Musikaren historia
garai guztietan izan diren
musika
motak eta horien garapena aztertzen dituen saila da. Musika antzina-antzinatik existitzen da, ezagutzen ditugun lehen
giza-arrastoak
baino lehenagotik.
Zaila da, gutxi gorabehera bada ere, musikaren jatorria noiz izan zen zehaztea.
Erritmoa
eta
melodia
dira musikaren oinarrizko osagaiak, eta zaila da jakitea bietako zeini esker hasi ginen antzinako arte hau lantzen (
abestiak
,
txaloak
,
harriak
edo
egur
zatiak kolpatzea…). Gaur egun historiaurreko musikaren ikerketa-lana erronka handia den arren, ikerketa arkeologikoek musika tresnen erabilera oso antzinakoa dela frogatu dute, eta oso instrumentu zaharrak aurkitu dira. Izan ere, 43000 urte dituen txirula bat da aurkitu den musika tresnarik zaharrena,
hegazti
baten hankaren hezurrarekin eginda dago, eta
Esloveniakoa
da.
Pentsatzekoa den moduan, gizakiek historiaurrean sortzen zuten musikak ez zuen inongo zerikusirik gaur egun sortzen dugun musikarekin. Egiten zituzten melodiek oinarrizko
sentimenduak
eta
emozioak
adierazten zituzten, eta
erritmoa
askea zen.
Musikak dantza ekarri zuen, eta dantzatu bitartean oinekin kolpatzen zuten lurra, musikaren erritmoa markatzeko. Dantza mota asko zeuden, eta momentu bakoitzean adierazi nahi zuten emozio eta sentimenduen araberakoak ziren.
Historiaurreko
gizakiek,
errituetan
jorratuko zuten musika adierazpena,
keinuak
, musika eta kantua elkartuz.
Garai horretako musika alaia edo tristea zen, eta gerran edo lanean denbora arinago igarotzeko erabiltzen zuten. Musika
gogorra
edo
atsegina
izan zitekeen, eta ulertu ezin zituzten naturako elementu eta gertakariei (
haizea
,
gaixotasunak
,
ekaitzak
…) aurre egiteko
konjuruetan
ere erabiltzen zen. Gainera,
espiritu
eta naturaz gaindiko izakiekin hitz egiteko erabiltzen zuten musika.
Historiaurreko musikari buruz egin zen lehen ikerketatako bat
Michel Dauvois
eta
Iegor Reznikoff
ikertzaileek egin zuten,
Ariegeko
hiru kobazulo paleolitikotan zegoen soinu-paisaian interes handia zutelako.
1983
eta
1985
artean egin zuten ikerlan horri esker, ikusi zuten
kobazuloetan
egindako marrazkiek kobazuloaren sonoritatea hobea zen lekuetan zeudela, eta oso polemikoa izan zen arren, adierazi zuten historiaurreko gizakiek
sonoritatearen
arabera egin zituztela
marrazkiak
, eta musika
animaliei
begira jotzen zutela, hau da,
txirula
txoriei begira jotzen zutela, adibidez.
Aurkitu ziren lehenengo “
musika tresnak
” hatz-
hezurrez
egindako txirula antzekoak ziren, eta arkeologoek Aurinhaceko kobazuloetan aurkitu zituzten 1860. urtean. Zulatutako hezurtxo horiek txirula edo txilibituak egiteko erabiltzen zituzten, eta uste da haien artean komunikatzeko, hezitako
otsoei
aginduak emateko edo deiak egiteko erabiltzen zituztela. Hala ere, ez dakigu instrumentu horiek melodia bat sor zezaketen edo ez, eta, ondorioz, ez dakigu benetako musika tresnak diren edo ez. Dena den, badirudi gizakiek landare indartsuz egindako musika tresnak egiten zituztela, baita
litofonoak
(harrizko perkusio musika tresnak) ere.
Mendebaldeko musikaren hastapenak: Antzinako Grezia eta Erroma
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Gaur egungo
mendebaldeko
musikaren hastapenak
Antzinako Grezian
koka ditzakegu. Antzinako Grezia deitzen dugun garaia k.a. 1200. urtean hasi zen, eta musikak ikaragarrizko garrantzia zuen garai hartako gizartean, politikan eta erlijioan.
Greziarrek
horrenbesteko garrantzia ematen zioten haien ustez, artea izateaz gain, zientzia ere bazelako. Gainera, musika mito greziar askotan agertzen da, adibidez,
Orfeoren
mitoan.
