki daiteke haritz eta arterik herrigunetik gertu.
Orisoainen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere,
Barasoain
pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora,
Nafarroako Gobernuak
1975ean
jarritako estazio meteorologikoa dago.
[6]
Datu klimatikoak (
Barasoain
, 1975-2020)
|
Hila
|
Urt
|
Ots
|
Mar
|
Api
|
Mai
|
Eka
|
Uzt
|
Abu
|
Ira
|
Urr
|
Aza
|
Abe
|
Urtekoa
|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)
|
20.0
|
22.0
|
27.0
|
29.0
|
36.0
|
40.0
|
42.0
|
41.0
|
37.0
|
31.0
|
25.0
|
18.0
|
42.0
|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
|
9.2
|
10.9
|
14.3
|
16.1
|
20.6
|
25.3
|
28.4
|
28.7
|
23.8
|
18.6
|
12.6
|
9.5
|
18.2
|
Batez besteko tenperatura (ºC)
|
5.4
|
6.4
|
9.1
|
10.7
|
14.7
|
18.8
|
21.4
|
21.8
|
17.9
|
13.8
|
8.6
|
5.7
|
12.9
|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
|
1.6
|
1.9
|
3.9
|
5.3
|
8.7
|
12.2
|
14.4
|
15.0
|
12.0
|
8.9
|
4.6
|
2.0
|
7.5
|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)
|
-7.5
|
-9.0
|
-10.0
|
-3.0
|
0.0
|
2.0
|
7.0
|
7.0
|
2.0
|
-3.0
|
-7.0
|
-11.0
|
-11.0
|
Batez besteko
prezipitazioa
(mm)
|
44.2
|
34.6
|
41.8
|
66.6
|
55.1
|
42.6
|
25.3
|
28.8
|
43.9
|
54.3
|
59.9
|
51.7
|
548.8
|
Prezipitazio
maximoa 24 ordutan (mm)
|
46.0
|
22.0
|
44.0
|
40.0
|
42.0
|
38.5
|
39.0
|
86.0
|
95.0
|
44.0
|
53.0
|
40.0
|
95.0
|
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)
|
10.5
|
9.0
|
8.0
|
10.7
|
10.5
|
6.4
|
5.1
|
4.9
|
5.4
|
9.8
|
11.4
|
10.9
|
102.5
|
Elur egunak (≥ 1 mm)
|
0.9
|
1.1
|
0.9
|
0.3
|
0.0
|
0.0
|
0.0
|
0.0
|
0.0
|
0.0
|
0.2
|
1.2
|
4.7
|
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua
[7]
|
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu
datu gordinak
.
1407an
,
Nafarroako
koroak Orisoaini eman zizkion hamar urteko lehen sariak,
San Martin elizako
kanpandorrea konpontzeko.
1568
. urtean, Orisoaingo bizilagunak
jauregiko
jaunarekin eztabaidatzen ari ziren jauregiaren pribilegio batzuen balioaz, haiek umiliatzen baitzituzten. Pribilegio horietako bat zen jauregiko jaunak mahats-bilketa lehenago hasi ahal izatea, zeinak, kalterik eta onurarik eragin ez arren, lehentasuna ematen baitzion jauregiari.
[8]
1811ko
apirilean
,
Iberiar Penintsulako gerrapean
,
Frantzisko Espotz Minaren
gerrilariak Orisoaindik joan ziren,
Galipentzutik
,
Garesera
bidean.
Orbaibar
ibarraren zati izan zen
XV. mendetik
1847
arte. Orduan, udalerri propioa eta bereizia osatu zuen. Erreforma horiek egin arte, Orisoain
Iruneko
merkatuko alkatearen jurisprudentziaren mende egon zen; horietatik, erregimen komunaren mende. Elizari dagokionez, parrokia
Jerusalemgo San Joanen
mandatukoa izan zen
XIX. mendean
desagertu zen arte, eta, beraz, parrokoa eta zegoen onuradun bat komendadorea hornitzeko ziren.
1847an
, eskolak 110 gari-lapurreta zituen, eta irin-errota bat zuen, herriarena.
[9]
1936ko uztailaren 18tik aurrerako errepresioan
, Adrian Luquin orisoaindarra hil zuten.
2023 urteko erroldaren arabera 74 biztanle zituen Orisoainek.
[10]
1842
|
1857
|
1860
|
1877
|
1887
|
1897
|
1900
|
1910
|
1920
|
1930
|
1940
|
1950
|
1960
|
1970
|
1981
|
1991
|
2001
|
2011
|
2021
|
245
|
266
|
266
|
221
|
278
|
280
|
242
|
198
|
228
|
208
|
200
|
188
|
153
|
106
|
76
|
102
|
89
|
90
|
87
|
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Orisoaingo udaletxea herrigunean dago, eta idazkaria, era berean,
Garinoaingo
,
Oloritzeko
,
Puiuko
eta
Untzueko
Udaletako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta zinegotzi batek osatzen dute. Egungo alkatea Alexandre Duro Cazorla da,
Amarraingo
hautagai gisa aurkeztu zena.
Alderdia
|
Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
|
1979
|
1983
|
1987
|
1991
|
1995
|
1999
|
2003
|
2007
|
2011
|
2015
|
2019
|
Amarrain
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
2
|
2
|
Orisoaingo Talde Independentea
|
5
|
5
|
5
|
5
|
-
|
-
|
3
|
-
|
3
|
-
|
-
|
Orisoaingo Udalarako Presidentea
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
1
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
Roblar
|
-
|
-
|
-
|
-
|
5
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
Ezkerren Nafar Batasuna
|
0
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
Hauek dira
Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen
azken bi deialdiak:
Udalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago.
