Wikipedia, Entziklopedia askea
Maialen Arregi Ganboa
(
Elorrio
,
Bizkaia
,
1986ko
apirilaren 27a
)
arkitektoa
da. Arkitektura, hirigintza eta generoari lotutako prozesuen dinamizazio eta garapenean aritzen da. Diseinua du afizio eta kartelgile bezala hainbat sari jaso ditu.
Elorrioko Herri ikastetxean egin zituen lehen ikasketak, eta batxilergoa
Durangoko
Institutuan. Arkitektua ikasketak
Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan
burutu zituen.
Arkitektura ikasketak burututa lanerako esparru ezberdinak jorratu izan ditu, arkitektura esparruan hainbat hirigintza prozesu parte hartzailetan kolaboratu du
Hiritik At
kooperatiban lanean hasi aurretik. Herrigintzan eta herri mugimenduetan era aktiboan jardun du, ibilian ikasitakoa eta bere formazio akademikoa uztartuz. Herritarrak erdigunean izango dituen arkitektura eta hirigintza bat lantzean du jarrita fokua. Hiritik-at kooperatiban dihardu lanean.
[1]
Arkitekturak badu ere estetika eta konposiziotik, horrela bada, diseinuak eta arte grafikoak beti deitu diote arreta. Kuriositate horri jarraikiz jaioterriko jaietarako kartel lehiaketara aurkeztu izan da behin baino gehiagotan, aurkeztutako lanen artean hainbat izan dira sarituak.
- 2013an
Jaiak kolorez margotu
izenburudun kartelarekin lehen saria jaso zuen.
[2]
[3]
- 2015ean azokako eta jaietako elementuak uztartuz
Uzta oparo
a kartela diseinatu zuen eta lehen saria eskuratu.
[4]
- 2017ko
Batu zeu be jaira
lemapean, Elorrioko jaiak, Ferixa Nausikoak iragarteko kartel lehiaketa irabazi zuen hirugarren aldiz.
[5]
[6]
- Nolako hirigintza, halako gizartea
lana
.
Eztabaida gela (talde lanean)
Berria
egunkarian.
[7]
- Euskal Herria pertsonentzat
manifestua prestatu zuen (talde lanean).
[8]