Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Marko
≫.
Marko Aurelio Numeriano
(
latinez
:
Marcus Aurelius Numerianus
;
253
–
Emesa
,
284ko
azaroa
),
erromatar enperadorea
izan zen,
283tik
hil zen arte.
Karo
enperadorearen seme gazteena izan zen, eta, hortaz,
Karinoren
anaia. Aitarekin batera
pertsiarren
kontrako kanpaina batean ari zela,
Karo
hil zen. Numeriano
283ko
abenduan izendatu zuten enperadore.
Europara
bueltatzea erabaki zuen. Baina bidean egoera ezezagunetan hil zen Numeriano. Aitaginarrebak hil izanaren susmoa hedatu zen. Nolanahi ere,
Dioklezianok
, aldarrikatutako enperadoreak, hil zuen Numerianoren aitaginarreba.