Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikolas Segurola Etxaniz
(Largarate baserria,
Matxinbenta
,
Azpeitia
,
Gipuzkoa
,
1939ko
martxoaren 28a
[1]
-
2023ko
abenduaren 30a
[2]
)
euskal
artzain
,
fraide
eta
bertsolaria
izan zen.
Segurola 1951n joan zen
Arantzazuko santutegira
bizitzera, 12 urterekin, eta 70 urte baino gehiago igaro zituen bertan. Besteak beste, bertako
Gomiztegiko Artzain Eskolaren
sortzaileetako bat izan zen. Gaixotasun batengatik etxera itzuli behar izan bazuen ere, behin betiko hara itzuli zen 19 urte zituenean. Arantzazu inguruko Gomiztegi baserriko abereak zaintzea izan zuen lan. Baina, fraideak gutxitu ahala, erabaki zuten han zituzten 1.200 txerriak, 6.000 oiloak eta 30 behiak kendu eta ardiak jartzea. Hortik sortu zen Arantzazuko Gomiztegi artzain eskola.
[3]
Ardi latxa
eta
Idiazabalgo gaztaren
alde lan handia eta oparoa egin zuen
Hitz jario handiko gizasemea, mila bertsotik gora ditu eginak, eta Arantzazuko liburutegian daude gordeta.
1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusian
epaile izan zen.
2020ko
urtarrilaren 26an
Urnietan
ENBA
baserritar sindikatuak "Baserritarron laguna" saria eman eta omenaldia egin zitzaion.