Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcelino Juaristi Mendizabal
(
Azkoitia
,
1906ko
maiatzaren 18a
-
1989ko
otsailaren 14a
),
pilota
munduan
Atano IV.a
bezala ezaguna,
euskal herritar
pilotaria
izan zen.
[1]
Atzelaria moduan aritu zen.
Atano
anaietan laugarrena izan zen. Juaristitarrak pilotari saiatuak ziren, horietatik sei profesionalak eta beste bat pilotagilea. Famatuena
Atano III.a
izan zen.
Trinketan
aditua,
1933an
Santiago Salegirekin
batera munduko txapeldun eta
1934
eta
1935ean
txapeldunordea izan zen.
Bigarren Mundu Gerra
zela eta, ezkerreko paretan jokatzeko ekin eta
1945ean
Atano VII.a
anaiarekin batera
binakako txapelketa
irabazi zuen.
1962an
,
Espainiako
trinket-selekzionatzaile hautatu zuten
Munduko IV. Pilota Txapelketan
.
Oharra: (1) Txikito Iraetakoak finalean
Onaindia
ordezkatu zuen.