CRO Orio Arraunketa Elkartea
Orioko
(Gipuzkoa)
arraunketa
talde historikoa da. Orioko arraunlariak
Kontxako Bandera
gehien lortu dituztenak dira, 35 hain zuzen ere; 32 gizonezkoek eta 3 emakumezkoek
[1]
. Aulki mugikorrean zein tostako arraunean aritzen da.
Historian zehar erreferentziazko trainerua izan da, 1901. urtean Kontxan lehen aldiz nagusitu zenetik hamarkada guztietan eskuratu baititu Kontxako Banderak eta
Espainiako txapelketak
. 1965. urtean
Club de Remo Olimpico Orio
sortu zen aulki mugikorra lantzeko eta urrezko domina ugari eskuratzeaz gain Nazioarteko lehiaketa ospetsua antolatu izan du Oria ibaian
[2]
. Hala ere tostako arraunketa nagusitu zitzaion olinpikoari, herriak duen arraunketa tradizio luzearen eraginez
[3]
.
XXI. mendean beste talde batzuk gailendu zaizkio Oriori, hala ere Kontxako bi Bandera eta
TKE Liga
bat irabazi ditu
[4]
. Harrobia asko lantzen duen elkartea da eta B traineru indartsua du.
2010. urtean emakumezkoen trainerua osatu zuen eta urtez urte maila igotzen joan zen harik eta 2018an estropada nagusiak lehiatzeko trainerua eratu arte. Dagoeneko
Kontxako 3 Bandera
[5]
, 3
Euskotren Liga
[6]
eta Zarauzko 4 Ikurrina eskuratu ditu, besteak beste.
Orioko arraunlarien kolore bereizgarria
horia
da,
elastikoetan
beltzarekin
konbinatuta.
Traineruaren
kolorea ere horia da, hala ere traineru berdearekin, urdinarekin edo beltzarekin ere aritu dira oriotarrak.
Orioren historia oso luzea da benetan, izan ere XX mendea hasi zenetik hamarkada guztietan irabazi baititu
Kontxako Bandera
eta
Espainiako Txapelketa
.
Orioko traineruaren lehenengo erreferentzia ofizial idatzia
1879
. urtekoa da, Donostiako Kontxako Estropadetan izan zen eta bigarren postua lortu zuen
Donostiako traineruaren
atzetik.
Urte haietan sarritan hartu zuen parte Kontxan eta hirugarren ere gelditu zen
1890
eta
1895ean
. Hala ere
Getaria
eta
Donostia
ziren garai hartako trainerurik onenak.
Mende berria bikain hasi zuen, izan ere 1901ean lortu baitzuen Oriok Kontxako Estropadatan lehen garaipena. 1909 eta 1910an ere txapeldun gelditu zen eta 1911ean bigarren. Urte haietan ez zen urtero jokatzen Kontxa, eta beraz izandako ekitaldien erdietan nagusitu zela esan daiteke. Patroia
Manuel Olaizola
zuen Oriok, eta beronekin 1916 eta 1919ko ekitaldiak ere irabazi zituen
[7]
. 1909ko Miarritzeko bandera bat ere badago klubean.
20. hamarkada pasaitarrena izan zen baina hala ere bi garaipen iritsi ziren Antonio Maria Urangaren gidaritzapean. 30. hamarkadan
sanpedrotarrekin
lehia handiak izan zituen eta 1933 eta 1934ko Kontxak bereganatu zituen. 1935erako ere faborito argia zen, are eta gehiago traineru iraultzailea ekarrita, baina Domingo Mitxelenaren arraunlariek ezin izan zuten Gerra aurreko azken estropada irabazi, lehen jardunaldian trainerua urperatu egin baitzen.
Urte hauetan
Bizkaian
ere estropadak jokatu zituzten eta lau garaipen eskuratu zituzten.
1939an Donostian eta Bilbon gailendu ziren. Donostian Uranga zen patroi eta inprobisaturiko estropada leku berezian jokatu zen, Bilbon aldiz Ramon Solabarrieta izan zuten gidari.
40. hamarkada bikain hasi zuten baina 1944tik aurrera traineru berria azaldu zen,
Pedrena
, eta borroka latzak izan zituzten kantabriarrekin eta baita
Hondarribia
eta
Kaikurekin
ere. 1943an
Kantauriko Txapelketa
eratu zen.
Donostia
,
Bilbo
eta
Santanderko
estropadetako denborak batu eta Orio gailendu zen
[8]
. Hurrengo urtean Espainiako txapelketa hasi zen jokatzen eta hau Pedrenak irabazi zuen. Hamarkada honetan Oriok 3 Kontxa eta Espainiako txapelketa bat irabazi zituen.
1949an Espainiako Txapelketa irabazi zuen
Zierbena
faborito zen Kontxako Bandera 1950ean irabazteko.
Gipuzkoarrek
aurre egin nahian selekzio bat egin eta traineru indartsu bat osatu zuten, bertan oriotarrak ere izan ziren noski. Azkenean Donostiaren izenean joan zen
Esperanza
traineruak aurre hartu zien bizkaitarrei.
