Norfolk uhartea
(
ingelesez
:
Norfolk Island
,
pitkern-norfukez
:
Norfuk Ailen
)
Ozeano Barean
dagoen hiru
uharteko
lurraldea da.
Australia
,
Zeelanda Berria
eta
Kaledonia Berria
artean kokaturik, eta
Australiako
botere pean dagoen lurraldea da. 34
km²
area du.
Norfolk uhartea hegoaldeko
Ozeano Barean
dago,
Australiatik
ekialderantz. Lurraldea hiru
uhartetan
zatitzen da: nagusia eta lurraldearen gehiena dena koordenada hauetan dago
29°02′S
167°57′E
/
29.033°S 167.950°E
/
-29.033; 167.950
. 34.6
km²
area du, 32
kilometroko
kostaldea eta ez du
aintzirarik
. Uharteko lekurik altuena 310
metrotako
Bates mendia
da, ipar-mendebaldeko partean.
Philip uhartea, lurraldeko bigarren uhartea
29°07′S
167°57′E
/
29.117°S 167.950°E
/
-29.117; 167.950
koordenadetan dago, uharte nagusitik
kilometro
asko hegoalderantz.
Badago beste uharte txiki bat Norfolk uhartearen hegoaldean dagoena:
Nepean uhartea
.
Antzinean Norfolk uhartean
polinesiar
marinelak bizi ziren, ziur asko
Zeelanda Berriko
iparraldean dauden Kermadec uhartetatik etorriak.
XIV. mendean
edo
XV. mendean
heldu ziren eta zenbait belaunaldi geroago desagertu ziren.
1774ko
urriaren 11n
James Cook
kapitaina,
Ozeano Bareara
bere bigarren ibilaldian, uhartea ikusteko lehendabiziko europarra zen.
James Cookek
eman zion izena uharteari Edward Howard (
1685
-
1777
), bederatzigarren
Norfolkeko
Dukearen omenez.
Gero
Erresuma Batuak
presondegitzat erabili zuen uhartea.
1901ean
Australiako
Commonwealth
sortu ondoren, Norfolk uhartea
Canberrako
gobernuaren menpe egon zen.
Bigarren Mundu Gerran
, uhartea aireportutzat erabili zuten,
Zeelanda Berriko
armadaren kontrolpean. Hala ere, Norfolk uhartea ez zen erasotua.
Norfolk uhartea
kontinentean
ez dagoen
lurralde australiar
autonomia lortu duen bakarra da.
1979an
Australiako parlamentuak
Norfolk uharteko legea
onartu zuen.
Australiako
gobernuak
Australiako
Gobernatzaile Orokorrak hautatutako administratzaile baten bitartez du kontrola baina uharteak hiru urtero herri-botoen bidez hautatutako Biltzar Legegilea du. Hala eta guztiz ere,
Australiako
legeak uhartean ezarri behar bada
Australiako
Parlamentuak hala erabaki dezake.
|
---|
Estatuak
| |
---|
Menpeko lurraldeak
| |
---|