Garai arkaikoan,
musikari
profesionalek (
rapsoda
edo
aedo
deitzen ziren) bakarrik jo zezaketen musika, eta instrumentu xume batekin
mitoak
abesten zituzten. Garai klasikoan, herri xeheak ere ikasi zuen musika jotzen, eta gizartean askoz gehiago hedatu zen.
Jakina denez, Antzinako Grezia oso garai oparoa izan zen ezagutza guztiei dagokienez, eta musika ere asko garatu zuten. Garai hartan zehaztu zen gaur egun oraindik musikan bereizten diren hiru atalak: teknika, praktika eta interpretazioa. Era berean, teknikaren barruan
harmonia
,
erritmoa
eta
metrika
garatu zituzten.
Grekoek erabiltzen zuten harmonia ez zen gaur egun erabiltzen duguna bezalakoa. Ez zuten gaur egun eskalan dugun “tonika” erabiltzen, haiek “bitartekaria” zuten, eskala bakoitzaren modua adierazten zuen nota. Greziarrek zortzi modu ezberdin asmatu zituzten: dorikoa, hipodorikoa, frigioa, hipofrigioa, lidioa, hipolidioa, mixolidioa eta hipomixolidioa. Modu bakoitza nota ezberdin batetik hasten zen, eta bakoitzak sentimendu mota batzuk iradokitzen zituen. Gaur egun moduen izen batzuk erabiltzen jarraitzen dugun arren, Erdi Aroan aldatu egin zituzten greziarren eskalak, eta begi-bistan ez dira oso antzekoak. Gainera, greziarrek transposizioak egiten zituzten moduak musika tresna bakoitzari egokitzeko.
Erritmoak garrantzi handia zuen Grezian, eta gaur egun erabiltzen dugun erritmoaren oinarria izan zen greziar erritmoa. Bi zeinu erabiliz, hainbat erritmo-konbinazio ezberdin egin zituzten; erritmoetako bat
longa
(?) zen, eta bestea
brevis
(∪). Esan beharra dago askotan greziar abestietan erritmoa askea zela, hau da, ez zegoela erritmo berezirik, baina greziarrek asko erabiltzen zituzten asmatutako erritmo-konbinazioak eta
Errenazimentura
arte mantendu ziren.
Horretaz gain, greziarrek notazioa sortu zuten. Musika idazteko bi modu zituzten: bata instrumentuena eta bestea ahotsarena. Dena den, bi sistema horietan alfabetoko letrak erabiltzen zituzten, ez orain erabiltzen diren notak. Gaur egun ez ditugu Antzinako Greziako
partitura
gehiegi, izan ere, iritsi zaigun ia guztia abesti-zatiak dira. Hala ere, kanta bat osorik iritsi zaigu:
Seikilosen Epitafioa
.
Musika tresnei dagokionez, oso instrumentu sinpleak zituzten, harizkoak eta haizezkoak gehienbat; ezagunenak lira, zitara, aulosa, hidraulysa edo cornusa ziren.
Greziar musikaren ondare gutxi dago gaur egun; izan ere, urte askotan zehar ez zen garrantzitsutzat jo horrelako elementuak mantentzea, eta ondorioz, asko galdu egin dira.
K.a. 27urtetik k.o. 476. urtera arte, erromatarrek hartu zuten greziarrek hasitako bidea, eta oso musika antzekoa egin zuten inperioak iraun zituen urte guztietan zehar. Jakina denez, erromatarren inperioak ia Europa osoa hartu zuen, eta, horregatik, haien musika ere ia Europa osoan hedatu zen. Dena den,
eliza katolikoak
boterea lortu zuenean, musika mota hori debekatu zuen, eta gaur egun arte iritsi zaigun musika erlijiosoa inposatu zuen.
Esan bezala, erromatarrek Grezian egiten zenaren antzeko musika egiten zuten, baina musika tresnak pixka bat aldatu zituzten. Haize instrumentu garrantzitsuenak tuba, cornusa eta txirula ziren.
Lira
eta zitara erabiltzen jarraitu zuten, baita
hidraulysa
ere.
Horretaz gain, erromatarrek antzinako Greziako musikak zuen funtzioa aldatu zuten. Musika gerretan erabiltzen hasi zen, batez ere erasoetan edota etsaia despistatzeko. Musika antzezlanetan ere erabiltzen zuten, eta inperioak bizi izan zituen hiru garaietako bakoitzean (
monarkian
,
errepublikan
eta
inperioan
), musika pixkatxo bat aldatu zen.
