Wikipedia, Entziklopedia askea
Nicolae Ceau?escu
(
/niko?la.e t??e?a.u??esku/
ahoskatua; Scornice?ti,
Olt
,
1918ko
urtarrilaren 26a
? Targovi?te,
Dambovi?a
,
1989ko
abenduaren 25a
) politikari
errumaniarra
izan zen, hil arte haren herrialdeko alderdi
komunistaren
idazkari orokorra izan zena
1965etik
eta bertako presidentea
1974tik
.
Gazteria komunistan ibili ondoren, alderdiko kide bihurtu zen 1936an. Faxismoaren aurka,
Hitlerren
eta
Antonescuren
diktaduren aurka borrokatu zen. 1946an, Olt departamentuko diputatu aukeratu zuten, eta 1952an, Errumaniako Langileen Alderdiko Biltzar Nagusiko kide izendatu zuten. Alderdiaren idazkari nagusi 1965ean, Estatuko Kontseiluko lehendakari (1967), eta Errepublikako lehendakari (1973), aukeratu zuten ondotik. Herri sozialisten barnean betiere, politika berezia bultzatu zuen, eta blokeen arteko elkar-hartzearen politika sustatu zuen. Ceau?escuren gobernuak, ordea,
diktadurarantz
jo zuen pixkana-pixkana; berak sortutako polizia politikoak (
Securitate
) babestuta, zuzendaritza-kargu guztiak bere senideen ardurapean utzi zituen.
Lehenengo urteetan Mendebaldeko
Europarekin
eta
AEBekin
hurbiltze politika segitu zuen,
Varsoviako Itunaren
beste herrialdeek ez bezala. Haren ibilbidearen bigarren zatiak, hala ere, populismoa, muturreko nazionalismoa eta Mendebaldeko herrialdeekin eta
SESBekin
Errumaniak zituen harremanak okertzea ekarri zituen.
Kolpe militar baten bidez atxilotu zuten, emaztearekin batera, eta epaiketarik egin gabe eta telebistaren aurrean biak hil zituzten.