Moyua plaza
[1]
edo
Federico Moyua plaza
sarritan
Plaza Eliptikoa
ere deitua
Bizkaiko
Bilbo
hiriburuan dagoen
plaza
bat da. Hiri honetako plaza garrantzitsuenetako bat denez, eraikin nabarmenak ditu.
Abandoeta
Indautxu
auzoen artean dago.
Plaza honetan kale hauek bat egiten dute:
On Diego Lopez Haroko kale nagusiak
,
Errekalde zumarkaleak
,
Elkano kaleak
eta
Ertzilla kaleak
.
Plazak izena
1910
-
1913
bitartean Bilboko alkate izan zen
Federico Moyua Salazarri
zor dio. Nahiz eta izen hori ofiziala aspaldikoa izan, Bilbotar askorentzat, plaza horri Plaza Eliptikoa deitzen diote,
elipse
baten itxura duelako eta, aldi berean,
zirkulu
baten itxura duen
Plaza Biribiletik
bereizteko.
1940ko hamarkadan
Jose Luis Salinas
arkitektoaren proiektuari jarraituz eraiki zen. Hirurogei urte geroago, haren seme
Manuel Salinasek
hiriko erdigunearen eraberritze prozesu bati ekin zion.
1997an
plaza berrinauguratua izan zen, bere jatorrizko elipsi itxura eta ingeles eta frantziar
parterreak
mantendu zituelarik. Elementu gehiago gehitu zitzaizkion, tartean altzairuzko farola berriak eta eserleku funtzionalak. Gainera, antzinako jatorrizko iturria ere berreskuratu zen.
Moyua plazaren inguruan hainbat eraikin nabarmen daude:
Plaza honetan
Bilboko metroaren
geltoki bat dago, hain zuzen ere
Moyuako geltokia
.