Moacyr Scliar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moacyr Scliar

(2003)
Bizitza
Jaiotza Porto Alegre 1937ko martxoaren 23a
Herrialdea   Brasil
Heriotza Porto Alegre 2011ko otsailaren 27a  (73 urte)
Heriotza modua berezko heriotza : istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Heziketa Hegoaldeko Rio Grandeko Unibertsitate Federala
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta medikua
Jasotako sariak
Kidetza Brasilgo Letren Akademia
Genero artistikoa eleberria
kontakizun laburra
saiakera
kronika
Haur eta gazte literatura
scliar.org…
IMDB: nm0778558 Edit the value on Wikidata

Moacyr Scliar ( Porto Alegre , Rio Grande do Sul , 1937ko martxoaren 23a - Porto Alegre, 2011ko otsailaren 27a ) brasildar narratzailea izan zen.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Medikuntza -ikasketak egin zituen. Movimiento argitaletxeari oso lotua egon zen. 1970eko hamarkadan , beren eskualdeko unibertsoaren ezaugarriak ezagutarazteaz kezkatu ziren narratzaile-taldeko kideetako bat izan zen. Ipuinetan, egungo gizon-emakumeek bizi dituzten egoera eredugarriak, errealak edo irudizkoak ageri dira. Indarkeriazko narrazioak idatzi zituen, existentziaren drama islatzearren, Estatu Batuetako kazetaritza berriaren ildoari jarraituz. O Centauro no jardim (1985, ≪Zentauroa lorategian≫) eleberrian, gizon desegokiak munduaz duen ikuspegia planteatzen du. Ipuinen artean, O amante de Madonna (≪Madonnaren maitalea≫) du aipagarrienetako bat; eguneroko frustrazioak gainditzen dituen emakume baten erretratua da. Beste zenbait lan aipagarri: Balada do Falso Messias (1968, ≪Messias faltsuaren balada≫), O exercito de um homem so (1973, ≪Gizon bakarreko armada≫), O ciclo das aguas (1977, ≪Uren zikloa≫) eta Max e os felinos (1981, ≪Max eta katuak≫). Brasildar Letren Akademiako 31. aulkia izan zuen.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moacyr Scliar Aldatu lotura Wikidatan