Hamarkada berriarekin talde aldaketa handiak izan ziren. Kantabriar eta bizkaitarren traineruak ia desagertu egin ziren. Kontxako Banderan gipuzkoarrak baino ez ziren aritzen, 1954 eta 1959ko
sestaotarren
agerpenak eta garaipenak salbu, eta Kontxaz gain
A Korunako estropadak
baino ez zen jokatu, urte batzutan Espainiako Txapelketarako ere balio izan zuena.
Orio hamarkadaren lehenengo zatian nagusitu zen
Inazio Sarasua
patroi zuela. Kontxa 5 aldiz
[9]
eta Espainiako Txapelketa beste hirutan irabazi zuen. Aipatzekoa da
Aginaga
izenean beste bi Kontxa irabazi zirela, Oriotarren palmaresean agertzen ez direnak hala ere.
1964ean
Klaudio Etxeberria "Gorria"rekin
Kontxako Bandera irabazi ondoren 1965ean aulki mugikorrean aritzeko asmoz
Club de Remo Olimpico de Orio
sortu zen
[3]
. 1967an aulki mugikor eta tostako arraunlariak erabiliz Kontxan bigarren gelditu ziren eta 1970tik aurrera arraunketa olinpikoaren teknikak aplikatzean Orioren "urrezko aro" handiena iritsi zen, sei urtetan 5 Kontxa eta 5 Espainiako Txapelketa irabazi baitzituen.
Juan Lizarralde "Altxerri"
zen traineruaren gidaria
[10]
.
Ordutik aurrera arraun klubek Orioren bidea jarraitu zuten eta teknika eta entrenamenduetan aldaketa handiak izan ziren. "Altxerri" handiaren azken garaipena 1983ko Kontxa izan zen. Hamarkada istilutsua izan zen oriotarrentzat, 1983an Kontxako sailkapen estropadan klub indartsuek boikota egin zioten Oriori, eta beraz bost traineruren artean jokaturiko banderaz jabetu zen. 1986an ere istilu berriak izan ziren Euskadiko Federazio sortu berriarekin, ondorioz ezin izan zuen Euskal Herrian jokaturiko estropadetan parte hartu, eta hiru estropada bakarrik jokatu zituen, Espainiako Txapelketa eta
Conde de Fenosa Bandera
irabaziz.
Istilu hauek eragina izan zuten taldean eta hurrengo urteetan emaitza kaskarrak izan zituen Oriok.
1990 urtean Kontxan sartu ez izanak min handia egin zuen herrian eta hurrengo urterako
Jose Luis Korta
fitxatzea erabaki zuen zuzendaritzak. Jose Luisen lehen garaipenak Oriorekin izan ziren 70. hamarkadan eta ondoren
Lasarte
,
Kaiku
eta
Zierbenarekin
emaitza bikainak izandakoa zen. Berehala igo zuen trainerua
San Juan
eta
San Pedroren
mailara eta 1992an Kontxako Bandera irabazi zuen
[11]
. Hamarkada hartan 4 Kontxa, 3 Euskal Liga eta 4 Espainiako Txapelketa eskuratu zituen besteak beste
[12]
. Urte haietan
"Txiki" Larranaga
zarauztarra izan zen patroi
Kanpa
traineruan. 1998ko denboraldia amaitu berritan auto istripuz hil zen
[13]
. Emakumezkoen traineruak haren izena darama.
Gainontzeko arraun modalitatetan ere nagusi izan zen, hala batel eta trainerillatan, eta baita aulki mugikorrean ere.
Kantabriar klubak diruz indartu eta Kantauri osoko klubek parte hartzen duten
TKE Ligaren
sorrerak baldintzatu du azken garaia. Oriok etxeko jendearen aldeko apustua egin du eta emaitza onak izan ditu, tartean 2000, 2007 eta 2017ko Kontxako Banderak. 2019an azkenean lortu zuen bere aurreneko TKE Liga irabaztea ere
[4]
.
2011 denboraldian deskalabru handia gertatu zen Oriok goren maila galdu eta
KAE Ligara
jaitsi baitzen. Are eta mingarriagoa izan zen jakitea TKE Ligan mantendu ziren elkarteen artean 14 arraunlari oriotar zeudela
[14]
. Entrenatzaile posturako Igor Makazaga fitxatu zuen eta Oriok 2012ko KAE Ligan jokaturiko hamabi estropadak irabazi zituen eta TKE Ligara itzuli zen, oso maila onean gainera. 2013an denboraldi bikaina osatu zuen Ligan hirugarren eginez eta honetaz gain bi urtez kanpoan egon ondoren berriz lortu zuen Kontxako Banderarako sailkapena eta bigarren postuan gelditu zen Hondarribiarengandik segundu eta erdira. 2014 denboraldian TKE Liga irabazteko lehian aritu zen eta lau bandera irabazita bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Kontxako Banderan 4. postuan gelditu zen. 2015ean ez zen Ligarako lehian egon baina hirugarren egin zuen eta bi bandera eskuratu zituen. Kontxako banderan ere hirugarren egin zuen.
Zikloa amaitua zela eta, 2016an entrenatzaile aldaketa egin zuen eta gazteekin lan egiteko asmoarekin ekin zion denboraldiari, baina espero baino maila baxuagoa eman zuen eta Ligan ohorezko txandatik kanpora ibili zen.
