Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazioarteko Olinpiar Batzordea
[1]
(
NOB
[2]
;
ingelesez
:
International Olympic Committee
;
frantsesez
:
Comite international olympique
)
Suitzako
erakunde
bat da,
irabazteko asmorik gabea
eta
gobernuz kanpokoa
, egoitza
Lausanan
(Suitza) duena.
Pierre de Coubertinek
sortu zuen 1894. urtean,
Parisen
, Olinpiar Jokoak berpizteko helburuarekin.
Nazioarteko Olinpiar Batzordeak
Udako
eta
Neguko Olinpiar Jokoak
antolatzen ditu, lau urtez behin. Udako Olinpiar Jokoak lehenengoz
Atenasen
antolatu ziren,
1896an
; eta Neguko Olinpiar Jokoak
Chamonixen
,
1924an
.
Batzordeak, bere sorreratik, Olinpiar Jokoei buruzko eztabaidarako hainbat bilera antolatzen ditu, besteak beste ondorengo Olinpiar Jokoen egoitzak hautatzeko.
1894
. urteaz geroztik, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak 8 lehendakari izan ditu: