Manuel Antonio Noriega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Antonio Noriega

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Manuel Antonio Noriega Moreno
Jaiotza Panama Hiria eta Panama 1934ko otsailaren 11
Herrialdea   Panama
Heriotza Panama Hiria eta Panama 2017ko maiatzaren 29a  (83 urte)
Heriotza modua berezko heriotza : garuneko odoljarioa
Hezkuntza
Heziketa Western Hemisphere Institute for Security Cooperation (en) Itzuli
Chorrillos Military School (en) Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria , militarra , droga kapoa eta military engineer (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
soldadu
Parte hartutako gatazkak Panamako estatubatuar inbasioa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Protestantismoa
Alderdi politikoa Democratic Revolutionary Party (en) Itzuli

IMDB: nm0635342 Find a Grave: 179852848 Edit the value on Wikidata

Manuel Antonio Noriega Moreno ( Panama Hiria , 1934ko otsailaren 11 - Panama Hiria, 2017ko maiatzaren 29a ) panamar jenerala eta politikaria izan zen. Herrialdeko diktadore militarra izan zen 1983tik 1989 arte, nahiz eta presidente titulua inoiz ez zuen hartu.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Militar ikasketak egin zituen Perun . 1968an , Omar Torrijos jeneralaren kolpe militarra lagundu zuen, eta urtebete geroago, Guarda Nazionalaren Zerbitzu Sekretuen buru izendatu zuten. Agintaritzatik arma eta droga trafikoari bidea erraztu zion, eta Panamako botere guztiak kontrolatzera iritsi zen erakunde demokratikoei muzin eginez. Hasiera batean AEBetako aliatu hurbila zen; izan ere, CIArentzat lan egin zuen 1950eko hamarkadaren amaieratik 1986 arte. 1980ko hamarkadaren amaieran, ordea, Noriegaren eta AEBen arteko hartu-emanak oso zailak ziren. 1989an , Estatu Batuetako armadak Panama inbaditu eta Noriega atxilotu zuen. Floridan epaitu zuten 1992an , droga trafikoa, diru zuritzea, Hugo Spadaforaren heriotzean parte hartzea eta beste delitu batzuk egiteaz akusatuta. Berrogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Antonio Noriega Aldatu lotura Wikidatan