2017an ziklo berri bati eman zion hasiera.
Urdaibaitik
Jon Salsamendi
entrenatzaile oriotarra eta
Gorka Aranberri
patroi zarauztarra fitxatu zituen. Ligan hirugarren egin bazuen ere
Kontxako Bandera
irabazi zuen
[15]
, bai eta
Zarauzko Ikurrina
ere. Esan liteke urte honetan Kontxako bi bandera eskuratu zituela, bata bulegotan berreskuratu zuena (
1939koa
) eta bestea urteari zegokiona uretan irabazitakoa
[16]
. Lehenengo aldia izan zen gainera bigarren jardunaldian erremontatuz Kontxako Bandera irabazten zuena. 2019ko denboraldia bikaina izan zen, aurreneko TKE Liga irabazi zuen
[4]
eta Kontxako Banderan bigarren egin zuen. 2020 denboraldia ongi hasi zuen baina amaieran 4. postuarekin konformatu behar izan zuen Kontxan eta Ligan. 2021ean eskifaiaren berrikuntza izan zen eta bigarren txandak jokatzen hasi bazen ere amaiera aldera emaitzak hobetu eta azken estropadan Ligako hirugarren postua lortu zuen. 2022an Ligako lehenengo estropada irabazi zuen, denboraldian ordea laugarren trainerua izan zen Ligan eta Kontxan.
2023an arraunlari aldaketak izan zituen eta Ligako estropada gehienetan ohorezko txandatik kanpora ibili zen. Bosgarren postuak egin zituen Kontxan eta Ligan. Eguraldi aldaketak lagunduta Ligako estropada irabazi zuen Ondarroan.
2010. urtean emakumezkoen trainerua atera zuen.
Nadeth Agirre
izan du patroi ordutik eta puntako trainerua izatera iritsi da. 2013an
Euskotren Ligan
aritzeko sailkatu zen eta 2014an egin zuen debuta
Kontxako Banderan
. 2018an dagoeneko estropada nagusiak lehiatzeko trainerua bihurtu zen eta 2019 eta 2022 artean hirutan irabazi du Kontxako Bandera
[5]
eta Euskotren Liga
[6]
.
1890etik 1932ra Orioko arraunlariak herriaren izenean aritzen ziren, ORIO. Udaleko batzordea edota Arrantzale kofradia arduratzen zen garai hartan Orioko trainerua antolatzeaz. 1933tik 1964ra
Emen-Gatoxtik-ORIO
izenarekin lehiatu ziren
[17]
.
1965eko ekainean sortu zen Arraun Kluba.
Club de Remo Olimpico de Orio
izena hartu zuen
[3]
. Urte hartan bertan hasi ziren aulki mugikorra edota arraunketa olinpikoarekin (Outriggers-ak).
1986an Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Elkarteen Erregistroan eman zuen izena Arraun Klubak, eta izen ofizialari “Arraunketa Elkartea” izena erantsi zitzaion. Horrela, gaur egun Arraun Klubaren izen ofiziala hau da:
Club de Remo Olimpico ORIO Arraunketa Elkartea
. Laburtuta: C.R.O. ORIO A.E.
Arraun munduak enpresen babesa jasotzen hasi zenetik Orioko arraun klubak hainbat laguntzaileren babesa jaso du. Babesle nagusien izenak taldearen izenetean aipatu dit klubak, besteak beste: Camping-Orio, Orio-Cinzano, Orio-Cepsa, Hondartza?-Orio, Orio-La Gula del Norte, Otsein-Orio, Candy-Orio, Candy-Orio-Isabel, Candy-Orio-Grupo Eibar, Babyauto-Orio...
Tradizioz Orioko Traineruaren izena
San Nikolas
izan da,
udalerriko
Patroiaren izenean. Azken urte hauetan, ordea, Orioko traineruak beste izen batzuk hartu izan ditu,
Kanpa
[18]
eta
Txiki
[19]
hain zuzen ere, Asier Gaztanazpiren eta
Juanmari Larranagaren
izenean, istripuz hildako arraunlariaren eta patroiaren omenez, eta
Mirotza
, oriotarren ezizena dela eta. 2013an berreskuratu zuen
San Nikolas
izena
[19]
.
Hona hemen
Kontxako Banderak
irabazi dituzten patroien izenak:
- Juan Lizarralde "Altxerri"
(6): 1970, 1971, 1972, 1974, 1975 eta 1983
[10]
.
- Manuel Olaizola
(5): 1901, 1909, 1910, 1916 eta 1919
[7]
.
- Inazio Sarasua
(5): 1951, 1962, 1953, 1955 eta 1958
[9]
.
- Domingo Mitxelena
(4): 1933, 1934, 1942 eta 1944
[20]
.
- Nadeth Agirre
(3): 2019, 2020 eta 2022
[5]
.
- Antonio Maria Uranga
(2): 1923 eta 1925.
- "Txiki" Larranaga
(2): 1996 eta 1998.
- Jose Luis Korta
(2): 1992 eta 1997.
- Jose Maria Urdangarin (1): 1940.