Dena dela, erromatarrek, orokorrean ,Greziako musika eta artearen kopia egin zuten, eta beraz ez dago ikertzeko gauza askorik, greziarrek asmatutakoa eta sortutakoa beren gizartera egokitu baitzuten.
Erromatar inperioa
erortzean, hau da, K.o. V. mendean, Erdi Aroa deitutako garaia hasi zen, eta XV. mendera arte iraun zuen. Erdi Aroan zehar, gizartean aldaketa asko gertatu ziren, eta horrek musikaren aldaketa ekarri zuen. Gainera,
katolizismoak
eta elizak indar handia hartu zuten, eta elizak inposatzen zuen musika landu zen batez ere garai hartan. Herriak ere bere musika lantzen zuen, baina ez dago musika mota horren dokumentazio askorik.
Erdi Aroko musika bi sail orokor eta oso handitan sailka daiteke; alde batetik,
monodia
edo
polifonia
izan daiteke, eta beste alde batetik,
erlijiosoa
edo
profanoa
.
Monodia Erdi Aroko hasieran garatu zen. Monodia musika mota bat da non
melodia
bakarra dagoen; normalean abestu egiten zen, eta musika tresnek abesten zena laguntzen bazuten ere/laguntzen zutenean, abeslariek egiten zuten melodia berdina egiten zuten.
Monodia erlijiosoak “
kantu-laua
” izena ere hartzen zuen, eta gaur egun
Kantu Gregorianoa
deitzen diogun hori da,
mezetan
abesten zen kantu mota bat. Kantu Gregorianoa oso kantu berezia da, lehenik eta behin, gaur egun arte mantendu delako, eta hasieran zuen helburu berdina gorde duelako. Kantu Gregorianoa
latinez
abesten da eta erritmoa askea du; musikaren erritmoa testuaren araberakoa zen.
Kantu Gregorianoak bi alorretan banatzen ziren; alde batetik ordinarioko kantuak zeuden, mezetan egunero abesten ziren kantuak (
Kyrie
,
Gloria
,
Credo
,
Sanctus
,
Benedictus
eta
Agnus Dei
). Beste alde batetik, propioko kantuak zeuden, egunaren arabera letra aldatzen zuten kantuak (
Laudes
,
Prima
,
Tercera
,
Sexta
,
Nona
,
Visperas
eta
Completas
).
Monodia profanoari dagokionez,
trobalariak
eta
juglareak
zeuden. Trobalariak aristokratak ziren, eta obrak konposatzen zituzten, gero juglareek jotzeko. Frantzian sortu ziren eta ezagutzen den lehena
Gilen IX.a Akitaniakoa
da. Trobalariek edozein gairi buruz hitz egiten zuten haien konposizioetan, eta
rondeaua
,
virelaia
eta
balladea
ziren forma ezagunenak.
Juglareak herri xeheko musikariak ziren, eta herriz-herri zihoazen haien abestiak kantatzen eta trobalarien obrak haien jauregietan jotzen. Trobalarien antzera, edozein gai jorratzen zuten haien abestietan, eta musika tresnekin interpretatzen zituzten.
Musika polifonikoa IX. mendetik aurrera hasi zen sortzen. Polifonikoak diren kantuetan, hainbat melodia elkartu egiten dira obra sortzeko, hau da, hainbat ahots dituzten kantuak dira. Hasiera batean, ahots guztiak (normalean lau ziren) modu paraleloan mugitzen ziren, baina denbora igaro ahala, ibilaldi ezberdinak egiten zituzten obran zehar, disonantziarik sortu gabe noski.
XII-XIII. mendeetan egiten zen polifonia Ars Antiqua deitzen dugu gaur egun, eta polifoniaren oinarriak ezarri ziren garaia izan zen. Notre Dameko eskola izan zen garai hartan polifonia gehien garatu zuena, eta bertako
Leonin
eta
Perotin
konpositoreak izan ziren garai hartako esanguratsuenak.
Ars Antiquan
lantzen zen polifonia erlijiosoa
organum melismatikoa
izena eman zaion generoaren bidez lantzen zen gehienbat.
XVI. mendetik aurrera, Ars Nova deitutako korronte musikala garatu zen; Ars Antiquaren kontraposizioa izateko sortu zen, eta batez ere, Frantzian garatu zen. Musika egiteko modua konplexuagoa zen eta erritmo berriak sortzen hasi ziren. Ars Novako musikari eta konpositore ezagunenetarikoa
Guillaume de Machaut
(1300-1377) izan zen. Machautek moteteak, chansonak, balladeak eta beste musika mota asko landu zituen, eta bitartean, teknika hobetu eta berritzen zuen. Machauten obra garrantzitsuena
Notre Dameko Meza
da. Ars Nova garatzen hasi eta gero, polifonia eta kontrapuntua gehiago garatzen hasi ziren.
