Maria Malla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Malla

Bizitza
Jaiotza Alguaire 1918ko maiatzaren 20a
Herrialdea   Katalunia
Heriotza La Chapelle-Saint-Mesmin 1995eko abenduaren 31  (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta

Maria Malla Fabregas ( Alguaire , Segria , Katalunia , 1918ko maiatzaren 20a - La Chapelle-Saint-Mesmin , Frantzia , 1995eko abenduaren 31 ) idazle eta poeta izan zen, baita militante anarkista eta anarkosindikalista ere.

Malla Rosell edo Mariposilla izenez ere ezaguna. [1]

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Urtebete zuenean bere familia Castellbell i el Vilarren kokatu zen, Bagesen , (Katalunia). Sei urte zituela idatzi zuen bere lehen poesia, eta haurtzaroan argi utzi zituen liburuzain gisa zituen asmoak, nahiz eta bere gurasoek nahiago zuten ile-apaintzaile ofizioa ikas zezan.

Mojen ikastetxe batean eta eskola publikoan egin zituen lehen ikasketak. Nerabezaroan ile-apaintzaile ofizioa ikasi zuen eta Lleidan bizi izan zen senide anarkista batzuekin, pentsamendu libertarioan sartu zutenekin. Castellbel y el Vilarreko J uventudes Libertarias erakundeko idazkari, diruzain eta liburuzain aritu zen. [2]

Gaztaroan, Borraseko fabrikan sartu zen, eta CNTko sindikatuan afiliatu zen. Espainiako Gerra Zibilak eztanda egin zuenean, exiliatu beharra zuen. 1947an, Frantziara joatea lortu zuen Puigcerda zeharkatuz, non bere kide Clemente Pujolekin bildu zen. Franco diktadorea hiltzean, udaro egiten zuen osteratxoa Castellbell i el Vilarrera, harik eta 1991n herri liburutegi bat sortzea lortu zuen arte, 2000. urtetik aurrera bere izenarekin bataiatua izan zena. [3]

Maria oso irakurzalea izan zen, eta antzerki zale sutsua. Antzerkigile eta aktore gisa ere jardun zuen. Idazle arloan, bere obra -gehiena gaztelaniaz- genero poetiko eta narratibokoa izan zen. Bere poemak eta narrazioak unean uneko arazo sozialei lotuta daude. [4]

Lanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Poesia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • El ultimo romantico (1989)
  • Renacen entre paginas (1991, ISBN 8479540028 )
  • El grito silencioso (1991, ISBN 8479540745 )
  • Todo corazon (1993)
  • El amor del desamor (1995, ISBN 8478391584 )

Saiakera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Los cuadernos de Mara Mas (1990)
  • Mirna Keynes y otros relatos (1992)

Antzerkia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • El Reinado de la paz, (1979)
  • Con ojos de luna (1986)

Argitaratu gabeak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Alla en la America del sur o La Prisca de los Andes
  • Buenas noches Graschi
  • Ellos, yo y Fatma Gin
  • Destellos de vida

Amaitu gabeko lanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • La muerte de una juventud
  • La espiritualidad conceptuada

Aldizkaietan argitaratukoak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Diario de la CNT
  • A.Z.B, revista de cultura internacional
  • El Brogit (revista local de Castellbell i el Vila

Aitorpenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 2000.urtean Castellbell i el Vilarreko herri-bibliotekari Maria Malla izena jarri zioten, biblioteka sortzailearen omenez. [5] 2015ean bibliotekaren logoa estreinatu zuten Maria gogoratuz. [6]
  • 2017an Mariaren lanari aitorpena gisa eta haren ekarpena bistaratzeko hitzaldia antolatu zen Lleidan [7]
  • 2018an Mariaren jaiotzaren urteurrenean "Emakume baten bizitza, garai baten memoria" izeneko mahai-inguru bat antolatu zuten Castelbell i el Villarren. [8] [9]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Real, Sindicato Oficios Varios Cnt-ait Puerto. (2013-05-03). ≪PACO SALUD : MARIA MALLA FABREGAS - POETA, ESCRITORA Y MILITANTE ANARQUISTA≫ PACO SALUD (Noiz kontsultatua: 2020-03-31) .
  2. ≪0205≫ www.estelnegre.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-31) .
  3. ≪Biblioteques de Catalunya≫ cercadorbiblioteques.cultura.gencat.cat (Noiz kontsultatua: 2020-03-31) .
  4. (Gaztelaniaz) joselito. (2018-12-31). ≪Maria Malla Fabregas (Vida y obra)≫ SOBRE LA ANARQUIA Y OTROS TEMAS (VIDA, OBRA Y BIOGRAFIAS DE ACTIVISTAS, LUCHADORAS Y LUCHADORES ANARQUISTAS) II. (Noiz kontsultatua: 2020-03-31) .
  5. ≪Biblioteca Maria Malla: Maria Malla≫ Biblioteca Maria Malla (Noiz kontsultatua: 2020-03-31) .
  6. (Katalanez) ≪La Biblioteca Maria Malla compleix 15 anys i estrena logotip≫ Castellvilarenc.info 2015-04-28 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31) .
  7. (Katalanez) ≪Maria Malla, poetessa i escriptora d'Alguaire≫ Lleida.com 2017-09-05 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31) .
  8. D'urgell "mascanca", Centre De Recerques Del Pla. (dilluns, 16 de juliol de 2018). ≪CENTRE DE RECERQUES DEL PLA D'URGELL "MASCANCA": VICENT LLADONOSA AL CENTENARI DE MARIA MALLA≫ CENTRE DE RECERQUES DEL PLA D'URGELL "MASCANCA" (Noiz kontsultatua: 2020-03-31) .
  9. (Katalanez) NacioManresa. ≪?Castellbell commemora el centenari del naixement de l'escriptora Maria Malla | NacioManresa≫ www.naciodigital.cat (Noiz kontsultatua: 2020-03-31) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

"Bombas incendiarias" Maria Mallak Durangoko Fidela Irazolari eskainitako poema