- Klaudio Etxeberria "Gorria"
(1): 1964.
- Oskar Rodriguez (1): 2000.
- Irakoitz Etxebarria
(1): 2007.
- Gorka Aranberri
(1): 2017.
Aipatzekoak dira era berean Kontxa irabazi ez arren Espainiako Txapelketa irabazi duten Juan Angel Garmendia (1986) eta Joseba Ostolaza (1999).
- Txapelduna (32):
1901, 1909, 1910, 1916, 1919, 1923, 1925, 1933, 1934, 1939, 1940, 1942, 1944, 1951, 1952, 1953, 1955, 1958, 1964, 1970, 1971, 1972, 1974, 1975, 1983, 1992, 1996, 1997, 1998, 2000, 2007 eta 2017.
- Bigarrena (22): 1911, 1920, 1921, 1931, 1947, 1956, 1962, 1963, 1967, 1973, 1976, 1991, 1994, 1995, 1999, 2001, 2003, 2005, 2008, 2010, 2013 eta 2019.
- Hirugarrena (13): 1890, 1895, 1915, 1941, 1946, 1977, 1979, 1982, 1984, 1993, 2004, 2015 eta 2018.
- Sailkapen estropadako irabazlea
(12): 1972, 1974, 1978, 1984, 1991, 1992, 1995, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001.
- Sailkatua (45): 1972, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1982, 1983, 1984, 1987, 1989, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022 eta 2023.
- Txapelduna (1):
2019
- Bigarrena (3):
2007
,
2010
eta
2014
- Hirugarrena (6):
2006
,
2008
,
2013
,
2015
,
2017
eta
2021
.
- Patroirik onena (3): 2008 (
Irakoitz Etxeberria
), 2010 (
Aitor Carrillo
), 2022 (
Ander Etxegoien
)
- Irabazitako estropadak (
2022 barne
): 50
- Parte hartzeak (19): 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022
- KAE Liga
(1): 2012.
- Euskal Liga
(3):
1996, 1997 eta 1998.
- Txapelduna (15):
1946, 1951, 1952, 1955, 1964, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976, 1986, 1993, 1995, 1998 eta 1999.
- Bigarrena (11): 1944, 1947, 1967, 1979, 1983, 1984, 1992, 1996, 2013, 2015 eta 2020.
- Txapelduna (6):
1995, 1997, 1998, 1999, 2001 eta 2002.
- Bigarrena (9): 1984, 1991, 1993, 1996, 2000, 2005, 2006, 2007 eta 2010.
- Txapelduna (12):
1973, 1980, 1982, 1998, 1999, 2001, 2002, 2008, 2013, 2014, 2017 eta 2019.
Handiak
|
Nerbioiko Sari Handia
(10):
1970, 1973, 1974, 1995, 1996, 1998, 1999, 2000, 2001 eta 2002.
El Corte Ingles Bandera
(10):
1975, 1991, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2003 eta 2008.
Zarauzko Ikurrina
(11):
1983, 1993, 1995, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2006, 2010 eta 2017.
|
Etxekoak
|
Orioko Bandera
(6): 1993, 1995, 1999, 2001, 2012 eta 2018.
Oriako Traineru Jaitsiera
(13): 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2006, 2014, 2015 eta 2019.
Orio Kanpina Bandera
(1): 2023.
|
Gipuzkoan
|
Luis Carrilen omenezko estropada: 1970.
Getariako estropadak
(2): 1972 eta 1980.
Beraun Sari Handia
(1): 1973.
Donostia-Pasaia trabesiak (2): 1980 eta 1982.
Andoaingo Bandera (1): 1981.
San Pedroko Bandera
(3): 1992, 2007 eta 2010.
Bidasoko Traineru Jaitsiera
(7): 1995, 1996, 1997, 2007, 2012, 2013 eta 2014.
Urumearen jaitsiera (1): 1996.
Zumaiako Bandera
(6): 1998, 2000, 2001, 2002, 2006 eta 2008.
Karmen Eguneko Bandera
(1): 1998.
El Diario Vasco Bandera
(1): 1998.
Telefonica Bandera
(4): 1999, 2006, 2008 eta 2010. (Gipuzkoan eta Bizkaian)
Pasaiako erlojupeko traineru estropada
(2): 2009, 2020.
Hondarribiko Bandera
(2): 2009, 2019.
Pasaiako Kofradiaren Bandera
(1): 2012.
Pasaiako Bandera
(2): 2012, 2019.
Donostiarra Bandera
(2): 2012, 2019.
Getariako Bandera
(1): 2012.
Hondarribiko Promozio estropada
(1): 2012.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina
(1): 2012.
Mutrikuko Bandera
(3): 2013, 2014, 2017.
Pasaiako Kaiko Agintaritzaren Bandera
(1): 2013.
Pasaiako Iberdola Bandera
(2): 2013, 2014.
Euskolabel Bandera
(1): 2015.
Giroa Veolia Bandera
(1): 2017.
Mutrikuko Yurrita Group Bandera
(2): 2019, 2023.
Hondarribiko Promozio estropada
(1): 2019.
Fegemu Bandera
(1): 2023.
Donostiarra B Bandera
(1): 2023.
