Nerbioi
[1]
Arabako
ipar-mendebaldeko eta
Bizkaiko
hego-mendebaldeko
ibai
bat da
[2]
,
Ibaizabalen
ezkerraldeko
ibaiadarretako
bat. Guztira 49
km
-ko ibilbidea du. Batzuen ustez,
Nerbioi
izena
Nerva
erromatar jainkoaren omenezkoa da. 530 km
2
-ko arro hidrografikoa du. Arro horren hegoaldean Gilarte mendatea dago (850 metrokoa).
Kuartango
udalerriko lurretan sortzen da,
Araban
.
[3]
Bi kilometro inguruko bidea egin eta gero, 222 metroko
ur jauzi ikusgarria
egiten du (
Iberiar penintsulako
luzeena
[4]
): Kuartangoko lurretatik
Amurriokoetara
jauzi egiten du (Arabako udalerri batetik bestera, alegia). Ur jauzia Santiagoko pagadian dago,
Delika
herriaren goiko aldean, ezkerraldean 100 bat metrora Burgosko probintziarekiko muga duela.
[3]
Bizkaiko
Urduna
udalerriko lurrak igaro eta gero, Arabako
Amurrio
,
Luiaondo
eta
Laudio
zeharkatzen ditu. Ondoren, berriro eta behin betiko Bizkaiko lurretan sartzen da.
Gero,
Arakaldo
, Arrankudiaga,
Ugao
eta
Arrigorriaga
zeharkatuta,
Basaurin
ematen dizkio bere urak
Ibaizabali
, bere 49 kilometroko ibilbidea bukatuta.
Ibilbideak, oro har, hego-ipar norabideari jarraitzen dio.
Honako udaletatik igarotzen da
[5]
:
- Kuartango
,
Araba
,
- Arrankudiaga
,
Bizkaia
,
- Ugao-Miraballes
,
Bizkaia
,
- Zeberio
- Arakaldo
,
Bizkaia
,
- Urduna
,
Bizkaia
,
- Amurrio
,
Araba
,
- Aiara
,
Araba
,
- Laudio
,
Araba
,
- Galdakao
,
Bizkaia
,
- Arrigorriaga
,
Bizkaia
,
- Basauri
,
Bizkaia
,
- Zaratamo
,
Bizkaia
.
Nerbioi ibaiak
Ibaizabal
ibaiarekin bat egiten du
Basauri
eta
Galdakao
udaletan. Nerbioi ibaiak udalen arteko muga markatzen du zenbait kilometrotan.
Ibaizabalekin elkartzea eta izenarekin ika-mikak
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Basaurin
Ibaizabal ibaiarekin
elkartzen da. Bertan Nerbioi-Ibaizabal sistema sortzen da. Orain dela urte batzuk arte ondoren sortzen zen ibaiari Nerbioi izena ematen zitzaion (eta ematen zaio), baina gaur egun euskaldunen artean Ibaizabal deitzeko ohiturak gero eta indar handiagoa du.
Hala eta guztiz, Bilbotar gehienentzat, batez ere
erdaldunak
direnentzat baina baita ere euskaldun askorentzat, Ibaizabal beharrean Nerbioi deitzen diote Bilboko ibaiari. Hala ere,
Euskaltzaindiak
ez du zalantzarako betarik ematen: Ibaizabal da Abran itsasoratzen den ibaiaren izen ofiziala.
Izatez, mendez mende herriak erabilitako izena, bai euskaraz bai erdaraz Ibaizabal izan zen XIX. mendearen amaierararte. Besteak beste
Miguel Unamunok
eta Bilboko alkatea izan zen
Javier Ybarrak
Ibaizabal deitzen zioten. Ikerketa batzuen ondorioz, egiaztatu zen
Begonako
udalerriko biztanleek betidanik Ibaizabal esan diotela Urbi (
Basaurin
) eta
Abusu
(Bilbon) arteko tarteari. Hortik aurrera, bilbotarrek
itsasadarra
esaten zioten, besterik gabe. Abusu auzoaren izena bera ere, Ibaizabal izan zen garai batean. Jakina da Ibaizabal eta Nerbioi ibaiak Basaurin elkartzen direla,
Urbi
izeneko inguruan hain justu.
Euskaltzaindiak, arrazoi historikoez gain,
geografiari
lotutakoak ere hartu ditu aintzakotzat Ibaizabal izena obesteko. Horietako bat ibaien norabideen menpekoa da: Ibaizabalek lerro zuena egiten du, gutxi gorabehera, Durangaldetik Abraraino; Nerbioik, aldiz, ez. Mapan begiratuta, Nerbioi Ibaizabalen sartzen dela dirudi. Bestetik, Ibaizabalen
arroa
gutxigatik bada ere, luzeagoa da Nerbioirena baino, eta baita lehenbizikoaren ur-emaria handiagoa ere.
[6]
Nerbioi izena XIX. mendean hasi zen indar hartzen, zenbait
entziklopediatan
batez ere. Haietan esaten zenez, Nerbioi zen izenik egokiena, herri xeheak Ibaizabal erabili arren. Gaur egun, "Ibaizabal" hitza euskaldunek erabiltzen dute baina beraien artean oso zabalduta dago ere "Nerbioi" hitzaren erabilera gaztelaniaren eraginagatik. Aldiz, erdaldunek nekez deitzen diote "Ibaizabal" Bilbo zeharkatzen duen ibaiari.
[7]
2009ko martxoan,
Euskal Autonomia Erkidegoko
sei ibairen kutsadura mailak
Europar Batasunak
ezarritakoak baino altuagoak zirela jakinarazi zen
Uraren Esparru Zuzentarauaren
bitartez. Ibai hauek ziren:
Oria
,
Deba
,
Kadagua
, Nerbioi,
Ibaizabal
eta
Zadorra
. Horien uretan, legeak arautu baino kopuru handiagoan zeuden
kromoa
, butilestanioa,
lindanoa
,
kuprea
,
zianuroa
eta
merkurioa
.
[8]
Egoera horren kausa dira, besteak beste, ibai ertzeetako industria jarduerak, arazketarik eza eta nekazarien isurketak. Hala ere, Euskadiko Ur Agentziak (URA) esan zuenez, arazoa ez zen ibaiak zikinago zeudela, baizik eta
Europar Batasunak
legeak gogortu zituela.
Gainera, Administrazio publikoek oraindik ere ez dituzte betetzen
Europar Batasunaren
91/271 Zuzentaraua (1991. urtekoa) eta hura betearazteko
Espainiako
11/1995 Errege Dekretua (1995. urtekoa). Hiriguneetako hondakin urak tratatzeari buruzko bi lege horietan zehaztuta dago hondakin ur guzti-guztiak bildu eta araztu egin behar zirela 2006ko urtarrilaren 1erako. Bereziki larria da egoera Nerbioi ibaian,
Aiaraldean
industria jarduera handia dagoen arren ez baitute araztegirik; eta
Urdunan
ere ez.
[9]
[10]
[11]
Nerbioi ibaiaren inguruko informazioa
Nerbioi-Ibaizabal sistema
|
---|
Ibaizabal
| |
---|
Nerbioi
| |
---|
Itsasadarra
| |
---|
Oharra: Ibaiadarrak parentesi artean
|