Lorenzo Mascheroni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lorenzo Mascheroni

Bizitza
Jaiotza Bergamo 1750eko maiatzaren 13a
Heriotza Paris 1800ko uztailaren 14a  (50 urte)
Hezkuntza
Heziketa University of Pavia (en) Itzuli
Hizkuntzak latina
italiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerak matematikaria , poeta , fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) University of Pavia (en) Itzuli
Kidetza XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Arcadiako Akademia
Izengoitia(k) Dafni Orobiano
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Lorenzo Mascheroni ( Bergamo , 1750ko maiatzaren 13 a - Paris , 1800ko uztailaren 14 a) italiar matematikaria izan zen.

Hasieran greziera eta poesia interesatzen bazitzaizkion ere, Paviako matematika irakasle bihurtu zen gerora.

Bere Geometria del Compasso liburuan, erregela eta konpasarekin eraiki daitekeen edozein irudi geometriko konpasarekin soilik ere eraiki daitekeela frogatu zuen, 1797an. Gaur egun badakigu Georg Mohr matematikariak lehenago plazaratu zuela frogapena (1672an), ziurrenik Mascheronik ezagutzen ez zuen liburu batean. Baieztapenari gaur egun Mohr-Mascheroni teorema deritzo.

Bestalde, bere Adnotationes ad calculum integrale Euleri (1790) liburuan Euler-Mascheroni konstantearen hurbilpen bat kalkulatu zuen.