Hondarribia A.E.ren Bandera KAE 2
(1): 2023.
Errenteria Hiriko Bandera
(1): 2023.
|
Bizkaian
|
Kaikuren Urrezko Ezteietako estropada
(1): 1973.
Arrantzale Eguna (Ondarroa)
: 1978
Bilbo Hiriko Bandera
(7): 1983, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995 eta 2012.
Portugaleteko Bandera
(3): 1983, 2014, 2019.
Getxoko Bandera
(7): 1991, 1992, 1993, 1997, 2001, 2007 eta 2020.
Bermeoko Bandera
(9): 1991, 1995, 1996, 1997, 1998, 2001, 2003, 2018 eta 2019.
Erandioko Bandera
(3): 1991, 1992 eta 2012.
Lekeitioko Bandera
(6): 1991, 1995, 1997, 1998, 2001 eta 2012.
Bizkaiko Diputazioaren Bandera
(1): 1992.
Petronor Bandera
(5): 1994, 1997, 2000, 2001 eta 2019.
Santurtziko Bandera
(4): 1996, 2000, 2012 eta 2019.
Ondarroako Bandera
(3): 1996, 2012 eta 2023.
Areetako Bandera
(3): 1997, 1998 eta 2012.
Elantxobeko Bandera
(6): 1998, 2003, 2005, 2006, 2012 eta 2019.
Abrako Club Maritimoren ehungarren urteurreneko Bandera (1): 1998.
Insalus Bandera
(1): 2002.
Bilboko Bandera
(3): 2007, 2019, 2022.
Seat Bandera (Bilbo)
(1): 2010.
Bilba Memoriala (Deustu)
(1): 2012.
Julian Enrique Memoriala
(1): 2014.
Portugaleteko traineru jeitsiera
(1): 2014.
Antiguako Ama
(1): 2017.
Sestaoko Bandera
(1): 2017.
Bermeoko Promozio Bandera
(1): 2019.
Isuntzaren Bandera
(1): 2022.
Ondarroako Goimek Saria
(1): 2023.
|
Lapurdin
|
Donibane Lohitzuneko Bandera
(1): 1993.
Miarritzeko Bandera
(1): 1995
|
Kantabrian
|
Santonako Bandera
(10): 1970, 1974, 1977, 1982, 1991, 1995, 1996, 2008, 2012 eta 2018.
Astilleroren aurkako desafioa Santonan: 1970.
Castro Urdialesko Bandera
(5): 1973, 1974, 2004, 2005 eta 2007.
Marina de Cudeyoko Bandera
(2): 1982 eta 2013.
Astilleroko Bandera
(3): 1983, 1984 eta 2023.
Castro Urdialesko San Andres Bandera (1): 1994.
Camargoko Bandera
(2): 1995 eta 2012.
Santonako Traineru Jaitsiera
(1): 1998.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera
(5): 2012, 2015, 2017, 2018, 2022.
San Jose igoera
(4): 2017, 2018, 2019, 2022.
Ria del Ason Bandera
(2): 2019, 2023.
|
Asturiasen
|
Asturiasko Printzearen Bandera
(1): 1991.
|
Galizan
|
Conde de Fenosa Bandera
(1): 1986.
El Corte Ingles Bandera (Vigo)
(1): 1991.
Teresa Herrera Bandera
(2): 1991 eta 1992.
O Groveko Bandera
(1): 2007.
Boiroko Bandera
(3): 2007, 2014, 2019.
Pereira Bandera
(1): 2008.
Bueuko TKE Bandera
(1): 2014.
Illa do Samertolameu-C. Moana (1): 2015.
Coruna Hiriko Bandera
(1): 2019.
|
Besterik
|
EXPO-Sevilla'92 Bandera (1): 1992.
Ciudad de Sevilla (1): 2006.
Euskadi-Basque Country Bandera
, Bartzelonan (1): 2014.
La Caixa Bandera
(1): 2017.
|
- Espainiako Trainerilla Txapelketa
(7): 1952, 1953, 1959, 1964, 1991, 1993 eta 1996.
- Euskadiko Trainerilla Txapelketa
(8): 1985, 1991, 1992, 1993, 1995, 1996, 1997 eta 1998.
- Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa
(12): 1985, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 2006, 2009, 2010, 2018 eta 2019.
- Zarauzko trainerilla estropadak
(6): 1946, 1951, 1952, 1955, 1958 eta 1964.
- Bermeoko trainerilla estropadak
(2): 1952 eta 1959.
- Ondarroako Arrigorripe Saria (2): 1954 eta 1955.
- Pazko Jaietako Bandera (Donostia): 1955.
- Loiolatarraren 100. urteurrena: 2024.
- Espainiako Batel Txapelketa
(6): 1951, 1960, 1981, 1991, 1993 eta 1995.
- Euskadiko Batel Txapelketa
(9): 1991, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 2005, 2007 eta 2020.
- Gipuzkoako Batel Txapelketa
(11): 1981, 1991, 1994, 1995, 1996, 1997, 2005, 2007, 2014, 2015 eta 2017.
- Espainiako zortziko txapelketa
(16): 1968, 1969, 1970, 1973, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2004, 2005 eta 2018.
