Motorola, Inc.
Amerikako Estatu Batuetan
sortutako
telekomunikazio
eta
elektronika
enpresa
multinazionala
da.
1928an
sortu zuten Paul eta Joseph Galvin anaiek
Chicagon
, hasiera batean garaiko irratiek bateriarekin funtzionatu ordez etxeko
korronte elektrikoarekin
funtzionarazteko.
Irratiaren
eboluzioan jardunda, enpresa
walkie-talkien
industrian murgildu zen, eta geroago
telefono mugikorren
aintzindari izatera pasa zen, izan ere, Motorolak lehenbiziko mugikorra sortu zuen, eta
flip phone
(tapa bisagradun telefonoa) izenaren patentea lortu zuen.
Motorolak
telefonia mugikor sareen
azpiegiturak ere diseinatu eta saldu zituen, hala nola estazioak (antenak) eta seinale anplifikagailuak. Telebista arloan ere jardun zen,
dekodifikadoreak
, bideo grabagailuak eta definizio handiko telebistarako ekipamenduak ere ekoitziz. Negozio eta gobernuentzako
telekomunikazio
sare seguruak eraiki zituen, eta
Iridium
izeneko
satelite artifizialen
konstelazioa
bidali zuen espaziora.
2007
eta
2009
urteen bitartean 4,3 mila milioi
estatubatuar dolarreko
galerak izan ondoren,
2011ko
urtarrilaren 4an
korporazioa bi konpainiatan banatu zen,
Motorola Mobility
eta
Motorola Solutions
.
[1]
2012ko
maiatzaren 22an
Googlek
Motorola Mobility erosi zuen.
[2]
Motorolaren banaketaren ondoren,
Motorola Mobility
k
telefono mugikorren
, telebista dekodifikadoreen eta
kable modemen
ekoizpenari heldu dio.
Motorola Solutions
ek telekomunikazio azpiegiturak eta negozioei zuzendutako zerbitzuak kudeatzen ditu.
Egoitza
Chicago
inguruko Schaumburg hirian dauka.
1928an
Chicagon
Galvin anaiek
Stewart Battery Co.
izeneko bateria kentze negozioa erosi zuten, eta
Galvin Manufacturing Corporation
sortu zuten, bost langilerekin, ondaretzat 565
estatubatuar dolar
eskudirutan eta 750 dolar gehiago erremintatan zituela. Hala, konpainiaren lehen produktuaren diseinua garatu zuten, bateria kentze gailu bat. Gailu honek ahalbidetzen zuen garaiko bateria-irratiek etxeko korronte elektrikoaren bidez funtzionatzea, bateria alde batera utziz. Bateria bidezko irratiak zaharkitu ondoren, bateria kentze gailua ere ekoizteari utzi zion konpainiak.
1947an
konpainiak
Motorola
izena hartu zuen, nahiz eta
1930etik
marka komertzial modura erabiltzen zen,
automobilentzako
lehenengo irratia garatu zutenetik hain zuzen. Irrati ekipoa auto saltzaileen bilera batean aurkeztu zen, eta marketin baliabide modura
Motor
hitza eta
-ola
atzizkia batu zituen.
1920ko
hamarkadan konpainia ugarik erabili zuen "-ola" atzizkia soinuarekin lotutako gailuak merkaturatzeko, horien artean aipagarrienak "Radiola", "Vitrola" edo "Rockola".
1936an
Paul Galvin
Europako
bidaia batetik
Estatu Batuetara
bueltatu ondoren, gerra giro handia zegoen, eta
1940an
,
Bigarren Mundu Gerra
hasi eta urte betera, Motorolak Handie-Talkie AM irratia sortu zuen, lehenengo
walkie-talkiea
. Estatu Batuetako
armadak
erabili zuen, eta 100.000 aletik gora saldu ziren.
1960ko
hamarkadaren amaieran Motorolak
telefonia mugikorraren
garapenean lan egiten hasi zuen, eta hamabost urte geroago lehenengo
telefono mugikorra
merkaturatu zuen,
Motorola DynaTAC
izenekoa.
1990ko
hamarkadaren bukaeratik aurrera konpainiak hainbat porrot jasan zituen, hala nola
Iridium
proiektua.
Iridium
77 satelite artifizialek osatutako konstelazioa da, eta mundu osoan zehar telefonia mugikoreko komunikazioak eskaintzen ditu.
1998ko
azaroaren 1
.an funtzionatzen hasi zuen, eta urte bat geroago porrot egin eta saldu behar izan zuten.
2000ko
hamarkadan konpainiaren zerbitzu batzuk saldu ziren, telefonia mugikorraren negozioan finkatzeko, eta langile mozketa gauzatu zen, 150.000 izatetik 69.000 inguru izatera.
2011n
Motorola bi enpresatan zatitu zen,
Motorola Mobility
eta
Motorola Solutions
, lehenengoak gailu mugikorraren inguruan jarduteko eta bigarrenak enpresa eta gobernuentzako zerbitzuak eskaintzeko. Urte berean
Googlek
Motorola Mobility erosi zuen,
Android
sistema eragilea
sustatu nahian, eta azken aldian Motorolak telefonia mugikorrean galdutako lehiakortasuna berreskuratzen hasi du.