Wikipedia, Entziklopedia askea
Mutiny on the Bounty
(
euskaraz
Bountyko Matxinada
)
1962ko
Lewis Milestone
errusiar-estatubatuar
zinema zuzendariak
zuzendutako
abentura
filma da.
Charles Nordhoff
eta
James Norman Hall
idazleen
Mutiny on the Bounty
eleberrian oinarrituta dago.
1789an
HMS Bounty
britainiar ontziaren matxinadan zehar jazotakoak deskribatzen dira.
Marlon Brando
,
Trevor Howard
eta
Richard Harris
aktoreek antzeztu zuten.
1935
eko izenburu bereko
Mutiny on the Bounty
filmaren berregokitzapena da (hartan,
Charles Laughton
eta
Clark Gable
aktoreek antzeztu zuten).
1984ean
The Bounty
izeneko beste berregokitzapena ere izan zuen,
Mel Gibson
,
Anthony Hopkins
,
Laurence Olivier
,
Daniel Day-Lewis
eta
Liam Neeson
aktoreekin.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1787an
HMS Bounty
ontzia
Ingalaterrako
Portsmouth
hiriko portutik itsasoratu da. Helburua
Tahitira
iritsi eta
ogiaren fruitua
Jamaikara
garraitzea da, bertako esklaboentzako elikagai izan dadin. Bligh kapitainak (
Trevor Howard
) Tahitira lehenbailehen lehorreratu nahi duenez, eskifaia eta bereziki itsasgizonei disziplina zorrotza ezarri die. Uhartera iritsitakoan, eskifaiak sekulako paradisua topatu du, bidean pairatu duten infernuarekin batere zerikusirik ez duena, baina bertako parranda eta emakumeen konpainiaz ohitzen hasi direnerako, uhartea uzteko unea iritsi da. Asko gogoz kontra itsasoratu dira: berriz ere kapitainaren disziplina zorrotza itsasgizonen sumina pizten hasi da, azkenean Fletcher Christianen (
Marlon Brando
) gidaritzapean matxinatu arte.
Zazpi
Oscar Sarietarako
izendapenak jaso zituen, baina bat bera ere ez zuen irabazi.