- Espainiako lauko txapelketa
(5): 1969, 1980, 1993, 1995 eta 1996.
- Orioko Nazioarteko Estropadak
(zortzikoa) (6): 1968, 1970, 1989, 2001, 2004 eta 2023.
- Distantzia luzeko euskadiko txapelketa (zortzikoa) (3): 2017, 2019 eta 2020.
Urtea
|
Liga
|
Kontxa
|
2003
|
TKE Liga, 4.a
|
2.a
|
2004
|
TKE Liga, 5.a
|
3.a
|
2005
|
TKE Liga, 5.a
|
2.a
|
2006
|
TKE Liga, 3.a
|
5.a
|
2007
|
TKE Liga, 2.a
|
Txapelduna
|
2008
|
TKE Liga, 3.a
|
2.a
|
2009
|
TKE Liga, 4.a
|
6.a
|
2010
|
TKE Liga, 2.a
|
2.a
|
2011
|
TKE Liga, 12.a
|
-
|
2012
|
KAE 1 Liga, 1.a
|
-
|
2013
|
TKE Liga, 3.a
|
2.a
|
2014
|
TKE Liga, 2.a
|
4.a
|
2015
|
TKE Liga, 3.a
|
3.a
|
2016
|
TKE Liga, 5.a
|
4.a
|
2017
|
TKE Liga, 3.a
|
Txapelduna
|
2018
|
TKE Liga, 4.a
|
3.a
|
2019
|
Txapelduna
|
2.a
|
2020
|
TKE Liga, 4.a
|
4.a
|
2021
|
TKE Liga, 3.a
|
5.a
|
2022
|
TKE Liga, 4.a
|
4.a
|
2023
|
TKE Liga, 5.a
|
5.a
|
Orio-B
|
Entrenatzailea
|
Anjel Mari Larranaga
|
Patroia(k)
|
Gorka Toledo
Ugaitz Astigarraga
|
Kolorea(k)
|
horia
|
Trainerua
|
San Nikolas
|
Palmaresa
|
0
KAE 1 Liga
2
KAE 2 Liga
|
2023: Liga
|
1.a
(
KAE 2 Ligan
)
|
2024
|
KAE 1 Liga
|
Sarritan izan du plantila handia Oriok eta ondorioz bi traineru uretaratu izan ditu. 90. hamarkadan
Itxaso Arraun Elkartea
izena erabili izan zuen eta garaipen batzuk lortu izan zituen, hala nola:
Ligak eratzearekin batera
Orio-B
taldea sortu da eta KAE Ligan aritu da. 2008an hasi zuen ibilbidea KAE 2. mailan. Urte hartan estropada guztietan bigarren egin zuen Astilleroren atzetik eta KAE 1. mailara igo zen. 2011an 2. mailara jaitsiarazi zuten Oriok TKE maila galdu zuelako, hala ere bigarren egin eta play-offa jokatu ondoren mailaz igo zen. 2013an hainbat arraunlarik Orioren talde haundian egin zuten arraun eta sufritu ondoren mantentzea lortu zuen. Hurrengo urteetan arazo handirik gabe eutsi zion mailari baina 2017an jeitsiera play-offak jokatu zituen eta KAE 2 Ligara jeitsi zen. 2019an KAE 2 Ligako txapelduna izan zen eta mailaz igo zen. Hiru urte egin zituen KAE 1 Ligan. 2023an KAE 2 Ligan nagusitasun osoz aritu zen, estropada guztiak bat ezik irabaziz, eta KAE 1 ligara igo zen
[21]
.
Ligak
Banderak (Itxaso + Orio B)
Urtea
|
Liga
|
2008
|
KAE 2 Liga, 2.a
|
2009
|
KAE 1 Liga, 5.a
|
2010
|
KAE 1 Liga, 6.a
|
2011
|
KAE 1 Liga, 10.a*
|
2012
|
KAE 2 Liga, 2.a
|
2013
|
KAE 1 Liga, 10.a
|
2014
|
KAE 1 Liga, 9.a
|
2015
|
KAE 1 Liga, 9.a
|
2016
|
KAE 1 Liga, 7.a
|
2017
|
KAE 1 Liga, 10.a
|
2018
|
KAE 2 Liga, 4.a
|
2019
|
KAE 2 Liga, 1.a
|
2020
|
KAE 1 Liga, 9.a
|
2021
|
KAE 1 Liga, 9.a
|
2022
|
KAE 1 Liga, 12.a
|
- 2011ean salbatu arren jeitsi egin zen talde nagusia KAE 1 Ligara jaitsi baitzen.
2010ean Oriok emakumezkoen trainerua atera zuen. Nadeth Agirre da patroia eta 2013 denboraldian
Euskotren Ligarako
sailkatu zen eta laugarren amaitu zuen. 2014an sailkapen estropadan 5. egin eta ez zuen Ligan sartzea lortu. Gipuzkoako Ligan laugarrena izan zen.
Lehenengo denboraldian
Kontxako Banderara
sailkatzear egon zen, bosgarren egin baitzuen sailkatze estropadan. 2011an eta 2012an aldiz seigarrena izan zen. Azkenean 2014an lortu zuen Kontxako Banderarako sailkatzea.
