Wikipedia, Entziklopedia askea
Luiz Inacio Lula da Silva
edo Lula da Silva (Caetes,
Pernambuco
,
1945eko
urriaren 27a
-) politikari
brasildarra
eta
Partido dos Trabalhadores
(PT) alderdi
sozialistako
kidea da.
2003an
Brasilgo presidente bilakatu zen.
2011n
utzi zuen kargua eta
Dilma Rousseffek
hartu zuen.
Gaztetan hainbat lan egin zituen, kale saltzaile, mezulari, eta abar aritu zen. Hamalau urte zituela tornulari eta mekaniko ikasketak egiten hasi zen, baina utzi egin zituen eta
meatzaritza
enpresa batean hasi zen lanean. Lan horretan egon zen
1975
arte. Urte horretan
San Bernardo del Campo
eta
Diademako
metalgintzako
sindikatuko
buru hautatu zuten. 1980an, beste hainbat sindikalistarekin batera,
Langileen Alderdia
osatu zuen,
marxista
muturrekoen hainbat joera biltzen zituena. Langileen alderdia,
Internazional Sozialistako
kidea da; bestalde,
Langileen Zentral Bakarra
sindikatua sustatu zuen. 1978an metalgintzako langileen greba bat zuzendu zuen gobernuaren kontra. Handik gutxira espetxeratu egin zuten, eta kendu egin zuten sindikatuko kargutik. 1980. urtearen hasieran libre utzi zuten, eta urte horretan bertan,
Sao Pauloko
industriaguneetan izan ziren
greba
nagusietako buru izan zen. Hiru urteko espetxe zigorra jarri zioten, baina behin-behineko askatasuna eman zioten. 1982an laugarren izan zen Sao Paulo estatuko gobernurako hauteskundeetan, eta 1986an boto gehien izan zituen diputatu federala izan zen. 1988ko udal hauteskundeetan Langileen Alderdiak Sao Paulon irabazi zuen. Lehendakaritzarako hauteskundeetan irabazteko zorian egon zen, baina Fernando Collor de Melok lortu zuen garaipena. Gogor egin zuen Collor presidentearen kontra, eta ustelkeria leporatu zion. 1994ko lehendakaritzarako hauteskundeetan ere galdu egin zuen, bigarren aldiz,
Fernando Henrique Cardosoren
kontra. 2003. urtean, aldiz, irabazi egin zituen hauteskundeak, presidente bilakatuz.