Wikipedia, Entziklopedia askea
Obu Toramasa
(
japonieraz
:
飯富虎昌
?
,
1504
-
1565eko
azaroaren 11
)
Japoniako historiako
Sengoku aroan
,
Takeda klanaren
aginduetara egon zen
samurai
japoniar
bat izan zen.
Iitomi klanekoa
, Toramasa,
Obu klanak
eta
Takeda Nobukadoren
agindupean hazia izan zen. Nobukadoren heriotzarekin eta honen seme zen
Takeda Shingen
klaneko buruzagi bihurtuz, Toramasa, aholku jakintsuak ematen zituen pertsona bezala errekonozitua izan zen, eta, ondorioz, baita
Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletako
bat bezala ere, eta klaneko oinordekoa izango zen
Takeda Yoshinoburen
tutore bihurtu zen. Toramasa, gainera,
Shinano probintziako
Uchiyama gazteluko
buruzagi izendatua izan zen, non soilik goardiako 800 soldaduregin,
Uesugi Kenshinen
armadaren erasoa kanporatu ahal izan zuen, 8.000 soldadu baino gehiago zituena, eta, beraz, Toramasak, errespetu handia bereganatu zuen, baina baita mesfidantza handia ere.
1561ean
gertatu zen
Kawanakajimako laugarren guduaren
ondoren, Yoshinobu, bere aita kritikatzen hasi zen gudu zelaian eginiko ekintzengatik, eta bere aitaren aurka ospea lortzen saiatu zen. Toramasa izan zen Yoshinobu manipulatu izanaren susmagarria, eta, beraz,
1565ean
,
seppukua
egitera behartu zuten.
Bere heriotzaren ondoren ere, bere soldaduak,
gorrindol
erako gorri koloreko armajantzi batekin bereizteagatik oso ezaguna izan zen, bere anaia txikia
Ii Naomasagandik
adoptatu zuena.