Miguel Zugaza Miranda
(
Durango
,
Bizkaia
,
1964
)
arte historialaria
eta
museografiaz
espezialista. Arte-instituzio garrantzitsuetan goi karguak bete ditu, besteak beste,
Bilboko Arte Ederren Museoan
eta
Sofia Erregina Museoan
.
2002
. urtetik
2017urtera
arte
Pradoko Museoaren
zuzendaria izan da eta ordutik, berriro,
Bilboko Arte Ederren Museoko
zuzendaria.
Durangon
jaioa, haren familiak euskal kulturaren munduarekin lotura handia izan du betidanik. Haren aita
Leopoldo Zugaza
argitaratzile garrantzitsua zen.
Historian
eta
Geografia
lizentziaduna,
Arte Historian
espezializatu da
Madrilgo Complutense Unibertsitatean
.
[1]
Haren aitarekin batera erakusketen eta artearen mundua ezagutu zituen.
1994
. urtean, hogeitamar urtekin, bi urtez,
Sofia Erregina Museoaren
zuzendariordea izendatu zuten.
1996an
Bilboko Arte Ederren Museoaren
zuzendaritzara igaro zen. Instituzio bilbotarra krisialdi handian murgiltzen zen garai hartan, batez ere aldamenean
Guggenheim Bilbao Museoaren
irekieraz; horren ondorioz, instalazioak eta museoaren helburuak berritzeko beharrari erantzun behar zitzaion. Lan horretan
2002
. urtera arte arituko da, garai horretan arrakasta handiko erakusketak antolatuz:
Sorolla
eta
Zuloaga
,
Espainiar
izadi hila
,
Bilutziaren margolaritza
eta
Emakume
inpresionistak
.
[2]
Zugazaren gestioa Bilboko Museoan arrakastatsua izan zen; hori ikusita Espainiako Gobernuak, urte haietan
PPren
eskuetan,
Pradoko Museoaren
zuzendaritza eskaintzera eraman zuen.
2002
. urtetik lanpostu horretan dago,
Fernando Checak
utzi ondoren. Orduan ere, Bilbon gertatu zitzaion moduan, museoaren modernizazioari eta egokitzeari aurre egin behar izan zitzaion:
2003an
erakundearen
Lege Organikoaren
onespena, museoaren handitze eta modernizazio lanak, batik bat.
Politikoki nahiko babesa zabala izan du eta, nahiz eta
2004
eta
2011ko
gobernu aldaketak izan, postuan jarraitu du.
Migel Zugazaren gestioaren urte hauetan garrantzi handiko erakusketak antolatu dira:
Ezkonduta, lau seme-alabak ditu.
2011ko
apirilaren 19an
,
Bilboko Merkataritza Ganberaren
proposamenaz,
Bilboko Kontsularen
izendapena jaso zuen.
- Euskal margolariak. Pintores vascos
. Alicia Fernandez Lopezekin batera. Lau liburuki. Bilbo: BBK Kutxa, Kutxa Fundazioa, Caja Vital, 1993, 137 or.
- La Imagen del Artista Retratos de artistas vascos entre dos siglos
. Francisco Calvo Serallerrekin batera. Bilbo: Bilbao Bizkaia Kutxa, 1993, 141 or.
- Itsasadarra: Merkatal Paisaia Baten Irudia Eta Ikuspena. La Ria: imagen y vision de un paisaje mercantil. Catalogo de la exposicion
.
Aingeru Zabalarekin
batera. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1993, 87 or.
- Ibaipaisaia baten bilakaera bi mendetan zehar / Evolucion de un paisaje fluvial entre dos siglos
.
Aingeru Zabala
eta Alicia Fernandezekin batera. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1994, 93 or.
- Andres Nagel 1974-1995
. Francisco Calvo Serallerrekin batera. Bilbo: Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995.
- Chillida
.
Bernardo Atxaga
eta Fernando Huicirekin batera. Gasteiz: Udaletxea, 1995, 78 or.
- Julio Gonzalez. La Mujer Sentada
. Valeriano Bozal eta Tomas Llorensekin batera, Bilboko Arte Ederren Museoa, 1996, 139 or.
- Julio Gonzalez (Femme dite "Les trois plis")
. Francisco Calvorekin batera. Bilboko Arte Ederren Museoa, 1999, 48 or.
- Prado Masterpieces: Featuring Works From One Of The World's Most Important Museums
. Erica Witscheyrekin batera. Thames & Hudson Ltd, 2016, 494 or.