Martin Gardner
(
Tulsa
,
Oklahoma
,
1914ko
urriaren 21
–
Norman
,
Oklahoma
,
2010eko
maiatzaren 22
)
matematikaren
eta
zientziaren
dibulgazioan aritutako amerikar idazle bat izan zen.
Jolas-matematikari
buruz idatzitako lanengatik nabarmendu zen eta entzutetsuak izan ziren
Scientific American
aldizkarian idatzitako zutabeak (1956-1981), matematikaren inguruan. Horrela, geroago hain ezagunak diren
Tangram
jolasa,
fraktalak
edo
Escherren
lanak irakurleriari aurkeztu zizkion bertatik lehenengo aldiz.
1977ko abuztuan,
Scientific American
-eko bere zutabean, hautsi ahal izateko milioika urte beharko diren zifratze-gako berria artikulua argitaratu zuen Gardner-ek ("a new kind of cipher that would take millions of years to break"). Bertan, Gardner-ek bere ikerketa-lana eta
MIT
-ko hiru ikertzaile aurkeztu zituen.
Rivest
,
Shamir
eta
Adleman
ziren ikertzaileok, konputazio-zientzian espezializatuak eta beren eskutik etorri zen sistema kriptografiko berria,
RSA
izenekoa (ikertzaileen izenen siglak hartuta).
Pseudozientziaren
aurka ere jardun zuen,
The Skeptical Inquirer
aldizkarian 1983tik 2002ra arte zutabea idatziz (
Notes of a Fringe-Watcher
) eta
Ikerketa eszeptikorako Komitea
antolatuz.
Haur-literatura
ere idatzi zuen. Guztira, 70 liburu baino gehiago argitara eman zuen, filosofia, matematika problemak, paradoxak, kriptografia, buruhausgarriak,
Sam Loyd
edo
Henry Dudeney
bezalako autore anglosaxoiren enigma klasikoak... gai harturik.
1914 urtean jaio zen Oklahomako Tulsa hirian, petrolio-enpresaburu aberats baten seme.
Chicagoko Unibertsitatean
filosofiako titulua eskuratuta,
II. Mundu Gerran
parte hartu zuen. 2000 urtean hil baitzen, Charlotte Greenwald izan zuen bizilagun 48 urtez. Bi seme, James eta Tom, eta hiru biloba utzi zituen, 2010eko maiatzaren 22an Norman hiriko ospitalean hil zenean.