Wikipedia, Entziklopedia askea
Marius Petipa
(
Marseilla
,
1818ko
martxoaren 11
–
San Petersburgo
,
1910eko
uztailaren 14a
greg.
/uztailaren 1a
jul.
)
frantses
dantzari
eta
koreografoa
izan zen.
Jean Petipa
dantza-irakasle eta koreografoaren semea. G. Vestrisen ikaslea izan zen, eta 1838. urtean Nanteseko operako lehen dantzaria. Bordelen eta Madrilen lan egin zuen geroago, eta 1847. urtean Antzoki Inperialeko lehen dantzari izendatu zuten. 1858. urtean, berriz, Ballet Inperialeko irakasle eta dantza-maisu egin zuten, eta 1862. urtean lortu zuen lehen arrakasta handia
Faraoiaren alaba
balletarekin. Ondoren etorri ziren
Don Kixote
(1869),
Roxana edo Montenegroko neska ederra
(1878), besteak beste. Bariazio, dantza eta binakako pausoen sortzailea izan zen; adierazkortasun handia eman zion dantza garbiari. Petipak italiar dantzariak sartu zituenean bere taldean, ballet akademikoaz zuen estetika aldatu egin zen, pantomima adierazkorra egiteko joera baitzuten haiek. 60 ballet baino gehiago sortu zituen eta Errusiako ballet klasikoaren bide berriak finkatu zituen.
Txaikovskirekin
batera eta frantses eta italiar estiloak elkartuz, maisu-lanak sortu zituen, besteak beste:
Loti Ederra
(1890);
Intxaur-kraskagailua
(1892),
Lev Ivanoven
koreografiaz;
Beltxargen aintzira
(1895). Aipagarriak dira, bestalde:
La Bayadere
(1877) eta
Le Corsaire
(1899).