Maria Isabel Gutierrez Velasco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Isabel Gutierrez Velasco

Bizitza
Jaiotza 1953ko abenduaren 23a
Herrialdea   Espainia
Heriotza Basauriko espetxea 1977ko azaroaren 9a  (23 urte)
Heriotza modua suizidioa : sutea
Jarduerak
Jarduerak sexu-langilea

Maria Isabel Gutierrez Velasco ( Santander , 1953ko abenduaren 23a - Basauriko espetxea , 1977ko azaroaren 9a ) Bilboko Gorte kalean prostituta aritu zen gaztea, bere gorpua Basauriko espetxean agertu zenean Bilboko prostitutek zenbait mobilizazio sustatu zituzten, besteak beste, greba bat antolatu zuten. [1]

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Santanderren jaio zen1953. urtean. [2] [3] [4] Nerabea zela Patronato de Proteccion a la Mujer -en egoitza batean egon zen Santanderren . 1973an, hamazortzi edo hemeretzi urte zituenean, lapurreta eta iruzurragatik akusatu zuten. [3] Kantabriatik etorria Bilboko Gorte kalean aritu zen prostituta. [3] Hiltzean hogeita hiru urte zituen, baita seme txiki bat ere. [3]

Heriotza eta prostituten greba [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Basauriko espetxetik Madrilgo psikiatriko batera lekualdatu behar zuten, baina 1977ko azaroaren 9an agertu zen Maria Isabel Gutierrez Velascoren gorpu kiskaldua espetxeko ziega batean, laugarrenean, hain zuzen ere. [3] [5] [6] Buruaz beste egin zuela adierazi zuen presondegiak, baina bertsio hori sinestu ez eta Bilboko sexu-langileek greba antolatu zuten, El Pais egunkariak argitaratu zuenez 300 bat prostituta bildu ziren. [5] Prostitutak tabernaz taberna joan ziren lokalak itxiz eta "lankide bat hil da, gaur ez da lanik egiten" oihukatuz. [5]

Beste kolektibo batzuen laguntzarekin, itxialdi bat antolatu zuten Basurtoko Ospitalean , besteak beste, Coordinadora de Presos en Lucha -ko (COPEL) laguntza batzordeak eta pizten hasi ziren mugimendu feminista eta LGTBI -ko zenbait kide, batez ere Bizkaiko Emakumeen Asanblada eta EHGAM elkarteetakoak. [3] Comite de Prostitutas de Cortes delakoa sortu zuten ere, hilabete gutxira desegin zena. [7] [8] Preso sozialen amnistia eta frankismoaren 1970ko Ley sobre peligrosidad y rehabilitacion social legearen deuseztapena eskatu zuten. [9] Euskadiko Ezkerrak Maria Isabelen heriotzagatiko salaketa Diputatuen Kongresura eraman zuen. [10]

Literaturan [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Andrea Momoitio kazetariak Lunatica ( 2022 ) liburua idatzi zuen, Maria Isabel Gutierrez Velascoren istorioa eta grebaren nondik norakoak aztertuz. [11]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. ≪≪Maria Isabelek ez du zertan heroia izan haren istorioa kontatzeko≫≫ Berria 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21) .
  2. Momoitio, Andrea. (2022). Lunatica. Libros del K.O ISBN 978-84-17678-74-6 . (Noiz kontsultatua: 2024-04-26) .
  3. a b c d e f (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. (2018-03-05). ≪Las putas que clamaron por Maria Isabel≫ Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-01-21) .
  4. (Gaztelaniaz) ≪¿Quien conoce a Maria Isabel?≫ Otras miradas 2018-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21) .
  5. a b c (Gaztelaniaz) Borraz, Marta. (2022-02-13). ≪La huelga de prostitutas que desato la muerte en la carcel de Maria Isabel≫ elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-21) .
  6. (Gaztelaniaz) ≪El por que de buscar algunos nombres propios≫ Otras miradas 2022-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21) .
  7. ≪“Ni hubo ni hay democracia para las putas”≫ Plone site (Noiz kontsultatua: 2024-01-21) .
  8. ≪La vida rapida y muerte lenta de Maria Isabel: la mujer que desencadeno la huelga de prostitutas en Bilbao≫ www.publico.es 2022-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21) .
  9. (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. (2022-02-09). ≪Una huelga de putas en el barrio≫ Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-01-21) .
  10. (Gaztelaniaz) ≪La muerte de Maria Isabel o el estallido que origino una huelga de prostitutas en Bilbao≫ La Vanguardia 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21) .
  11. (Ingelesez) K.O, Libros del. ≪Lunatica≫ Libros del K.O. (Noiz kontsultatua: 2024-01-21) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]