Wikipedia, Entziklopedia askea
Mamnoon Hussain
(
urduz
:
????? ????
;
Agra
,
1940ko
abenduaren 23a
-
Karatxi
,
2021eko
uztailaren 14a
) pakistandar politikari eta industria-magnatea izan zen.
Pakistango
12. presidentea izan zen 2013tik 2018ra.
Britainiar Raj
-en jaio zen eta 1949an bere familiak Pakistanera emigratu eta Karatxin bizitzen jarri zen. Merkataritza ikasi zuen Karatxiko Unibertsitatean eta bere aitaren negozioan hasi zen lanean.
Ondoren, ehungintza-enpresa bat sortu zuen.
1968an Pakistango Liga Musulmanera batu zen. 1999an
Sindheko
gobernadore izendatu zuten, baina urte horretan bertan kargutik kendu zuten kolpe militarraren ondoren.
Nawaz Sharif
lehen ministroaren aliatua izan zen eta haren babesarekin Pakistango presidente aukeratu zuten 2013an. 2018an
Arif Alvi
ordezkatu zuen.