Erdi Aroko
notazioari
dagokionez, beste notazio mota batzuk garatu ziren arte, alfabetoarekin egiten zen, edo zuzenean, ez zen egiten. IX. mendean, notazio neumatikoa sortu zen. Notazio mota hori oso lausoa zen, eta zeinu batzuen bitartez irudikatzen dituzten musikaren igoera eta jaitsierak eta erritmoa. Notazio neumatiko mota ezberdinak zeuden, eta abeslariek melodia gogoratzeko erabiltzen zen soilik. Aurrerago, X. mendean, bi marra horizontal marrazten hasi ziren; marra bakoitzak nota bat (
fa
eta
do
) irudikatzen zuen, eta horrela abeslariak hobe kokatu ahal ziren abesterako orduan. Denbora igaro ahala, marrak gehitu ziren, eta Guido Arezzokoa teorialari famatuak notei gaur egun dugun izena eman zien. Horretaz gain, noten balioa zehazten hasi ziren, eta gaur egun erabiltzen ditugun noten eta erritmoaren oinarriak ezarri zituzten.
Errenazimentuko
musikak garai hartako idealen kutsua hartu zuen, eta
kontrapuntua
eta Erdi Aroko elementu asko mantendu ziren arren, Errenazimentuan (Berpizkundean) loratu ziren ideia eta jokamoldeak hartu zituen.
Errenazimentuan
antropozentrismoa
garatzen hasi zen, baita
humanismoa
ere. 1400 eta 1600. urteen artean garatu zen Errenazimentua, eta nahiz eta pertsona batzuek esaten duten musikan ez zuela eraginik izan, hori okerra da.
Gainontzeko arteek ez bezala, musikak ez zuen Greziako eta Erromako artearen
ondare
handiegirik jaso, eta ondorioz, ordura arte entzun ez zen musika mota bat sortzen hasi ziren. Pinturan, eskulturan eta arkitekturan, Greziako eta Erromako disziplinetan egindakoa hartu zuten eredutzat musika sortzeko.
Simetria
,
kanona
,
idealizazioa
…arteetara itzuli zen. Izan ere, uste zen Erdi Aroa garai iluna izan zela, eta garai hartan egindakoa baliogabea zela. Gaur egun, badakigu Erdi Aroa oparoa izan zela, baina Errenazimentuko sustatzaileek ez zuten hori uste. Musikak erreferentziarik ez zuen arren, gainontzeko arteetan lantzen ziren ideiak hartu zituen eta barneratu zituen.
Horretaz gain, notazioa gehiago garatu zen eta noten balioa zehaztu zen. Hala ere, konpas barrarik gabe idazten zuten, eta noten balioa aldatu egin zen, Erdi Aroan erabiltzen ziren balio luze batzuk desagertu ziren.
Errenazimentu musikala zenbait garaitan banatzen da. Lehenengo etapan nagusi izan ziren eskola
borgoinarra
eta ingelesa. Garai hartako musikaririk garrantzitsuenak Gillaume Dufay eta Gilles Bichois izan ziren. Isorritmia garatu zuten, eta kontrapuntuko arauak ezarri zituzten. Bigarren etapan
eskola franko-flamenkoa
nagusitu zen, eta
kanonaren
teknikak garatu ziren. Eskola horretako musikaririk esanguratsuena
Johannes Ockeghem
izan zen.
Hurrengo etapa, hirugarrena, nazioartekoa izan zen, eta musika estiloa asko zabaldu eta garatu zen. Eskola franko-flamenkoaren eragin handia zuen musikak, baina, esan bezala, nazioarteko estiloa izatera pasa zen. Berrikuntza handirik egon ez bazen ere,
Josquin des Prez
musikaria nabarmena da, bere
Pange Lingua Meza
oso ezaguna da, eta Europa osoan polifonia egiteko moduaren eredu izan zen.
Laugarren etapan, musika erlijiosoa gailendu zen, eta kantuetan gero eta ahots gehiago sartzen hasi ziren musikariak. Italian madrigal berria eta Frantzian
chanson parisienne
izeneko kantuak sortzen hasi ziren. Bosgarren etapan, azkenekoan,
Giovanni Palestrina
izan zen musikari nabarmenena. Musika erlijiosoarekin lotura handia zuen eta kontrapuntua maila goreneraino garatu zuen.
