한국   대만   중국   일본 
Olaf Stapledon - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Olaf Stapledon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olaf Stapledon

Bizitza
Jaiotza Seacombe (en) Itzuli1886ko maiatzaren 10a
Herrialdea   Erresuma Batua
  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua   1927ko apirilaren 12a )
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Caldy (en) Itzuli1950eko irailaren 6a  (64 urte)
Heriotza modua berezko heriotza : miokardio infartu akutua
Familia
Aita William Clibbert Stapeldon
Ama Emmeline Miller
Hezkuntza
Heziketa Balliol College
Liverpoolgo Unibertsitatea
Abbotsholme School (en) Itzuli
Hizkuntzak Ingeles britainiarra
Jarduerak
Jarduerak paramedic (en) Itzuli, filosofoa , idazlea , zientzia-fikzio idazlea eta bakearen aldeko aktibista
Enplegatzailea(k) Liverpoolgo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm9633799 Edit the value on Wikidata

Olaf Stapledon ( Wirral penintsula , Liverpool ondoan, Ingalaterra , 1886ko maiatzaren 10a - Chesire , Ingalaterra , 1950eko irailaren 6a ) ingeles eleberrigilea izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gaztetan lanbide anitz ezagutu zituen. Eskola- maisu izateko ikasketak egin zituen. Bakezalea izanik, Lehen Mundu Gerra anbulantzia -zerbitzuan eman zuen. Filosofia eta Psikologia ikasi zituen Liverpooleko Unibertsitatean, baita etika- eta filosofia-obrak argitaratu ere, hala nola A Modern Theory of Ethics (1932, "Etikaren teoria modernoa").

Alabaina, Stapledonen fikziozko obra da ezagunena. 1930ean lehen eleberria argitaratu zuen: Last and First Men ("Azken eta lehen gizakiak"); denbora-espazioari, epopeiari eta zibilizazioei buruzko gogaketa. Zientzia-fikzioaren ildo berekoak dira The Last Men in London (1932, "Londresko azken gizakiak"); Odd John (1935, "John bitxia"); Star Maker (1937, "Izargilea"). Obra horiek ukaezinezko eragina izan dute geroztikako zientzia-fikzioan. Haietan, funtsezko zenbait gai agertzen dira behin eta berriro: komunikazioaren zailtasuna, ulertezintasuna, bakardadea, ni -aren batasun hauskorra.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]