Lovis Corinth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lovis Corinth

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Franz Heinrich Louis Corinth
Jaiotza Gvardeysk (en) Itzuli1858ko uztailaren 21a
Herrialdea   Prusiako Erresuma
Heriotza Zandvoort 1925eko uztailaren 17a  (66 urte)
Hobiratze lekua Sudwestkirchhof Stahnsdorf (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza : pneumonia
Familia
Ezkontidea(k) Charlotte Berend-Corinth  ( 1903ko martxoaren 26a -
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Municheko arte ederren akademia
Academie Julian (en) Itzuli
Art Academy Konigsberg (en) Itzuli
Kneiphof Gymnasium (en) Itzuli
(1866 - 1873)
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Franz Defregger
Ludwig von Lofftz
Robert Trossin (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerak margolaria , eskultorea , unibertsitateko irakaslea , artista grafikoa , marrazkilaria , litografoa , ilustratzailea eta grabatzailea
Lantokia(k) Anberes
Paris
Berlin
Munich
Amsterdam
Haarlem
Haga  eta  Zandvoort
Enplegatzailea(k) Berlin University of the Arts (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Influentziak Rembrandt eta Peter Paul Rubens
Kidetza Berlin Secession (en) Itzuli
Mugimendua espresionismoa
inpresionismoa
Genero artistikoa erretratua
Arte figuratiboa
paisaia margolaritza
margolaritza erlijiosoa
margolaritza mitologikoa

Find a Grave: 18032151 Edit the value on Wikidata

Lovis Corinth ( Tapiau , Prusia , 1858ko uztailaren 21a  ?  Zandvoort , Prusia , 1925eko uztailaren 17a ) alemaniar artista eta idazlea izan zen. Bere helduaroko margolanek eta marrazketek  inpresionismoa eta espresionismoaren sintesia adierazten dute.

Ikasketak  Parisen eta Munichen egin zituen. Berlingo Sezesioan partaide izan zen, eta talde horretako lehendakari izan zen  Max Liebermann  ostean.

Bere hasierako lana izadiarekiko hurbilketa adierazten zuen. Hasiera batean espresionismotik urrun bazegoen ere, 1911 urtetik aurrera, bere estiloak espresionismoaren ukituak hartu zituen. Kolore biziagoak erabiltzen hasi zen eta bizitasun handiko paisaia eta erretratuak egiten hasi zen.

Corinthek gai ugari jorratu zituen, horien artean biluziak eta Bibliako pasarteak ere.

Gaztaroa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Cornithen jatorrizko izena Franz Heinrich Louis izan zen. Txikitatik marrazketarako gaitasuna ageri zuen. 1876 urtean   Konigsbergko akademian pintura ikasketak hasi eta irakasle Otto Gunther margolaria izan zuen. 1880 urtean Munich era joan zen, garai hartan, Parisekin batera, Europako   abangoardiako arte-gunea zena. Bertan, denbora laburrean baina, Franz von Defregger -ekin ikasi zuen eta ondoren Municheko Arte Ederretako Akademian onartua izan zen, non  Ludwig von Lofftz  bere irakasle izan baitzen. 

1882-83 urteetan soldaduska egin behar, baina 1884 urtera arte Lofftzekin ikasten jarraitu zuen. Ondoren   Anberesera joan zen, bertan miresten zuen  Rubensen margolanak ikusi zituen. 1884 urteko urrian Parisera joan zen  William-Adolphe Bouguereau eta Tony Robert-Fleuryren gidaritzapean, Julian Akademian  ikasi zuelarik. Marrazketa gaitasuna hobetzeko ekin zion eta emakume biluziak sarri irudikatu zituen. Salon-eko domina irabazi nahian, behin eta berriro porrot egin zuen eta etsituta  Konigsbergera itzuli eta 1888 urtean "Lovis Corinth" izena hartu zuen.

Karrera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1891 urtean Munichera itzuli zen baina Akademia utzi eta Municheko Sezesioko kide izan zen. 1899 urtean, Berlingo Sezesioko erakusketan parte hartu zuen. Bederatzi urte hauek ez ziren izan ekoizpen gehien eman zizkion urteak, aitzitik, xanpaina eta ardo kopuru itzelak edateagatik ezaguna izan zen.

1900 urtean, Berlineko Paul Cassirerren galerian, bakarkako erakusketa egin zuen eta 1902an, 43 urte zituela, emakumeentzako marrazketa eskola bat ireki eta bere lehen ikaslearekin ezkondu zen, Charlotte Berend , bera baino 20 urte gazteagoa. Emakume honek eragin handia izan zuen bere lanean eta bere artean familia bizitza gai nagusia bihurtzea eragingo zuen.

Artearen historiari buruzko saiakera ugari idatzi zituen eta besteen artea, 1908 urtean, Das Erlenen der Malerei ("Ikasteko Pintatzen") argitaratu zuen.

1911ko abenduan, istripu zerebrobaskularrak jota, bere ezkerraldea ezin zuen mugitu, baina bere emaztearen laguntzaz, urtebeteko epean, eskuineko eskuaz margotzeari berriro ekin zion. Ezintasun honek bere margolanak eguneroko gauzetara bideratu zuen, hots, familia giroa eta eguneroko bizitza.

Ohoreak eta heriotza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1921eko martxoaren 15eaan, Corinthek Konigsbergeko unibertsitatean doktoretza jaso zuen.

1925 urtean pneumonia bat jota, Zandvoorten hil egin zen.

Ondarea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hirugarren Reich aldian, Corinthen lanak arte endekatutzat jo zuten eta naziek bere 295 lan kendu zizkioten eta horietako zazpi 1937 urtean Municheko Arte endekatua erakusketan aurkeztuak izan ziren.

Iruditegia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]