Wikipedia, Entziklopedia askea
Northrop Frye
(
Sherbrooke
,
Quebec
,
1912ko
uztailaren 14a
-
Toronto
,
Ontario
,
1991ko
urtarrilaren 23a
) kanadar hezitzaile eta
literatura
-
kritikaria
izan zen.
Torontoko Unibertsitatean
, hiri hartako Emmanuel Collegen eta
Oxfordeko
Merton Collegen egin zituen ikasketak. Teologia-ikasketak egin zituen eta
apaiz
ordenatu zen 1936. urtean. Irakasle izan zen Victoria Collegen 1939. urteaz gero, eta bertako zuzendari izendatu zuten 1959an. Lan ugari argitaratu izanaz gainera, (1947an "Simetria izugarria",
William Blakeren
sinbolismoari
buruzko ikerketa, eman zuen argitara), garrantzi handiko lana bete zuen
Canadian Forum
en argitaratzaile gisa (1948-1954) eta
University of Toronto Quarterly
ko poesia-kritiken idazle gisa (1951-1960). Fryek hainbat gai desberdin aztertu zituen bere idazlanetan (
Biblia
, Blake,
T. S. Eliot
, ingeles
erromantizismoa
,
John Milton
eta
William Shakespeare
), pentsamolde garbia erakutsiz eta estilo xumean betiere.
Kritika arketipikoaren sortzaile eta estrukturalismoaren aitzindari izan zen, eta
Anatomy of Criticism
(1957, "Kritikaren anatomia") obran bildu zituen ekarpen horiek. Bere obran genero literarioen
arketipoak
eta irakurlearen irudimenaren oinarrian biltzen diren arketipo kulturalak alderatu zituen. Kritika literarioari dagokionez, berriz, gizarte bizitzaren osagaitzat hartzen zuen zaletasun intelektual bezala baino gehiago.