Wikipedia, Entziklopedia askea
National Broadcasting Company, Incorporated
(
NBC
)
telebista
eta komunikabide enpresa estatubatuar bat da.
Irrati
eta telebista kateen jabea da, telebista saioak ekoizten ditu, irratidifusio emisorak operatzen ditu
AEBetan
, zenbait
kable bidezko
eta satelite bidezko telebista kate ditu eta inbertsioak
multimedia
aktibitateetan,
Interneten
eta
kable bidezko telebistan
. NBC NBC Universal enpresaren dibisio bat da, hau, era berean,
General Electricen
eta
Vivendi Universal
komunikazioko talde frantsesaren jabetzakoa delarik.
NBC
1926ko
irailak 9an
sortu zuen Radio Corporation of Americak (RCA) eta bere igorpenak
1926ko
azaroak 15ean
hasi zituen. NBCk
RCA
,
General Electric Company
(GE),
Westinghouse Electric and Manufacturing Company
eta
American Telephone and Telegraphen
(AT&T) irrati estazioak operatzen zituen.
1927ko
urtarrilak 1ean
Atlantikoko kostaldetik Ozeano Bareko kostalderako bere lehen igorpena egin zuen. Era berean, NBCren bigarren sarearen igorpenak hasi ziren, Blue Networkenak (Sare Urdina literalki), 1926an inauguratutako sarea "Red Network" (Sare Gorria) deitzera pasa zen bitartean. Red Networkek saio ezagunak ematen zituen, Blue Networkek programazio kulturalago bat ematen zuen bitartean. Gainera, denbora epe labur batean zehar Orange Network (Sare Laranja) existitu zen,
1930eko hamarkadaren
hasieran Paficic Network (Ozeano Bareko Sarea) deitzera pasa zena, eta Red eta Blue Networkeko saioak uztartzen zituena Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko entzuleentzako. Bitartean, uhin laburreko nazioarteko sarea White Network (Sare Zuria) deitzen zen.