Errenazimentuan, esklusiboki musika tresnentzako ziren obrak konposatzen hasi ziren; forma garrantzitsuenak
ricercare
,
canzona
,
gallarda
,
tientoa
edo
toccata
izan ziren. Gainera, musika erlijiosoan, mezak egiteko hainbat modu landu ziren, eta, ondorioz, hainbat meza mota zeuden (
Cantus firmus meza
,
Parodia meza
eta
Parafrasis meza
). Musika profanoari dagokionez,
frottola
,
madrigala
,
romancea
,
villancicoa
edo
chansona
kantuak sortzen ziren Errenazimentuan, biztanleriak abesteko. Azkeneko kantu horiek egunerokotasuneko gaiak jorratzen zituzten (maitasuna, jaiak…)
Barrokoa
gutxi gorabehera opera sortu zenetik (1600 inguruan)
Johann Sebastian Bach
hil zeneraino (1750) iraun zuen estilo musikala izan zen. Barrokoaren ezaugarri nagusiena tonalitatearen eta baxu jarraituaren sorrera izan zen. Barrokoan ezagunenak izan ziren forma musikalak sonata, kontzertua eta opera izan ziren.
Barrokoan baxu jarraitua erabiltzen hasi ziren, eta partituretan harmonia idazten hasi ziren. Gainera,
harmonia
tonala garatu zutenenez, melodia baxu jarraiak sortzen zituen akordeen menpe zegoen eta baxuaren erritmoak konpasa zehazten zuen.
Barroko estiloa Italian sortu zen, eta
Kontrarreforma katolikoak
erabili zuen, eliza katolikoaren handitasuna eta boterea ongi adierazten zuen artea baitzen.
Nobleziak
eta
kleroak
artistei ordaintzen zieten artelan ikaragarriak eta deigarriak egiteko. Musika apainduraz osatzen ari ziren, eta apaindurak adierazteko zeinuak garatu ziren.
Barrokoa hiru garaitan zati dezakegu. Lehenik,
Barroko goiztiarra
dugu; garai horretan,
polikoralitatea
lantzen zen, batez ere musika erlijiosoan. Polikoralitatearen funtsa da abesbatza baten ahotsak elizaren edo abestuko den aretoaren alde bitan jartzea. Hori lehenengoz Veneziako
San Marcos basilikan
egin zen. Horretaz gain, Barroko goiztiarrean aipatutako baxu jarraia garatzen hasi ziren, eta
monodia lagundua
sortu zen. Garai horretako konpositorerik garrantzitsuena
Claudio Monteverdi
izan zen.
Hurrengo garaian,
Barroko ertainean
, joera berritzaileak sortu ziren, eta Italian egindako musika, eta batez ere
opera
, Europa osoan barna zabaldu ziren. Opera frantsesa sortu zen
Luis XIV.aren
gortean, eta abesteaz gain, dantzatu ere egiten zen opera horietan.
Azkenik,
Barroko berantiarra
dugu; garai horretan formula tonalak guztiz garatu ziren eta gaur egun ezagunenak diren estiloak garatzen hasi ziren. Garai horretan aurrerakuntza gehien egin zuen konpositorea
Corelli
izan zen, berak garatu baitzituen gehien
kadentziak
, progresioak, etab.
Barrokoan egon zen genero garrantzitsuenetarikoa opera izan zen. Gaur egun arte osorik iritsi zaigun lehenengo opera
Euridize
da,
Jacopo Perik
konposatua eta 1600ean estreinatua. Hala ere, gaur egun operaren forma finkatu zuen obra
Orfeo
dela esaten da, Monteverdik egina eta 1607an estreinatua.
Operaren egitura bi atal nagusik osatzen zuten,
errezitatiboek
eta
ariek
. Errezitatiboak abeslariek kantatzen zituzten dialogoak ziren, istorioan aurrera egiteko balio zutenak. Ariak berriz, abeslariek haien
birtuosismoa
erakusteko erabiltzen zituzten atalak ziren. Ez zuten istorioan aurrera egiteko balio, besterik gabe abeslarien maila erakusteko erabiltzen ziren. Bi atal horietaz gain, abesbatzek eta orkestrak ere parte hartzen zuten.
Musika tresnentzako egitura eta obra konkretuak ere sortu ziren. Sonata oso egitura ezaguna izan zen, ondoren klasizismoan garatuko zenaren oinarria. Gainera,
Concerto grosso
edo suitea ere oso garrantzitsuak izan ziren.
