Wikipedia, Entziklopedia askea
Johann Ludwig "Lutz" Graf Schwerin von Krosigk
, jaiotzaz izena
Johann Ludwig von Krosigk
(
Staßfurt
,
Anhalt Dukerria
,
Alemaniako Inperioa
,
1887ko
abuztuaren 22a
-
Essen
,
1977ko
martxoaren 4a
) alemaniar politikaria izan zen. Ideologia kontserbadorekoa,
Franz von Papenek
finantza ministro izendatu zuen 1932an eta kargu horretan jarraitu zuen
Adolf Hitlerren
gobernu osoan zehar. Hitlerren eta
Joseph Goebbelsen
suizidioen ondoren kantziler kargua bete zuen
Karl Donitzen
Flensburg Gobernu
laburrean 1945eko maiatzean. 1949an gerra krimenengatik epaitu zuten, eta hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten, nahiz eta 1951n barkatu zioten.
Lutz Schwerin von Krosigken Ogasun Ministerioa nazismoaren laguntza fiskalaren zutabe nagusietako bat izan zen. Erregimenak jazarri eta kontzentrazio-esparruetara bidalitako juduen jabetzak bereganatu zituen. Aktibo horien salmentaz eta ondasun horiek bereganatzeaz arduratu zen Alemaniako Gobernuak. Hamar urteko espetxe zigorra ezarri zioten Nurembergeko Ministroen Epaiketan, nazien erregimenarekin kolaboratzeagatik. Lutz Schwerin von Krosigk Alemaniako kantziler ere izan zen Karl Donitzen behin-behineko gobernuan, 1945ean Adolf Hitler hil ondoren Hirugarren Reich-ean.