Elizatik gertu dagoen oinarri laukizuzeneko eraikina da. Kanpoaldeko hormak harlankaitzezkoak dira, eta plazara begira dagoen ate nagusian, dobela handiko erdi puntuko arkua dauka. Eraikuntzaren gainontzeko hormak, harlankaitz arruntekoak dira, harlanduzko ertzekin.
XX. mendearen
amaieran, eraikinaren eraberritze txiki bat burutu zen, 22 milioi pezetako aurrekontua izan zuena. Lanek
Nafarroako
gobernuaren diru-laguntza izan zuten.
- HELBIDEA: Kale Nagusia z/g
Orisoaingo Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Alexandre Duro Cazorla da,
Amarrain
zerrendakoa. Zinegotzi bakarra da:
- Sara Labiano Sevigne (Amarrain)
1979tik
, Orisoainek 4 alkate izan ditu:
Alkatea
|
Agintaldi hasiera
|
Agintaldi amaiera
|
Alderdia
[11]
|
Herminio Recalde Salinas
[12]
|
1979
|
1995
|
|
Orisoaingo Talde Independentea
|
Teresa Pedrosa Sarasola
[12]
|
1995
|
1999
|
|
Roblar
|
Maria Victoria Labiano Alvarez
[13]
|
1999
|
2003
|
|
Orisoaingo Udalarako Presidentea
|
Maria Victoria Labiano Alvarez
[13]
|
2003
|
2007
|
|
Orisoaingo Talde Independentea
|
Maria Victoria Labiano Alvarez
[13]
|
2007
|
2011
|
|
kudeaketa-batzordea
|
Alexandre Duro Cazorla
[14]
|
2011
|
2015
|
|
Orisoaingo Talde Independentea
|
Alexandre Duro Cazorla
[14]
|
2015
|
jardunean
|
|
Amarrain
|
Nafarroako Hiriarteko Garraioa
sareko
331
linea zerbitzua ematen dio udalerri honi. Herriak autobus geldialdi bat du
Tafallarantz
eta
Uzkitarantz
.
Autobus zerbitzuak lan egin dezan,
331
linea eskariaren araberako linea baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.
XVI. mendearen
amaieran (
1587
) lurralde euskaldunean sartuta zegoen. Bi mende geroago ere (
1778
) ohikoa zen
euskara
.
Luis Luziano Bonapartek
,
1869an
, Orisoain atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.
[15]
Koldo Zuazok
,
2010ean
, Orisoain ez-euskal-eremuan sailkatu zen.
[16]
Nafarroako Gobernuak
onartutako
Euskararen Foru Legearen
arabera, Orisoain eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra
gaztelania
da.
2001eko
erroldaren arabera, herritarren %4,60k zekien
euskaraz
hitz egiten,
2010ean
% 4,60k eta
2018n
% 6,70k.
2008an
Nafarroako Ezker Batuak
eta
Nafarroa Baik
Euskararen Foru Legea
aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Orisoain) proposamena aurkeztu zuten
Nafarroako Parlamentuan
.
Nafar Herriaren Batasuna
ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean,
Nafarroako Alderdi Sozialistaren
ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.
[17]
- San Pelaioko eguna,
ekainaren
azken asteburuan
- San Martingo jaiak,
abuztuaren
bigarren asteburuan
- Orbaibarreko Boilurreko Azoka,
abenduaren
bigarren igandean
- ↑
/o?iso.ain/
ahoskatua
(
laguntza
)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
- ↑
a
b
c
d
e
f
Euskal Herriari Begira.
Udalbiltza
.
- ↑
Nafarroako Gobernua. (2018).
Nafarroako Datu Soziolinguistikoak.
Euskarabidea, 50-55 or.
.
- ↑
Euskaltzaindia
.
155. araua: Nafarroako udal izendegia.
.
- ↑
≪Orisoain - Lekuak - EODA≫
www.euskaltzaindia.eus
(Noiz kontsultatua: 2021-08-30)
.
- ↑
Otazu Ripa, Jesus Lorenzo. (D.L. 1990).
Heraldica municipal, merindad de Olite.
Diputacion Foral de Navarra, Direccion de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular
ISBN
84-235-0276-7
.
PMC
911388951
.
(Noiz kontsultatua: 2021-08-31)
.
- ↑
Meteo Navarra.
≪Estazioko datuak - Barasoain≫
meteoeu.navarra.es
(Noiz kontsultatua: 2021-09-01)
.
- ↑
Barasoaingo estazioko balio klimatologikoak.
Nafarroako Gobernua
(Noiz kontsultatua: 2020-08-24)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪ORISOAIN - Aunamendi Eusko Entziklopedia≫
aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
(Noiz kontsultatua: 2022-05-29)
.
- ↑
≪Nafarroako Entziklopedia Handia | ORISOAIN≫
www.enciclopedianavarra.com
(Noiz kontsultatua: 2022-05-29)
.
- ↑
≪Orisoain≫
www.ine.es
(Espainiako Estatistika Institutua)
(Noiz kontsultatua: 2021-08-31)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Politica Territorial y Funcion Publica ::≫
www.mptfp.gob.es
(Noiz kontsultatua: 2020-05-05)
.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
≪ORISOAIN - Aunamendi Eusko Entziklopedia≫
aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
(Noiz kontsultatua: 2022-05-28)
.
- ↑
a
b
c
Maria Victoria Alvarez Labiano, Orisoaingo kudeaketa-batzordeko presidente berria
- ↑
a
b
≪Alexandre Duro Cazorla - Google Bilaketa≫
www.google.com
(Noiz kontsultatua: 2022-05-28)
.
- ↑
Luis Luziano Bonaparte.
Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietes
,
1863
.
- ↑
Koldo Zuazo.
El euskera y sus dialectos
. Alberdania, 2010.
- ↑
Euskarakultur.com webguneko albistea.