Moskuko Kremlina
[1]
(
errusieraz
:
Московский Кремль
,
translit.
:
Moskovski Kreml
)
Moskuko
tsarren
jauregi ohia eta egun
Errusiako
presidentearen egoitza da.
Kremlin
,
errusieraz
, gaztelua edo gotorlekua da; beraz, kremlin bat baino gehiago dago Errusian. Hala ere, eskuarki, errusiera ez beste hizkuntzetan, Moskukoaz ari gara Kremlina aipatzen denean.
Moskuko Kremlinak eraikin berean lau jauregi, lau katedral, harresia eta haren dorreak hartzen ditu bere baitan. Aldameneko
Plaza Gorriarekin
batera
UNESCOko
Gizateriaren Ondarea
da
[2]
.
Antzina
Kreml
izenak "hiri baten barneko erdigune harresitua" esan nahi zuen
[3]
. XI eta XII mendeetan
Kutxka
izeneko hiri eslaviarraren eremu gotortua izan zen, 1147koa baita
Mosku
izenaren lehen aipamena. Garai hartan Mosku guztia gaur egungo Kremlinaren heren bat inguru zen eta egurrezko hesi batek inguratzen zuen
[4]
. 1238 urtean mongolei aurre egin zien, eta hauek gainerako Errusian sarraski ugari egin zituztenez Mosku hiri garrantzitsuena bilakatzen hasi zen
[5]
, XIV mendean herrialdeko hiriburu bihurtu arte.
Mosku hiriburu bihurtzearekin batera Kremlinak ere aldaketa handiak jasan zituen:
- Harri zurizko gotorlekua eraiki zen.
- Gotorlekuaren inguruan 1.600 metrotako perimetrodun harresia eraiki zen gotorlekuaren inguruan. (1339-1340)
- Moskuko Printze familiaren egoitza bihurtu zen
[5]
.
- Kremlin muinoaren hegoaldean hiru katedral eraiki ziren
[5]
eta erdian Ivan Handiaren kanpandorrea altxatu zen. (1326-1333)
XV mendean Kremlina errusiako kulturaren erdigunea zen dagoeneko. Moskuko Printzerria Moskovia estatua bihurtu zen eta Errusia guztia bateratzea lortu zen. XV eta XVII mendeen artean berriz ere aldaketa handiak izan zituen Kremlinak:
- 2,25 kilometrotako luzera zuen harresi almenatua eraiki zen. Harresiak 19 dorre handi ere bazituen. (1485-1495)
[6]
- Dormizioaren katedrala eraiki zen (1475-1479) eta Errusiako katedral nagusia bihurtu zen.
- Deikundearen katedrala (1485-1489)
- Mikel Goiaingeruaren katedrala (1505-1508)
- Tsarren eta printzeen hilerria
1710 urtean sute handi batek Kremlinaren ipar-ekialdeko egurrezko eraikinak suntsitu zituen et 1713an
San Petersburgo
hiriburu bihurtzean Errege familia hara aldatu zen. 1776 eta 1788 artean
Senatuaren jauregia
eraiki zen eta 1812an
Napoleonen
tropek Kremlina okupatu zuten
[7]
. 1815 eta 1835 artean berrite lan handiak egin ziren eta 1838 eta 1850 artean
Kremlingo Jauregi Handia
eraiki zen
[4]
.
1917ko
Errusiako Iraultzaren
ondoren Mosku herrialdeko hiriburu bihurtu zen berriz. 1946 eta 1958 artean Kremlineko katedral, jauregi eta monumentu ugari berriztu ziren. 1961 urtean Kongresoaren Jauregia eraiki zen. 1955 urtean publikoarentzako ateak ireki zituen.
Kremlinen barruan dauden eraikin aipagarriak:
|
---|
Kanpoaldea
| |
---|
Eraikian
administratiboak
| |
---|
Elizak
| |
---|
Plazak eta lorategiak
| |
---|
Monumentuak
| |
---|
Antzinakoak
| |
---|