Konpositore garrantzitsu, bikain eta oso ezagun asko egon ziren Barrokoan, baina ezagunena
Johann Sebastian Bach
izan zen. Bachen obra ikaragarri zabala da, konplexua, baita ederra ere. Bere lan askotan ezkutuko mezuak aurki daitezke notak irakurtzeko moduan edota musikaren egituran.
Bachek lau musika tresna baino gehiago jotzen zituen, eta kontrapuntua gehien garatu duen pertsona izan zen. Bere
Preludio eta Fuga
izeneko obrak oso famatuak dira eta berak idatzitako koralek eta kantatek ere gaur egun musika egiteko dugun modua baldintzatu zuten.
Klasizismoa
1750 eta 1820 artean gertatu zen musika estiloa da. Barrokoko musikaren oso oso ezberdina izan zen klasizismoaren musika; egitura argi eta ulergarriak erabiltzen hasi ziren, eta melodia argiagoak baliatzen hasi ziren. Klasizismoan egondako konpositore garrantzitsuenetarikoak
Joseph Haydn
,
Wolfgang Amadeus Mozart
eta Ludwig van Beethoven izan ziren.
XVII. mendea
Ilustrazioaren
mendea izan zen, eta Ilustrazioaren estetika musikaren mundura zabaldu zen. Barrokoaren estiloa gehiegizkoa iruditzen zitzaien, eta estilo argiagoa garatzen hasi ziren.
Natura
imitatzen saiatzen ziren, egitura sinpleak sortzen zituzten eta simetria bilatzen zuten. Halaber, klasizismoan
burgesiak
ordaintzen zien gehienbat musikariei, ez nobleziak, eta horrek aldaketak eragin zituen musika sortzeko moduan.
Esan bezala, erabiltzen zituzten melodiak argiagoak ziren, baita
kantabileagoak
. Musikaren esaldi gehienak simetrikoak ziren eta oso hasiera eta amaiera argiak zituzten. Erabiltzen zuten harmonia ere oso funtzionala zen eta egiten zituzten kadentziak oso argiak eta egituratuak ziren; harmoniari esker, konpasa oso zehatza eta argia zen. Gainera, askoz lan/obra gehiago konpostatzen zen
tonalitate
maiorretan minorretan baino.
Forma estandarizatuak erabiltzen ziren, eta lagundutako melodia nagusitu zen gainontzeko tekniken artean. Horretaz gain, orkestra handitu zen, baita bere dinamika tartea.
Esan bezala, forma estandarizatuak erabiltzen ziren, eta haien artean ezagunenetarikoa sonata da.
Sonata
formak hiru edo lau mugimendu zituen, eta, berez, zenbat musika tresnak joko zuten erabakitzean, izen bat edo bestea hartzen zuen, egitura bera izan arren. Sonata musika tresna bakarrak jotzen zuena zen,
sinfonia
orkestra sinfonikoak jotzen zuena, trioa hirukote batek jotzen zuena, etab. Klasizismotik aurrera, musika tresnak gaur egun ezagutzen ditugun antzekoak ziren, eta oso gutxi aldatu dira garai hartatik gaur egunera.
Sonataren mugimenduak beti berberak ziren eta bakoitzak bere izena zuen. Lehenak
Sonata
izena du, eta hiru atalek osatzen duten mugimendu azkarra da. Bigarrena
lentoa
da, eta hainbat forma izan ditzake, baina, izenak dioen bezala, mantso jo behar da. Hirugarren mugimenduak normalean
minueto
egitura izaten du, eta aurrekoa baino azkarrago jo ohi da. Azkenik, laugarren mugimenduak (ez da sonata guztietan egoten)
rondo
egitura izaten du. Hala ere, kontuan hartu behar dugu batzuetan aipatutako forma hori alda zitekeela; adibidez, kontzertuek ez dute inoiz minuetorik.
Musika bokalari dagokionez,
operak
genero nagusia izaten jarraitu zuen. Aberatsentzako opera klasikoa egiten jarraitu zen eta opera klasikoa deitzen hasi zitzaion, baina herri xehearentzako opera buffa izeneko generoa garatu zuten, herrietako antzokietan egiten zen opera antzeko bat.
Opera buffa
obra satirikoa zen, eta garrantzi handia hartu zuen klasizismoan.
