Mikel IX.a Paleologo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel IX.a Paleologo

bizantziar enperadore

Bizitza
Jaiotza Konstantinopla 1277ko apirilaren 17a
Herrialdea   Bizantziar Inperioa
Heriotza Tesalonika 1320ko urriaren 12a  (43 urte)
Familia
Aita Androniko II.a Paleologo
Ama Ana Hungariakoa
Ezkontidea(k) Rita of Armenia (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Palaiologos (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak agintaria

Mikel IX.a Paleologo ( grezieraz : Μιχα?λ Δο?κα? ?γγελο? Κομνην?? Παλαιολ?γο? , Mikha?l Doukas Angelos Komn?nos Palaiologos ; Konstantinopla , 1277ko apirilaren 17a - Tesalonika , 1320ko urriaren 12a ) Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen 1294 - 1320 bitartean.

Androniko II.a Paleologo eta Ana Hungariakoaren Seme zaharra izan zen. Aitak enperadore izendatu zuen 1282an Mikel VIII.a Paleologo hil eta gutxira, eta izendapena adin nagusitasunean berretsi zuen. Mikel 1294ko maiatzaren 21ean koroatu zuten Santa Sofian .

Mikelek eta Andronikok elkarrekin gobernatu zuten enperadore gisa eta autokrator titulua erabili zuten. Andronikok agindu zion barneko eta kanpoko etsaien aurkako gerra zuzentzeko. Gizon ausart eta kementsua, baina turkiarren eta bulgariarren aurkako batailak galdu zituen.

1294an Rita Armeniakparekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten, horien artean Androniko III.a Paleologo enperadorea izango zena.