Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordoki Handiak
[1]
(
ingelesez
:
Great Plains
)
Ipar Amerikako
ordoki
zabala da,
Estatu Batuen
eta
Kanadaren
erdialdean dagoena,
Mendi Harritsuen
ekialdean. Kanadan
the Prairies
izena ematen zaie.
Oso lautada zabala da, Estatu Batuetako
Mexiko Berria
,
Texas
,
Oklahoma
,
Kolorado
,
Kansas
,
Nebraska
,
Wyoming
,
Montana
,
Hego Dakota
eta
Ipar Dakota
estatuetan eta Kanadako
Saskatchewan
eta
Alberta
probintzietan hedatzen dena. AEBetako
Minnesota
eta
Iowako
eta Kanadako
Manitobako
zati batzuk ere hartzen ditu.
Baldintza klimatikoak asko aldatzen dira urtean zehar. Neguak oso hotzak eta gogorrak izaten dira eta udak aldiz beroak eta oso hezeak.
Urte guztian zehar haize gogorrak jotzen du eta lurreko biomen artean babes gutxiena aurkitzen den eremua da. Hegoaldeko zatian tornadoak oso ohikoak izaten dira eta "Tornadoen etorbidea" (
Tornado Alley
) ezizena eman izan zaio. Hori dela eta parke eoliko ugari ezarri dira azkenaldian.
Ipar Ameriketako zelai zabaletan
gramineak
dira nagusi. Aipagarrienak
Sorghastrum nutans
,
Bouteloua dactyloides
,
Andropogon gerardi
eta
Lespedeza leptostachya
dira.
Animaliei dagokionez
bisonte
sail handiek populatzen zuten eremua historikoki. Gizakiak haien gaineko presio bandia eragin zuen eta 1870rako ia guztiak hil zituen. Garai hartan
behitegi
zabalak ere ezarri zituen.
Eskualde osoan
nekazaritza
eta
abeltzaintzan
aritzen diren landetxe ugari dago.
Petrolio
eta
ikatz
ustiapenak ere daude.