Nikolai Dimitrievitx Avksentiev
(
errusieraz
:
Николай Дмитриевич Авксентьев
;
Penza
,
1878ko
azaroaren?16a
?
New York
,
1943ko
martxoaren?4a
)
errusiar
eseristen buruetako bat izan zen
[1]
.
Gaztetan atzerrira jan zen ikastera,
Heidelberg
hirira, eta han beste ikasle errusiar batzuekin batera intelektual eseristen zirkulu bat osatu zuen.
1905an
,
San Petersburgoko
Sobietaren
lehendakariorde izan zen, baina iraultza honek porrot egin zuenean,
erbestera
joan behar izan zuen.
1907an
, Alderdi Eseristaren Komite Zentraleko kide aukeratu zuten. Avksentiev Alderdi Eseristaren
eskuineko
adarrean kokatu zen:
Duman
parte hartzearen aldekoa izan zen, eta
1914an
,
Lehen Mundu Gerra
hastearekin bat,
Errusiak
gerra horretan parte hartzearen alde egin zuen
[1]
.
1917ko
apirilean,
Errusiara
itzuli zen, eta Alderdi Eseristaren pertsonarik garrantzitsuenen artean egon zen, alderdiaren eskuineko adar “ofizialista” babestuz (gerran jarraitzearen aldekoa eta koalizio-Gobernuaren aldekoa),
Aleksandr Kerenskiren
laguntzaile garrantzitsua izan zen.
1917ko
maiatzean, Errusia Osoko Nekazarien Sobieteko lehendakari izan zen; postu horretatik iraultza oztopatzen saiatu zen.
1917ko
uztail bukaeran, Kerenskiren
Errusiako Behin-behineko Gobernuan
, Barne ministro izendatu zuten,
Irakli Tsereteli
mentxebikearen
ordez, iraila arte egon zen postu horretan, eta bertatik nekazarien
lur
okupazioak erreprimitu zituen, are desjabetzetan inplikatutako Nekazal Komiteetako kideak atxilotzeko agindua eman zuen (Barne Ministro izatez gain, Baserritarren Sobieten lehendakari zenean eman zituen agindu hauek)
[1]
.
1917ko
urrian, Errepublikaren Kontseiluko (Aurre-parlamentuko) lehendakari izendatu zuten.
Urriko Iraultza
Sozialistaren ondoren, antiiraultzaile amorratu bilakatu zen; Asanblada Konstituziogilearen izenean iraultzaren aurkako
matxinada
zuriak zuzendu zituen, esaterako
Junkerren matxinada
edo
Kerenski-Krasnov matxinada
. 1917an oraindik eskuineko eseristen alderdiak eta euren lider
Txernovek
matxinadara joatea zalantzaz ikusten zutenean, Avksentievek matxinada hauekin bat egin zuen eta horregatik,
azaroaren 17an
atxilotu zuten.
1918an
,
Omsk
hiriko Gobernu pro-kapitalista batean hartu zuen parte: Errusia Osoko Behin-Behineko Gobernuan. Gobernu hau beste Goberna zuri batek,
Koltxak
jeneralaren Gobernuak
estatu-kolpez
ordeztu zuenean, Avksentiev egun batzuez atxilotu zuten. Presoalditik askatzean,
erbestera
joan zen,
Parisera
lehenbizi, eta
1940an
, naziek
Frantzia
inbaditzerakoan,
AEBra
. Han hil zen
1943an
[1]
.