한국   대만   중국   일본 
Lunatica (liburua) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Lunatica (liburua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lunatica
Datuak
Idazlea Andrea Momoitio
Argitaratze-data 2022
Generoa biografia
Jatorrizko izenburua Lunatica
Argitaletxea Libros del K.O. (en) Itzuli
Orrialdeak 232
Formatua Liburua
ISBN 978-84-17678-74-6

Lunatica , Andrea Momoitio kazetariak idatzitako liburua da, 2022an argitaratua Libros del K.O. argitaletxearen eskutik.

Argumentua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1977ko azaroaren 9an Basauriko espetxean agertu zen Maria Isabel Gutierrez Velascoren gorpu kiskaldua. Buruaz beste egin zuela adierazi zuen presondegiak baina bertsio hori sineztu ez eta Bilboko sexu-langileek greba antolatu zuten, baita itxialdi bat Basurtoko Ospitalean , beste kolektibo batzuen laguntzarekin, besteak beste, Coordinadora de Presos en Lucha -ren (COPEL) laguntza batzordeak, eta pizten hasi ziren mugimendu feminista zein mugimendu LGTBIaren kide batzuekin. Gutxi iraun bazuen ere, Comite de Prostitutas de Cortes delakoa sortu zuten ere. Preso sozialen amnistia eta frankismoaren 1970ko Ley sobre peligrosidad y rehabilitacion social legeren deuseztapena eskatu zuten. [1] [2] [3] [4] [5] [6] [7]

Pertsonaia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Maria Isabel Gutierrez Velasco, protagonista nagusia da: Nerabea zelarik Patronato de Proteccion a la Mujer delakoaren zentro batean egon zen Santanderren . Kantabriatik etorria Bilboko Gorte kalean aritzen zen prostituta. Hiltzean hogeita hiru urte zituen, baita seme txiki bat ere. [2] [3] [5] [8]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Ingelesez) K.O, Libros del. ≪Lunatica≫ Libros del K.O. (Noiz kontsultatua: 2023-07-19) .
  2. a b Aristondo, Amaia Igartua. (2023-07-19). ≪≪Maria Isabelek ez du zertan heroia izan haren istorioa kontatzeko≫≫ Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-19) .
  3. a b ≪La vida rapida y muerte lenta de Maria Isabel: la mujer que desencadeno la huelga de prostitutas en Bilbao≫ www.publico.es 2022-02-19 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19) .
  4. (Gaztelaniaz) ≪Lunatica - Andrea Momoitio: Autor, sinopsis, editorial y toda la informacion | AHORA QUE LEO≫ www.lasexta.com 2022-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19) .
  5. a b (Gaztelaniaz) Borraz, Marta. (2022-02-13). ≪La huelga de prostitutas que desato la muerte en la carcel de Maria Isabel≫ elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-19) .
  6. (Gaztelaniaz) ≪La muerte de Maria Isabel o el estallido que origino una huelga de prostitutas en Bilbao≫ La Vanguardia 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19) .
  7. (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. (2018-03-05). ≪Las putas que clamaron por Maria Isabel≫ Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-07-19) .
  8. (Gaztelaniaz) ≪¿Quien conoce a Maria Isabel?≫ Otras miradas 2018-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]