Maoismoa
edo
Mao Tse-Tung Pentsamendua
(
txinera tradizionalez
:
毛澤東思想
;
txinera sinplifikatuz
:
毛??思想
;
pinyinez
:
Mao Zed?ng S?xi?ng
)
Mao Zedongek
garatutako
marxismo-leninismoaren
aldaera da. Marxismo-leninismo-maoismoa ere deitzen zaio.
Txinako Alderdi Komunistaren
doktrina ofiziala izan zen,
1978an
Deng Xiaopingen
buruzagitza pean ildo berria hartu arte. Txinako Alderdi Komunistak ez du
maoismo
izandapena erabili, doktrina horri
Mao Tse-Tung Pentsamendua
izendapena emanez. Aldi berean, Mao Zedongen planteamenduekin bat egiten duten Txinatik kanpoko hainbat alderdik
marxista-leninista
deritzote euren buruari, beraien arabera Maok marxismo-leninismoa Txinako beharretara egokitu baitzuen, ez doktrina berri bat sortu. Beste alderdi komunista batzuek, berriz,
maoistatzat
edo
marxista-leninista-maoistatzat
dute euren burua, buruzagi txinatarraren ekarpena azpimarratu asmoz.
Hala ere, Maok leninismoa garatu zuten aportazio teoriko eta praktikoak egin zituela kontsideratzen dute beste alderdi maoista batzuek.
Txinatik kanpo, maoista terminoa
1960ko hamarkadatik
aurrera hasi zen erabiltzen, normalean gutxiesgarri gisa,
SESB
aren komunismo eraren aurka zihoazen pertsona eta alderdiez.
Maok defendatu zuen Alderdi Komunistak bere jakinduriarekin mobiliza zitzakeen nekazariak indar iraultzaile bat zirelako ideia. Txinan, hasiera batean, semifeudalismoa zegoen, latifundioak zapalduta zeuzkan nekazari kantitate izugarriarekin. Horregatik, Txinako Iraultza landatik hirira izan zen. Txinako Alderdi komunista boterera eraman zuen eredua, nekazarien oinarriak zituen borroka armatua izan zen.
Maoismoak dotrina militar oso bat barneratzen du, ideologia-politikoa estrategia militarrarekin estu lotuz. Bertan, "
boterea fusiletik jaiotzen da
" (Maoren aipua) eta nekazariak borroka armatuaren gerran parte hartzeko mobilizatuak izan daitezke hiru fase dituen gerrillarako:
- Lehen fasea nekazarien mobilizazioak eta antolakuntzak osatzen dute.
- Bigarrenean, baseak ezartzekoak dira eta gerrillen arteko koordinazioa handitzekoa.
- Hirugarrenean, berriz, gerrillatik ohiko gerrarako trantsizioa gertatuko da.
Maoismoa bertako industrien mobilizazio masiboan oinarritzen da, horrela Txinari bizitzeko eta gerrarako beharrezko hornidurak emango lizkieke. Masen antolakuntza militarra eta botere ekonomikoa beharrezkoa da herrialdea kanpoko erasoetik babesteko; eta aldi berean, zentralizazioak ustelkeria saihestuko luke.
Mao estratega militar bikaintzat hartzen da; haren ideien kontra daudenek ere onartzen dute hala dela. Bere gerrilla gerrari buruzko idatziak, gerrilla planak egin nahi dituztenentzako oinarrizko irakurgaiak dira.
Maoisten ideia militarrak
XXI. mendearen
hasieran hartu zuten garrantzia,
Txina
kanpoan barnean baino gehiago.
Maoismoa beste ideologia komunista batzuetatik desberdintzen duen kontzeptu bat honako hau da: boterea hartu ondoren,
klase sozialak
oraindik esistituko lirateke, beraz
klaseen arteko borrokak
jarraituko luke gobernu sozialistan zehar. Nahiz eta proletarioek botere estatala iraultza sozialista batekin lortu izan,
burgesiak
kapitalismoa
berriz ezartzeko ahalmena edukiko lukete.
Analisi maoistaren arabera, esperientzia sobietarrak erakusten zuen nola Estatuan enkistatutako burokrazia mota berri bateko burgesia bihurtu eta kapitalismoa berriz ezar litekeen. Hori saihesteko antolatu zen Iraultza Kulturala: bertan, Maok sozialismoan sakontzera eta alderdi barneko errebisionistak kanporatzera deitu zuen.
Maok
SESB
ean gertatutako aldaketak aztertu zituen,
Stalinen
heriotzaren ondoren. Maok baieztatu zuen Stalin,
Marx
eta
Leninen
banderak alde batera utziak izan zirela, sistema kapitalistaren berrezartzeko prozesuari hasiera emanez. Hark zioenez, SESB herrialde "sozialfaxista" bilakatu zen; horrela, Txina eta SESBaren arteko tentsioa hasi zen.
Maoren ustez, Stalin leninismoaren defendatzailea izan zen, sozialismoaren eraikuntzan aurrerapen asko lortu zituena. Hala ere, akatsak egin zituelakoan zegoen.
Maoismoaren ildo nagusiak
Maoren Liburu Gorrian
biltzen dira nagusiki, zehatz euskaratuta
Mao Zedong buruzagiaren aipuak
liburuan.
Mao Zedongen
hitzaldi eta idazkietako adierazpenak jasotzen dituen
liburua
da, 1964tik gutxi gorabehera 1976 arte argitaratua.
Iraultza
sozialistaren
gaineko pentsamendu garrantzitsuenen antologia da, kolore gorriko liburutxo batean argitaratua; laster
Liburu gorria
izena hartu zuen.
Txinako Herri Errepublikako
gazteek
Kultura Iraultzaren
denboran sarri erabili zuten, eta bertako esakune edo aipuak
hizkuntza
askotara itzuli dira.
Euskal Herrian,
Euskadiko Mugimendu Komunista
(EMK) bere burua maoistatzat jo zuen alderdi politiko bat izan zen. Haren aurrekaria
1966an
sortu zen ETAren zatiketa batetik,
ETA-berri
izenarekin.
ETAren
helburuak eta metodoak baztertu eta langile eta herri mugimendua
marxismo
-
leninismoaren
ikuspegi
maoista
batetik egituratzeko beharra aldarrikatu zuen.
Maoistak zirelakoan, eguneroko hizkeran euskaraz
txinoak
esaten zitzaien EMK alderdikoei (
Liga Komunista Iraultzailekoei
edo LKIkoei
troskoak
esaten zitzaien bezala).
[1]
Hala ere, EMK-koei
txino
eta maoista etiketa jarri arren, haien benetako ildo maoista 1970eko hamarkada hasierako hiruzpalau urtekoa izan zen, gero ez zegoen benetan Maoren aldeko aldarri politiko benetakorik. Mikal Isasi militante ohiak maoismoaz
Berria
ri esana: ≪Txinako egoeraren eta maoismoaren interpretazio oso idealizatua egiten zen orduan, ezkerreko militante europar batek Txinako egoera ezagutzeko aukerak hutsaren hurrengo zirelako. EMK-k ere nozitu zuen hori, eta bolada batez,
marxista-leninista Mao Zedongen ekarpenekin
izan zen haren ideologiaren definizio ofiziala. Baina gutxi iraun zuen, bizpahiru urte, eta laster oso kritiko agertu ginen etapa horrekin≫
[1]
.