2015ean berriz ere Euskotren Ligan sartu zen eta Euskadiko Txapelketa irabaztear egon zen, Zumaiak bi segundoko aldea baino ez baitzion atera. 2016an mailaz igotzen jarraitu nahian entrenatzaile berria eta traineru berria ekarri zituzten. Kontxako Banderan eta Euskotren Ligan hirugarren egin zuen, aurrenekoetatik gertu zegoela erakutsiz, Gipuzkoako Ligan bigarren postu batzuk ere lortu baitzituen eta Kontxako lehenengo jardunaldian ere hiru segundutara gelditu baitzen. 2017an hirugarren postuan egonkortu zen baina Kontxako itsaso txarrean ez zen moldatu eta 5. postuan gelditu zen. 2018an San Juani aurre egiteko moduko taldea osatu zuen. Pasaitarrengandik oso gertu ibili bazen ere Euskotren Ligako banderarik ez zuen lortu. Hala ere Ligako eta Kontxako bigarren postuak eskuratu zituen.
2019 urtean denboraldi bikaina osatu zuen. Liga Nagusia irabazi zuen, eta bertako estropada guztiak, bat izan ezik. Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketak ere eskuratu zituen. Denboraldia bukatzeko aurreneko Kontxako Bandera ere eskuratu zuen, nagusitasun handiz gainera
[22]
. 2020an bigarren aldiz irabazi zuen Liga, bi estropadaren faltan matematikoki lortuz eta Kontxan ere lehen jardunaldian distantzia txikia atera arren bigarren egunean nagusitasun handiz irabazi zuen Bandera. 2021ean Ligan bigarren egin zuen irabazlea izan zen
Arraun Lagunak
taldearekin puntutan berdinduta, baina garaipen kopuru txikiagoarekin. Bandera garrantzitsuak eskuratu zituen ordea, Corunakoa eta Zarauzkoa besteak beste. Kontxako Banderan lehia estua izan zuen Arraun Lagunakekineta aurreko urtetako errekorra hautsi arren donostiarrek hartu zioten aurrea. 2022an ere lehia Arraun Lagunakekin izan zuen. Denboraldiaren hasieran banderak bina garaipen txandakatu zituzten baina ondoren Orio izan zen nagusi Euskadiko txapelketa ezik bandera guztiak irabaziz, tartean Kontxakoa. Horrela hirugarren Kontxa
[5]
eta Euskotren Liga
[6]
irabazi zituen.
2023an puntan ibili da eta hainbat bandera irabazi ditu, baina titulurik, Ligarik eta Kontxako banderarik ez du lortu.
- Txapelduna (3):
2019, 2020, 2022.
- Bigarrena (1): 2018.
- Hirugarrena (2): 2016, 2023.
- Laugarrena (2): 2014, 2015.
- Sailkapen estropada
(3): 2019, 2020, 2023.
- Sailkatua (10): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
- Txapelduna (3):
2019, 2020, 2022.
- Bigarrena (3): 2018, 2021, 2023.
- Hirugarrena (2): 2016, 2017.
- Laugarrena (2): 2013, 2015.
- Irabazitako estropadak (
2022 barne
): 40
- Parte hartzeak (10): 2013, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
- Patroirik onena (3): 2019, 2020, 2022.
- Gipuzkoako Liga
(0): laugarren 2010, 2013, 2014 eta 2015ean.
Handiak
|
Zarauzko Ikurrina
(4):
2019, 2020, 2021, 2022.
Getxoko Bandera
(4):
2019, 2020, 2022, 2023.
|
Etxekoak
|
Orioko Bandera
(4): 2019, 2021, 2022, 2023.
Bisiguaren Eguna
(0)
Orioko test estropada (1): 2012.
Oriako Traineru Jaitsiera
(3): 2019, 2020, 2022.
|
Gipuzkoan
|
Mutrikuko Bandera
(2): 2015, 2016.
Hondarribiko Traineru Jaitsiera
(4): 2016, 2019, 2021, 2022.
San Pedroko jeitsiera
(2): 2019, 2020.
Donostiarra Bandera
(2): 2019, 2022.
Hondarribiko Bandera
(3): 2019, 2020, 2022.
Getariako Bandera
(1): 2022.
|
Bizkaian
|
Erandioko Ikurrina
(2): 2012, 2018.
Julian Enrique Memoriala
(8): 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2022, 2023.
Isuntzaren Bandera
(3): 2017, 2019, 2021
Portugaleteko Bandera
(1): 2018.
Portugaleteko traineru jaitsiera
(3): 2019, 2020, 2024.
Antiguako Ama estropada
(1): 2019.
Sestaoko Bandera
(1): 2019.
Ondarroako Bandera
(3): 2019, 2020, 2022.
Bilboko Bandera
(1): 2020.
Edinor Bandera
(3): 2021, 2022, 2023.
|
Kantabrian
|
Repsol Bandera
(1): 2019.
|
Galizian
|
Coruna Hiriko Bandera
(4): 2019, 2020, 2021, 2022.
Aqualia Bandera
(1): 2023.
|
Besterik
|
Caixabank Bandera
(3): 2019, 2020, 2022.
