Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau Metro Bilbao S.A. enpresari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Bilboko metroa
≫.
Metro Bilbao S.A.
Bilboko metroa
kudeatzeko
Bizkaiko Garraio Partzuergoak
eratutako sozietate anonimoa da. Bilboko metroa kudeatu eta ustiatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak bere gain hartzen ditu. 1993ko otsailaren 18an eratu zen, eta 1992ko azaroaren 12an BGPak egindako bilkuran onartu ziren Estatutuek arautzen dute.
Gaur egun, Metro Bilbao S.A. k
Bilboko metroaren
1. eta 2. lineak ustiatzen ditu. Bestalde,
Euskotrenek
Metro sareko 3. linea ustiatzen du. Proiektuan dauden lineei dagokienez, 4. linea Euskotrenek eta 5. linea Metro Bilbao S.A.k ustiatuko omen dituzte.
Administrazio Kontseilua enpresaren administrazio-organoa da, eta hurrengoez osatuta dago:
[1]
Metro Bilbao S.A.ren egoitza nagusia
Bilboko Metroaren egoitza
da, Bilboko
Nafarroa kaleko
2. zenbakian kokatuta dagoena. Egoitza honetan Aginte Mahai Nagusia (PMC siglez ezaguna) dago, non Metro sarearen funtzionamendua zuzendu, kontrolatu eta gainbegiratzen den. Aginte Mahai Nagusia uholde, sabotai eta istripuetatik babesteko neurriez hornituta dago.
[2]
Bestalde, Arizko kotxetegietan Aginte Mahai Erredundantea eraikitzen ari da,
2019ko
amaieran martxan jarriko dena.
[3]
2017ko
azaroaren 7an
Bizkaiko Garraio Partzuergoak
hamaika Bezeroen Arretarako Bulego integral jarri zituen martxan. Metro Bilbao S.A.k kudeatutakoak hurrengoak dira:
[4]
|
---|
| |
Errepideak
| |
---|
Autobusak
| |
---|
Burdinbideak
| |
---|
Itsas garraioa
| |
---|
Aerodromoak
| |
---|
Bestelakoak
| |
---|
Guneak
| |
---|