Aurrean/Lehen esan bezala, garaiko konpositorerik garrantzitsuenak
Joseph Haydn
,
Wolfgang Amadeus Mozart
eta
Ludwig van Beethoven
izan ziren. Haydn klasizismoaren hasieran bizi izan zen eta bere sinfonia eta
sonatak
dira bereziki garrantzitsuak. Mozart berriz, klasizismoaren erdialdean bizi izan zen eta edozein arlotako musika konposatu zuen. Bereziki ezaguna izan zen bere melodia alai eta argiengatik. Azkenik,
Beethoven
klasizismoaren azkeneko urteetan bizi izan zen, eta lehenengo autore erromantikoa dela uste dute askok. Bere obra osoan pianoak ikaragarrizko garrantzia du, eta klasizismoan zehaztutako egitura eta orokortze asko alde batera utzi zituen.
Klasizismoa amaitu baino 50 urte lehenago, 1770ean,
Sturm und Drang
izeneko mugimendu literarioa zabaltzen hasi zen, eta esan ohi da mugimendu hori izan zutela inspirazio klasizismo garaian bizi ziren prerromantiko askok.
Erromantizismoa
1820an hasi eta XX. mendearen hasieran amaitu zen mugimendu artistikoa izan zen. Gainontzeko arteetan ere erromantizismoa nabarmendu zen, baina musikan berebiziko garrantzia izan zuen garaia da. Gainera, beste arteetan erromantizismoa musikan baino lehenago garatu zen eta horrek ere eragin handia izan zuen musikan.
Erromantizismoan, orokorrean, ez musikan bakarrik, autorearen subjektibitateari ematen zitzaion garrantzia, eta publikoak berriz garrantzia galdu zuen. Gainera, Klasizismoan zegoen naturalismoaren aurkakoa garatu zen, idealismoa, eta ideal erromantikoak azaldu ziren.
Nazionalismoa
eta errealitatetik urruntzea ere funtsezko elementuak ziren Erromantizismoan. Azkenik, arteen nahasketa ohikoa bilakatu zen, eta asko aberastu zituen artelan guztiak.
Musikari dagokionez, formak askoz askeagoak ziren, ez Klasizismoan bezain zehatzak eta finkoak. Melodiak garrantzi handia hartu zuen eta
simetria
galdu zuen. Gainera, erritmoa askoz malguagoa zen, eta harmonia
modulazio
asko izaten hasi zen. Dena den, genero musikalak aurreko garaietan landu ziren berberak ziren Erromantizismoan. Egia da pianoak garai horretan garrantzi handia hartu zuela, eta konpositore askok pianoa musika tresna nagusitzat zutela.
Aurrean aipatu bezala, Beethoven Erromantizismoko lehen
konpositorea
dela uste dute askok. Bera izan zen lehena Klasizismoko arauak hausten eta bere obretan
harmonia
modalak eta egitura ezberdinak erabiltzen. Beethovenek egin zituen obra esanguratsuenen artean, bere
sinfoniak
ditugu.
Beethovenek
garatzen hasitako ideia konpositore askok jarraitu zuten, adibidez, Schubert,
Mendelssohn
, Brahms, Chopin,
Tchaikovsky
edo Schumannek.
Gainera, esan bezala, pianoa garai horretako musika tresna nagusia zen, eta, ondorioz, pianorako dauden obrak oso ugariak dira. Obra horien artean, nabarmentzekoak dira konpositore askok egindako
Estudioak
, hau da, zailtasun teknikoren bat lantzeko balio zuten obra zehatzak. Beste obra mota asko sortzen zituzten konpositoreek, noski, adibidez, sonatak edo pieza motzak. Pieza motz horien barruan, arlo ezberdinak zeuden, hala nola inprobisatzeko pieza motzak (
impromptu
), dantzak (
mazurkak
,
polkak
) edo pieza motz melodikoak (nokturnoak, baladak, etab.).
Nahiz eta Erromantizismoan
ganberako musikak
ez zuen arrakasta handiegirik izan, konpositore batzuek, Brahamsek edo
Schubertek
adibidez,
hari-laukoterako
obrak sortu zituzten.
Konpositore garrantzitsuenen artean,
Clara Schumann
, Frederic Chopin, Hector Berlioz, edo Johannes Brahms ditugu. Clara Schumann pianista eta konpositorea izan zen, bere senarra
Robert Schumann
pianista izan zen. Clara pianista ezin hobea izan zen eta leku askotara joan zen jotzera. Oso konpositore nabarmena izan zen bere garaian.
Frederic Chopin
Erromantizismoko konpositorerik ezagunenetakoa izan zen, eta bere obra benetan zabala da. Bere obran oso nabarmena da
Poloniako
herri musikaren eragina izan zuela, baita
Belliniren
opera eta melodienak. Chopin pianojole birtuosistikoa izan zela esan dezakegu. Bere obran pianorako ia edozein obra mota aurki dezakegu. Askok “pianoaren poeta” izan zela esaten dute.