Euskotren Bandera
(3): 2019, 2020, 2022.
|
Urtea
|
Liga
|
Kontxa
|
2010
|
Gipuzkoako Liga, 4.a
|
-
|
2011
|
Gipuzkoako Liga, 5.a
|
-
|
2012
|
Gipuzkoako Liga, 5.a
|
-
|
2013
|
Emakumezkoen Liga, 4.a
|
-
|
2014
|
Gipuzkoako Liga, 4.a
|
4.a
|
2015
|
Emakumezkoen Liga, 4.a
|
4.a
|
2016
|
Emakumezkoen Liga, 3.a
|
3.a
|
2017
|
Emakumezkoen Liga, 3.a
|
5.a
|
2018
|
Emakumezkoen Liga, 2.a
|
2.a
|
2019
|
Emakumezkoen Liga, 1.a
|
Txapelduna
|
2020
|
Emakumezkoen Liga, 1.a
|
Txapelduna
|
2021
|
Emakumezkoen Liga, 2.a
|
2.a
|
2022
|
Emakumezkoen Liga, 1.a
|
Txapelduna
|
2023
|
Emakumezkoen Liga, 2.a
|
3.a
|
Orio Arraunketa Elkarteak
Orioko Bandera
antolatzen du eta B traineruaren bandera ere bai
Orio Estilora Bandera
izenekoa. Beste estropada batzuk dira
Orioko test estropada
eta denboraldi aurreko
Oriako Jaitsiera
. Bestetik aipatu behar
emakumezkoen arraun estropadak
ere izan direla,
Gipuzkoako Ligari
dagozkionak.
Aulki mugikorreko
Orioko Nazioarteko Estropadak
ere antolatu izan ditu
[23]
.
2013ko martxoaren 1ean
Arraunetxea
inauguratu zuten. Arraunketaren eta piraguismoaren teknifikazio zentru modernoa da. Hiru solairu ditu, eta guztira 6.000 m²-ko azalera dauka. Gimnasio erraldoia du, 1.000 m²-koa 38 ergometrorekin eta 242 metro luzerako fosoarekin. Honetaz gain aipatzekoak dira fisioterapia, balorazio eta errekuperazio gelak, mediku kontsulta eta hipoxia zerbitzua.
- Orio en el Remo, 75 anos de historia
, Luis Azcue Aldaz
- Oriotarren iraultza (1965-75) La revolucion oriotarra
. Manu Etxeberria Sedano
- Gora arraunak, historia del remo vasco
, Gorka Reizabal
- ↑
≪Eusko Label Liga de traineras≫
www.euskolabelliga.com
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Gurpegui, Mikel G.. (2023-08-30).
≪Oxford, Cambridge… y Orio≫
El Diario Vasco
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
a
b
c
≪C.R.O. ORIO A.E.≫
traineras.es
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
a
b
c
≪Oriorentzat TKE liga, lehenengoz - Orio≫
Orioguka.eus
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
a
b
c
d
≪Oriok berreskuratu du Kontxako agintea - Orio≫
Orioguka.eus
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
a
b
c
SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-08-14).
≪Orio, Euskotren Ligako txapeldun hirugarren aldiz foto-finisharekin erabaki den amaiera batean≫
naiz:
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
a
b
≪Orain dela 100 urteko bandera, Manuel Olaizolaren azkena -≫
Orioguka.eus
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
angelobregonsierra. (2015-07-22).
≪San Sebastian 1943≫
LA BANCADA DEL REMO
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
a
b
≪SARASUA, Ignacio - Aunamendi Eusko Entziklopedia≫
aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
a
b
≪LIZARRALDE GARATE, Juan - Aunamendi Eusko Entziklopedia≫
aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
eitb. (2013-03-08).
1992: Jose Luis Korta gana la Bandera de la Concha con Orio.
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
≪1990eko hamarkadan, Orio berriro puntan - Orio≫
Orioguka.eus
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
≪Txikia kanpotik, handia barrutik - Orio≫
Orioguka.eus
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
efe. (2011-08-29).
≪Orio certifica su descenso≫
Diario de Noticias de Navarra
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
≪Oriok aldea irauli eta garaipena eskuratu du Kontxan≫
EITB
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
≪Palmaresean da berriz 1939ko Donostiako Bandera - Orio≫
Orioguka.eus
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
orioguka.eus
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
≪'Kanpa' trainerua Tapa pala bideo sortako bosgarren saioan - Zumaia≫
Zumaiaguka.eus
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
a
b
≪'Txiki'-tik 'San Nikolas'-era≫
Berria
2020-08-11
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
≪MICHELENA EIZAGUIRRE, Domingo - Aunamendi Eusko Entziklopedia≫
aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
≪Zaleekin ospatu du gizonen bigarren taldeak KAE1 ligara igoera - Orio≫
Orioguka.eus
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
≪Harrera handia egin diete Orioko neskei≫
EITB
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
DV. (2018-05-04).
≪Nazioarteko Orioko estropadak 50. urteurrena betetzen du bihar≫
El Diario Vasco
(Noiz kontsultatua: 2024-05-19)
.
|
---|
KAE 1
| | |
---|
---------------
|
KAE 2
| |
---|