Hector Berlioz
orkestrarako egin zuen musikagatik da ezaguna; gainera,
Instrumentazio tratatua
idatzi zuen. Bere musikan
idee fixe
delakoa erabiltzen zuen, hau da, obra osoan zehar errepikatzen zen motibo bat erabiltzen zuen. Bere obra garrantzitsuenen artean
Sinfonia Fantastikoa
dugu.
Azkenik,
Johannes Brahms
Erromantizismo amaierako konpositorea izan zen. Konpositore alemaniarren eragin handia izan zuen eta horrek eragin zion egiturari eta ordenari garrantzi handia ematea.
Pianorako
idatzi zuen obra oso zabala eta aberatsa da.
Inpresionismoa
gehienbat
Frantzian
garatu zen mugimendua izan zen, eta XIX. mendearen amaieran sortu zen. Inpresionismo izena pinturan erabiltzen zuten izenetik hartu zuten, baita pinturak zituen ezaugarriak eta helburuak ere. Inpresionismoko konpositore ezagunenak
Claude Debussy
eta
Maurice Ravel
izan ziren.
Inpresionismoan
tempo
askeagoa erabiltzen zuten, eta modu grekoetako eskalak berreskuratu zituzten. Gainera,
tinbrea
musika inpresionistaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat izan zen, eta konpositore gehienek horretan jartzen zuten arreta gehien. Tinbrearekin jolasten zutenez, ordura arte inoiz entzundako soinuak eta sentsazioak sortzen zituzten.
Musika inpresionistak atmosfera arina sortu nahi du, eta hori lortzen du musika delikatu eta gozo baten bitartez. Aditu batzuen ustez, Inpresionismoa Erromantizismoaren amaierako fasea da, Erromantizismoan erabiltzen ziren forma berdinak erabiltzen baitira estilo honetan.
Bestalde, Inpresionismoan obrek duten izena oso esanguratsua da; izan ere, autoreek obraren esanahia iradokitzen dute izenburuan. Ez dute guztiz zehazten, iradoki egiten dute besterik gabe, gero entzuleak obrak igorri nahi duen sentsazioa asmatu eta sentitzeko.
Aurretik aipatu bezala, Inpresionismoak modu grekoetako
eskalak
erabiltzen zituen, baita beste edozein motatako eskalak ere, adibidez, eskala
folklorikoak
, Asian erabiltzen ziren eskalak eta eskala pentatonikoa eta hexatonoa ere. Gainera,
bitonalitatea
erabiltzera ere iritsi ziren; bitonalitatea da obra bakarrean eta aldi berean tonalitate bat baino gehiago erabiltzea, soinu liluragarriak sortzeko. Halaber, gero eta gutxiago erabiliko dira akorde finkoak, eta akorde bakoitza duen soinuagatik baloratzen hasiko dira, eta ez tonalitate bakoitzean duen funtzioagatik.
Disonantzia
baliozko zerbait dela pentsatzen hasi zen Inpresionismoan eta tentsioak sortzeko erabiltzen hasi ziren.
Erritmo aldetik, aurreko garaietan ezarritako zehaztasuna ezabatu zen, eta askatasun handiaz erabiltzen hasi ziren; erritmoa moldakorra, malgua eta arina zen.
Garai horretako konpositorerik garrantzitsuena
Claude Debussy
izan zen, musika estilo horren bultzatzaile nagusietako bat izan baitzen. Bidaia luzeak eta oso aberasgarriak egin zituen mendebaldeko kultura ez zuten herrialde askotara, eta han ikasitako eskalak eta musika egiteko moduak sartu zituen bere obran. Pianorako idatzi zituen obren kopurua nahiko handia da, eta hari-laukoterako eta
orkestrarako
obrak ere idatzi zituen.
Inpresionismoko beste konpositore nagusienetako bat
Maurice Ravel
izan zen. Debussyren eragina izan zuen, eta haren antzera, eskala ezberdin askorekin osatu zuen bere obra. Dena den, egia da Ravelen obran askoz seriotasun eta formaltasun handiagoa dagoela Debussyren obrarekin konparatuz; tonalitate eta harmonia finkoagoak erabiltzen zituen eta erritmo oldartsuagoak erabiltzen zituen. Bere obra osoan, nabarmentzekoa da pianorako duen ezkerreko eskurako kontzertua.